Zerbitzu karta: arreta goiztiarra
-
Arreta goiztiarra 2025-2026 - liburuxka PDF, 339 KB
-
Arreta goiztiarra 2025-2026 - Dokumentu teknikoa RTF, 1,8 MB
-
Konpromisoen betetze maila PDF, 207 KB
-
Konpromisoen jarraipena 2019-2020
ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK
-
Detekzioa eta deribazioa
Kasua ezagutzen duen Osakidetzako, Hezkuntza Saileko edo Gizarte Zerbitzuetako edozein profesionalek laguntza behar duela baloratzen du eta Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldera bideratzen dute.
-
Balorazioa
Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeak arreta goiztiarreko eskaera kudeatzen du eta haurraren beharrizanak baloratzen ditu.
-
Esku-hartzea
Aldundiko profesionalek, ume-garapeneko zentroko taldearekin, Osakidetzarekin eta Hezkuntzarekin koordinatuta, haurraren bilakaeraren jarraipena egiten dute.
Zerbitzuei dagokion arautegia eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak kontsulta ditzakezu zerbitzu karta osoan: Arreta Goiztiarra - Dokumentu teknikoa (RTF 1,8 MB)
GURE KONPROMISOAK
-
KONPROMISO OROKORRAK
GURE KONPROMISOAK
- Arreta goiztiarreko langileek arreta adeitsua eta pertsonalizatua eskaintzea erabiltzaileei, erabakitzailea eta profesionala, beharrezko ezagutza administratibo eta teknikoez hornitua, eta, batez beste, 8 puntu baino gehiago lortzea horri buruzko galderan gogobetetasun-inkestan.
- BFLko aretoak 100 % irisgarriak dira erabiltzaile guztientzat, eta, batez beste, 8 puntu baino gehiago lortzea horri buruzko galderan gogobetetasun-inkestan
- Arreta goiztiarreko zerbitzuan, umeei egokitutako instalazioak eskaintzea, eta, batez beste, 8 puntu baino gehiago lortzea horri buruzko galderan gogobetetasuninkestan.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa, hau da, alderdi honi buruzkoa: arreta goiztiarreko langileen arreta adeitsua eta pertsonalizatua izatea, erabakitzailea eta profesionala, beharrezko ezagutza administratibo eta teknikoez hornitua.
- Aparteko bulegoak izatea.
- Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa, arreta goiztiarreko zerbitzuko instalazioak umeei egokiturik egoteari dagokionez.
-
KONPROMISO ESPEZIFIKOAK
-
Detekzioa eta Deribazioa
GURE KONPROMISOAK
Familiei egoera detektatzeko zerbitzu bizkor bat ematea, asebetetze-inkestan, batez beste, 7,5etik gorako puntuazioa lortzen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Familien asebetetzea baloratuz, egoera detektatzeko bizkortasunari dagokionez.
-
Balorazioa
GURE KONPROMISOAK
- Familiei eskaintzea: komunikatzeko erraztasuna, ezagutza administratibo eta tekniko egokiko arreta profesionala, arreta adeitsu eta pertsonalizatua, arazoak, zalantzak eta beharrak konpontzeko jarrera egokia, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Familiei aholkularitza eta zerbitzuari buruzko informazio zehatza (sartzeko baldintzak, eskaintzen den arreta, zentroen zerrenda, ...) ematea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Haurra 50 egun baino gutxiagoko epean baloratzeko hitzordua eskaintzea, eskaera berrien kasuetan.
- Uribitarten instalazio irisgarriak eta erosoak bermatzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Uribitarteko instalazioek konfidentzialtasuna bermatzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Uribitarteko balorazio-zerbitzuko langileekin hitzordu puntuala bermatzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Familien asebetetzea baloratuz hurrengo gaiei dagokienez: komunikatzeko erraztasuna, ezagutza administratibo eta tekniko egokiko arreta profesionala, arreta adeitsu eta pertsonalizatua, arazoei, zalantzei eta beharrei konpontzeko jarrera egokia.
- Familien asebetetzea baloratuz, aholkularitza eta zerbitzuari buruzko informazio espezifikoari (sartzeko baldintzak, eskaintzan den arreta, zentroen zerrenda, …) dagokionez.
- Haurra baloratzeko hitzordua emateko denbora.
- Familien gogobetetasuna baloratuz, instalazioen irisgarritasunari eta erosotasunari dagokienez.
- Familien asebetetzea baloratuz, instalazioek eskaintzen duten konfidentzialtasunari dagokionez.
- Familien asebetetzea baloratuz, hitzorduaren puntualtasunari dagokionez.
-
Esku-Hartea
GURE KONPROMISOAK
- Familiei eskaintzea: komunikatzeko erraztasuna, beharrezko ezagutza teknikoak dituen arreta profesionala, arreta adeitsu eta pertsonalizatua, arazoak, zalantzak eta beharrak konpontzeko jarrera egokia, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Familiei haurrak esku-hartze saioetan lortutako aurrerapenei buruzko informazioa ematea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Esku-hartzea hasi duten familia guztiei urtero postaz txosten bat bidaltzea, arreta goiztiarreko esku-hartze sozialaren laburpenarekin.
- Haurren beharretara egokitutako instalazioak eskaintzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Familien asebetetzea baloratuz hurrengo gaiei dagokienez: komunikatzeko erraztasuna, beharrezko ezagutza teknikoak dituen arreta profesionala, arreta adeitsu eta pertsonalizatua, arazoak, zalantzak eta beharrak konpontzeko jarrera egokia.
- Familien asebetetzea baloratuz, haurrak esku-hartze saioetan lortutako aurrerapenei buruzko informazioarekin.
- Esku-hartzeen ordu-kopuruaren laburpen bat eman zaien familien ehunekoa.
- Familien asebetetzea baloratuz, instalazioak umeen beharretara egokituta egoteari dagokionez.
Konpromisoen betetze-maila www.bizkaia.eus weborrian publikatzen dira urtero.
Bitarteko hauek baliatuz aurkez daitezke kexak eta iradokizunak: Inprimaki bat aurkeztu (EAU) Gizarte Ekintza Sailaren bulegoetan edo BFAren web-orriko kexen atalean (www.bizkaia.eus/eu/herritarrentzako-arreta). Kexa eta iradokizun guztiak erantzungo dira, gehienez ere 30 egun baliodunen epean.
Neurri zuzentzaile eta konpentsatsaileak kontsulta daitezke zerbitzu kartaren dokumentu osoan.
-
ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA
Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzua / Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia
- Ugaskobidea 3 bis.
- 48014- BILBAO
- Tel.: 94 406 60 00
- www.bizkaia.eus/eu/arreta-goiztiarra