Zerbitzu-karta: Bizkaiko foru liburutegia 2019-2020
-
Zerbitzu-karta IRAKURKETA ERRAZEAN: Bizkaiko foru Liburutegia 2019-2020 (liburuxka)PDF, 591KB
-
Bizkaiko Foru Liburutegia - Dokumentu teknikoa DOCX, 779KB
ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK
-
1. Dokumenturako Sarbidea
IRAKURKETA ETA KONTSULTAK ARETOETAN:
Erabiltzaileek aretoetan kontsulta ditzakete liburuak, egunkariak, aldizkariak
edo liburutegiko funtseko beste dokumentu batzuk.
Horrela, Bizkaiko ondare hau zaintzen eta zabaltzen laguntzen da.
KATALOGOA INTERNETEN:
Dokumentuak aurkitzeko hainbat bilaketa-aukeraren bitartez.
www.bizkaia.eus/foruliburutegia
DOKUMENTU DIGITALIZATUEN KONTSULTA :
Internet bidezko sarbidea liburutegiaren funts digitalizatuetara.
LIBURUTEGIEN ARTEKO MAILEGUA:
Liburutegiak erabiltzaileei aukera ematen die beste liburutegietatik eskuratzeko
liburutegiaren bilduman ez dauden dokumentuak .
Baita beste liburutegi batzuetako erabiltzaileei Bizkaiko Foru Liburutegiaren aleak eskuratzeko.
ERAKUSKETETARAKO MAILEGUA:
Bizkaiko Foru Liburutegiko (BFL) funtsa eskuratzeko aukera ematen zaie
beste erakunde batzuei erakusketak egiteko.
DOKUMENTUEN ERREPRODUKZIOA:
Erabiltzaileek dokumentuak liburutegian bertan inprimatzeko, fotokopiatzeko
edo digitalizatzeko aukera dute.
-
2. Informazioa eta orientazioa
INFORMAZIOA ETA ORIENTAZIOA:
Erabiltzaileei, liburutegiari berari buruz
eta nola erabili bere zerbitzu, baliabideak...
ERREFERENTZIAKO ZERBITZUA:
informazio bibliografikoa eta erreferentziazkoa ematen da; horretarako, bilaketa dokumentalak egiten dira datu-base, katalogo eta abarretan.
LINEAKO KONTSULTAK:
Informazioa eta aholkularitza eskaintzen da, BFLri eta haren funtsei buruzkoa, web-orriaren bidez eta posta elektronikoz. (foru_liburutegia@bizkaia.eus)
-
3. Erabiltzaileen prestakuntza
PRESTAKUNTZA-JARDUERA PRESENTZIALAK:
Honako prestakuntza-jarduerak eskaintzea erabiltzaileei:
- Bisita gidatuak.
- Prestakuntza-ikastaro bereziak: nola bilatu informazioa aldizkari ofizialetan eta informazio-iturriak BFLn.
- Dokumentuak nola bilatu eta eskuratu irakasten da, eta abar.
LINEAKO PRESTAKUNTZA-JARDUERAK:
liburutegiak zenbait baliabide eta material eskaintzen ditu bere web-orrian, era birtualean, jendeari liburutegia ezagutzen eta eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen laguntzeko; zehazki, hauexek:
- Liburutegia erabiltzeko gida
- Kontsultak katalogoan
- Liburutegiko web-orria
-
4. Kultura -zabalkundea
JARDUERA KULTURALAK:
irakurtzeko gaitasuna garatzea sustatzen duten kultura-jardueren programa bat eskaintzea, halaber bultzatzen duena bai sormen literarioa bai artistikoa. Besteak beste, honako hauek:
- Aldi baterako erakusketa tematikoak, liburutegiko funtsekin
- Literatura-lehiaketak
- Literaturari buruzko konferentziak edo hitzaldiak
- Bestelako batzuk
Zerbitzuei dagokion arautegia eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak kontsulta ditzakezu zerbitzu-karta osoan:
GURE KONPROMISOAK
-
KONPROMISO OROKORRAK
GURE KONPROMISOAK
- Instalazio garbiak, zainduak eta erosoak eskaintzea, eta, batez beste, 8 puntu baino gehiago lortzea horri buruzko galderan gogobetetasun-inkestan.
- BFLko aretoak 100 % irisgarriak dira erabiltzaile guztientzat, eta, batez beste, 8 puntu baino gehiago lortzea horri buruzko galderan gogobetetasun-inkestan
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa instalazioen garbitasunari, zainketari, mantentzeari eta erosotasunari buruz.
- Aretoetatik zenbat diren irisgarriak mugikortasun murriztuko pertsonentzat (ehunekoetan adierazia). Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa BFLko aretoen irisgarritasunari buruz.
-
KONPROMISO ESPEZIFIKOAK
1. Dokumenturako sarbidea
GURE KONPROMISOAK
- Askotariko funts, liburu, egunkari eta aldizkariak eskuratzea liburutegiko erabiltzaileei, eta, batez beste, 7 puntu baino gehiago lortzea horri buruzko galderan gogobetetasun-inkestan.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa BFLn dagoen funts, liburu, egunkari eta aldizkarien aukerari eta aniztasunari buruz.
2. Informazioa eta orientazioa
GURE KONPROMISOAK
- Liburutegiko langileek arreta adeitsua, profesionala eta irekia eskaintzea erabiltzaileei, eta, batez beste, 8 puntu baino gehiago lortzea horri buruzko galderan gogobetetasun-inkestan.
- Liburutegiko langileek aholkularitza eta orientazio egokia eskaintzea erabiltzaileei BFLren funtzionamenduari buruz, eta, batez beste, 7,5 puntu baino gehiago lortzea horri buruzko galderan gogobetetasun-inkestan.
- BFLn bertan emango zaie erabiltzaileei liburutegiari buruzko informazio guztia, bai eta BFLren web-orrian ere.
- Lineako egiten diren kontsulta guztiak bi egun balioduneko epean erantzutea, kontsulta BFLn jasotzen denetik aurrera.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa, liburutegiko langileen arreta adeitsuari, profesionalari eta irekiari dagokionez.
- 2 Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa honako alderdi honi buruz: liburutegiko langileen aholkularitza eta orientazio egokia BFLren funtzionamenduari buruz.
- BFLn bertan erabiltzaileei emandako liburutegiari buruzko informazioa, bai eta BFLren web-orrian ere (ehunekoetan adierazia).
- Zenbat denbora behar izaten den erabiltzaileek online eginiko kontsultei erantzuteko.
3. Formación de personas usuarias
GURE KONPROMISOAK
- Arreta pertsonalizatua eskaintzea dokumentuak bilatzen eta eskuratzen, eta, urtean, prestakuntzako ikastaro espezifiko bi eskaintzea gutxienez.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat prestakuntzako ikastaro espezifiko eskaini diren
4. Extensión cultural
GURE KONPROMISOAK
- Urtean behin, gutxienez, eskaintzea: literatura-konferentzia edo hitzaldi bat, tailer bat, erakusketa bat eta literatura-lehiaketa bat.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat konferentzia/hitzaldi literario egin diren. Zenbat tailer egin diren. Zenbat erakusketa egin diren. Zenbat literatura-lehiaketa egin diren.
Konpromisoen betetze-maila www.bizkaia.eus/bibliotecaforal web-orrian publikatzen dira urtero.
Bitarteko hauek baliatuz aurkez daitezke kexak eta iradokizunak: Kexak eta iradokizunak aurkezteko BFLren inprimakia , Posta elektronikoko mezu bat bidaliz liburutegiaren helbidera (foru_liburutegia@bizkaia.eus), liburutegiaren web-orriko «Kontaktatu» atala (www.bizkaia.eus/bibliotecaforal), BFAren www.bizkaia.eus web-orriko kexa eta iradokizunen atalean, Foru Aldundiaren Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoan. Kexa eta iradokizun guztiak erantzungo dira, gehienez ere 15 egun baliodunen epean.
Neurri zuzentzaile eta konpentsatsaileak kontsultadaitezke zerbitzu-kartaren dokumentu osoan.
ZERBITZU-KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA
Euskara Kultura eta Kirol Saila/ Kultura Zuzendaritza Nagusia
- Alameda Rekalde kalea, 30, 2. solairua
- 48009- BILBAO
- Tel.: 94 406 86 99
- www.bizkaia.eus/foruliburutegia