Zerbitzu karta: BFAko hondartza-zerbitzua 2021-2022

ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK

    1. Bainatzeko eremuak mugatu eta jagotzea, istripuei aurrea hartzeko eta hondartzen erabilera eta gozamena ahalbidetzeko.
    2. Istripurik gertatuz gero erabiltzailearen salbamendu eta sorospenari ekitea, espezializatutako langileek egina eta beharrezko baliabide materialekin.
    3. Erabiltzaileei laguntza ematea ebakiak, intsektu eta arrainen ziztadak, zorabioak, digestio-etendurak eta abar gertatzen diren kasuetan, espezializatutako langileek egina eta beharrezko baliabide materialekin.
    1. Beharrezko baliabide materialak eta espezializatutako langileak edukitzea:

      • hondartzetako zerbitzuei eta jarduerei buruzko informazioa emateko
      • hauen gauzatze egokia kontrolatzeko
      • gorabeherak jasotzeko.
    1. Hondartzen garbiketa eta hondakinen gaikako bilketa selektiboa (organikoa, papera, plastikoa, beira,..).
    2. Hareatzak mantentzea area nibelatu eta berdintzen duten makinen bidez.
    3. Hondartzako azpiegitura (dutxak, pasaguneak, posteak, komunak,..) jarri, mantendu eta kendu, erabilera eta funtzionamendu bikaina ziurtatzeko.

    Zerbitzu karta osoa kontsultagarri duzu BFAko hondartza-zerbitzua - Dokumentu teknikoa (DOCX 139KB) eta www.bizkaia.eus/hondartzak webguneetan eta, bertan, zerbitzuei aplikagarri zaien araudia eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak kontsultatu ahal izango dituzu.

GURE KONPROMISOAK

  • GURE KONPROMISOAK

    1. Erabiltzaileei ondo zaindu eta mantendutako hondartzak eskaintzea,ingurumen-balioen zaintza egokiarekin. Batez beste 7´5 puntu baino gehiago lortzea gogobetetasun-inkestan.
    2. Uda-sasoian webgunearen bidez egunero informazioa eman hauei buruz:

      • Hondartzak: nola heldu, uraren kalitatea, fauna eta flora, banderen kolorea, ziurtagiria, sorospen-zerbitzua duten hondartzak, bainua lagunduta egiteko aukera.
      • Eguraldia eta itsasaldien ordutegia
      • Gorabehereak eta gomendioak hondartzez modu egokian gozatzeko.
      • Covid-ari dagokionez, hondartzaren segurtasun eta okupazio arauei buruzko informazioa.
    3. App bat izatea hondartzei buruzko informazioa kontsultatu ahal izateko (hondartzaren eta aparkalekuaren betetze-maila, banderaren kolorea, uraren eta giroraren tenperatura, eguraldia, olatuak, haizea, gorabeherak, itsasaldien ordutegiak). Batez beste 7 puntu baino gehiago lortzea gogobetetasun-inkestan.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Erabiltzaileek adierazitako gogobetetasuna hondartzen ingurumen kontserbazioari dagokionez.
    2. Webgunearen bitartez jakinarazitako informazioa eta gaurkotze-epea.
      • BizkaiUp App-ren bidez emadako informazioa.
      • Erabiltzaileek adierazitako gogobetetasun BizkaiUp App-ri dagokionez.
  • GURE KONPROMISOAK

    1. Sorosle eta hondartzain guztiek oinarrizko euskara-maila edukiko dute. Ondorioz, gogobetetetasun-inkestan arazoen %5 baino gehiago ez egotea gai horri lotuta.
    2. Covid-aren aurrean prebentzioko neurriak ezartzea erabiltzaileak seguru sentitu daitezen bai hondarrean bai uretan. Erabiltzaileen %70ek baino gehiagok gogobetetasun-inkestan horri berrestea.
    3. Hondartzetako karteletan bidez, Covid dela eta arau orokorren eta hondartzan egoteko gomedioen berri ematea.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Gogobetetasun-inkestan euskaraz komunikatzeko arazoak izan dituzten erabiltzaileen %a.
    2. Covid dela eta, bai hondarrean bai uretan seguru sentizen direla adierazten %a.
    3. Hondartzetako karteletan Covid-ari buruz erabilgarri dagoen informazioa.
  • 1. Istripuei aurrea hartzea, sorospena eta laguntza

    GURE KONPROMISOAK
    1. Erabiltzaileek sorosleen aldetik tratu atsegin eta profesionala jasotzea. Batez beste 8 puntu baino gehiago lortzea gogobetetasun-inkestan.
    2. Bainatzen ari direnean erabiltzaileen segurtasuna kontrolatzea sorosleak etengabe pasieran ibiliz. Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileen %90ek gutxienez, adieraziko dute seguru sentitzen direla bainatzen ari direnean.
    3. Desorientatu diren umeen gurasoak aurkitzeko eskumuturrekoen sistema eta/edo megafonia erabiltzea, eta, asebetetze-inkestako arlo horri buruzko galderan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa eskuratzea.
    4. Hondartzen erabiltzaileei megafonia dagoela jakinaraziko zaie eta sistema horren bidez komunikatuko zaizkie:

      • prebentzio-neurriak eta aholkuak
      • gomendio orokorrak eta Covid-ari buruzkoak
      • banderaren kolorea
      • giroaren tenperatura
      • uraren kalitatea eta tenperatura
      • itsasgoraren eta itsasbeheraren ordutegiak.
    NOLA NEURTZEN DITUGU
    1. Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz sorosleen aldetik jasotako tratu atsegin eta profesionalari dagokionez.
    2. Seguru sentitzen direla adierazten duten erabiltzaileen %a.
      • Desorientatu diren umeen gurasoak aurkitzeko erabilitako kanalak.
      • Asebetetze-inkestan erabiltzaileek adierazitako asebetetze-mailaren balorazioa, desorientatu diren umeen gurasoak aurkitzeko erabilitako kanalei dagokienez.
    3. Megafoniaren bitartez igorritako mezuak.

    2. Hondartzainak

    GURE KONPROMISOAK
    1. Erabiltzaileek hondartzainen aldetik arreta atsegin eta profesionala jasotzea. Batez beste 8 puntu baino gehiago lortzea gogobetetasun-inkestan.
    2. Hondartzaren erabiltzaileak sostengatzea hondartzainak etengabe pasieran ibiliz. Batez beste 7 puntu baino gehiago lortzea gogobetetasun-inkestan.
    NOLA NEURTZEN DITUGU
    1. Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz hondartzainen aldetik jasotako tratu atsegin eta profesionalari dagokionez.
    2. Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, herritarren segurtasunari (ebasketak eta lapurretak) dagokionez.

    3. Hondartzak garbitu eta atontzeko zerbitzua

    GURE KONPROMISOAK
    1. Hondartzen garbitasun-egoera egokia ziurtatzea erabiltzaileei. Batez beste 7´5 puntu baino gehiago lortzea gogobetetasun-inkestan.
    2. Hondartzako ekipamenduan kalterik gertatuz gero gehienez egun bateko epean konponduko da. Betiere konponketak ez baditu eskuragarri ez dauden materialak behar.
    3. Paperontzi eta edukiontzi-kopuru nahikoa jartzea hondakinak botatzeko. Batez beste 7 puntu baino gehiago lortzea gogobetetasun-inkestan.
    4. Uda-sasoian egunero aztertzea hondarrean dauden elementuak (pasaguneak, dutxak...).
    NOLA NEURTZEN DITUGU
    1. Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, hondartzaren garbitasun-egoerari dagokionez.
    2. Kaltea konpotzeko erabiltzen den denbora-tartearen jakinarazpena jasotzen denetik.
    3. Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, paperontzi eta edukiontzi erabilgarriei dagokionez.
    4. Elementuak aztertu diren aldien %a, planifikatutako zenbatekoari dagokionez.

    Konpromisoen adierazleen betetze-maila argitaratzen da urtero ondorengo webguneetan:

    Konpromisoak ez betetzeagatik edozein kexa edo iradokizun egin daitezke sorosleei eta hondartzainei beraiei eginda, seccion.recuperacionambiental@bizkaia.eus, helbide elektronikoan, 944 068 000 telefonoan edo BFAk horretarako dituen bideak erabiliz ere.

    Kasuen %90ean 15 eguneko epean erantzungo dira; gainontzeko kasuen %10ean, 30 eguneko epean.

    Zuzentzeko eta konpentsatzeko neurriak kontsulta daitezke zerbitzukartaren dokumentu osoan.

ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA

Ingurumena Lehengoratzeko Atala/ Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia

Itzuli