Zerbitzu-gutuna: Foru langileen hautaketa 2019-2020
-
Zerbitzu-gutuna: Foru langileen hautaketa 2019-2020PDF, 585KB
Helburua
Langileak hautatzeko prozesuaren helburua da herritarrei zerbitzua emateko profesionalik egokienak jartzea Bizkaiko Foru Aldundiaren eskura, ahalik eta epe laburrenean:
- Berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publikotasun printzipioak beteko dira.
- Indarrean dauden legeak errespetatuko dira.
- Prozesua gardentasunez eta bizkor egingo da.
- Erabilitako bitartekoak optimizatuko dira.
- Hautagaiei hauek emango zaizkie:
- Une bakoitzean behar duten informazioa.
- Prozesuan parte hartzeko erosotasun-baldintzak.
- Tratu bikaina.
- Arreta pertsonalizatua eta dituzten beharretarako erantzun egokia; beharrak askotarikoak direla kontuan hartuta, irtenbide eraginkorrak eskainiko dira.
Eskainitako zerbitzuak
-
Hautagaiei
- Prozesu osoan zehar informatuta egotea, modu argian eta pertsonalizatuan, weba, telefonoa eta posta elektronikoa erabiliz.
- Gai-zerrendak egokiak eta lortzeko modukoak izatea.
- Hautaketa-prozesuaren objektibotasuna eta gardentasuna bermatuta egotea.
- Hautaketa-prozesuan izena emateko izapideak bide telematikoa erabiliz egin ahal izatea.
- Talde bat ere ez diskriminatzea, ezgaitasuna, hizkuntza, generoa edo beste edozein arrazoi dela eta.
-
Bizkaiko gizarteari
Gaitasun egokia eta nahikoa duten pertsonak hautatzea, ahalik eta epe laburrenean eta segurtasun juridiko handienarekin.
Eskaini eta ematen duguna
-
Hautagaiei
Informazioa eta orientabidea
- Hautaketa-prozesuari buruzkoa; Hurbileko Tratua emango zaie, Atsegina, Adeitsua eta Hizkuntza Bitan.
- Informazio eta Komunikazio bideak dituzte eskura hautaketa-prozesu osoan zehar.
Baldintzak bermatzen zaizkie
- Prozesu guztietan Parte Hartzeko Aukera Berdinak izan ditzaten.
- Hautaproba guztiak Objektiboak eta Gardenak izan daitezen.
Hautaprobak
- Konfi dentzialtasuna eta Trazabilitatea bermatzen dira hautaprobak prestatu, biltegiratu, zaindu eta garraiatzeko prozesuetan.
- Hautaprobak hautagaiak aukeratutako hizkuntzan egin daitezke: Euskaraz edo Gaztelaniaz.
- Hautaprobak Zuzentzeko Irizpideak haiek egin aurretik zehazten dira eta edonork ezagut ditzake.
- Hautaprobak Berrikustea eska daiteke, epaimahai kalifi katzaileak haiek Ebaluatu eta gero.
- Proben puntuazioa dela eta, Erreklamazioak egin eta administrazio-prozedurako araudian ezarritako Errekurtsoak jar daitezke, eta horiek guztiak behar bezala bideratu eta erantzungo dira.
-
Epaimahai kalifi katzaileari
Aholkularitza eta laguntza
- Logistikoa, eskura izan dezaten haien eginkizunak betetzeko behar duten azpiegitura.
- Teknikoa, haien eginkizunak betetzeko.
- Juridikoa, erabakiak hartzerakoan.
Lortu nahi duguna
-
Hautagaien aldetik
Prozesuan parte hartzen dutenean
- Haien eskabideak lortu nahi ditugu, deialdian eskatzen diren Baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
- Haien agiriak lortu nahi ditugu, deialdian ezartzen diren Epeetan eta, ahal bada, eta hautagaien segurtasunerako betiere, epeok agortu gabe.
Hautaketa-prozesuari buruzko iritzia lortu nahi dugu, hauek erabiliz...
- Hautagaiek bidalitako Komunikazioak; hautemandako akatsen berri emateko, haiek zuzendu ditzagun edo organo eskudunari helarazteko.
- Betetzeko ematen zaizkien Gogobetetze-Inkestak; haien bidez, ematen dugun zerbitzuak eragindako gogobetetzea neurtu eta zein arlotan hobetu behar dugun jakin ahalko dugu.
- Hautagaiek bidalitako Kexak edo Iradokizunak; aztertu egingo dira, hobetzeko neurriak ezartzearren, neurriok beharrezkotzat jotzen badira.
Lankidetzarako bideak
-
Prozesuaren garapenari lotutako kexak eta iradokizunak
Honako hauek egindakoak...
- Hautagaiek.
- Prozesuko laguntzaileek.
- Epaimahaiek.
- Hornitzaileek.
- Erakundeek.
- Herritarrek.
Hauek erabiliz egindakoak...
- Idazkiak.
- Posta elektronikoa.
- Ahozko komunikazioak.
-
Inkestak eta balorazioak
Hauek betetakoak...
- Prozesuan parte hartzen duten taldeek.
Konpromisoak
-
Informazioa
Euskaraz eta gaztelaniaz erantzutea
Aurkeztutako kexa kopurua.
Berehalako arreta, telefonoz eta zuzenean
Berehalako arreta ez jasotzeagatik aurkeztutako kexa kopurua.
Prozesuari buruzko informazio osoa eta argia: oinarriak, eskabideak, emaitzak, datak, erreklamazioak...
Gogobetetze-inkesten emaitzak.
Kontsulta idatziei 5 eguneko epean erantzutea
Aurkeztu eta erantzundako kontsultak aztertzea.
Kexa eta iradokizunei 30 eguneko epean erantzutea
Aurkeztutakoak eta epe horren barruan erantzundakoak aztertzea.
-
Hautaketa-prozesua
Gai-zerrendak argi definitzea eta zerrenda horiek lortzeko modua eskaintzea
Gogobetetze-inkesten emaitzak.
Probak egiteko denbora egokia eta argibide argiak ematea
Gogobetetze-inkesten emaitzak.
Tratu pertsonal egokia eta adeitsua ematea, hizkuntza bitan, eta sortzen diren beharrei erantzuteko gai dena
Gogobetetze-inkesten emaitzak.
Laguntza ematea nolabaiteko egokitzapenak behar dituzten pertsonei
Gogobetetze-inkesten emaitzak.
Azpiegitura egokia izatea (antolaketa, materialak, pertsonak,...) probak egiten diren bitartean
Gogobetetze-inkesten emaitzak.
Segurtasuna eta konfi dentzialtasuna bermatzea azterketak prestatu, itzuli, kopiatu, zaindu eta garraiatzerakoan
Gogobetetze-inkesten emaitzak.
Lehenengo azterketa, gutxienez, onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda argitaratu eta hilabete bira egingo da
Epeak aztertzea.
Probak puntualtasunez hastea
Gogobetetze-inkesten emaitzak.
Ariketa guztietan sistemak ezarriko dira, objektibotasuna eta gardentasuna bermatzeko
Gogobetetze-inkesten emaitzak.
Test motako ariketetan argitaratuko dira: galderen koadernotxoa eta erantzunen txantiloia
Weba egiaztatzea.
Lan-poltsak prestatzea, hautatuen zerrenda argitaratzen den egunean; zerrenda hori webean argitaratu eta astero eguneratzea
Epeak aztertzea.
Jendaurreko zerbitzua
- Foru Jauregia - Kale Nagusia, 25
- 48009- BILBAO
- Tel.: 94 406 80 00
- E-mail: www.bizkaia.net/laguntzaileOEP-EPE
- www.bizkaia.net
Ordutegia
08:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik
Zerbitzuak
Arreta espezializatua eta pertsonalizatua, bai zuzenean, bai telefonoz eta modu telematikoan.
Iristeko bidea
Metroaren Moyuako geltokia, Diputazio kaleko irteera.
Laguntza, Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoa
- Diputazio kalea, 7, beheko solairua,
(Foru Liburutegiaren kristalezko eraikina, Foru Jauregiaren atzealdekoa). - 48009- BILBAO
- Tel.: 94 406 80 00 - 94 406 77 77
- Posta elektronikoa:: www.bizkaia.net/laguntza
- www.bizkaia.net
Ordutegia
- Astelehenetik ostegunera: 08:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era
- Ostiraletan: 08:30etik 13:30era
- Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean bulegoa goizez baino ez da irekiko.
Zerbitzuak
- Bizkaiko Foru Aldundiari zuzendutako idazkien eta eskaeren erregistroa.
- Jatorrizko agiriak egiaztatzea, kopia edo jatorrizko agiria administrazio publikoetan izapidetzen den espediente bati erantsi behar bazaizkio.
- Aldundiaren zerbitzuei buruzko erreklamazioak eta iradokizunak jasotzea.
Iristeko bidea
Metroaren Moyuako geltokia, Diputazio kaleko irteera.