ZERBITZUAK ETA POLITIKA SEKTORIALAK

Foru Administrazioak ematen dituen zerbitzuei eta plangintza sektorialeko tresnei buruzko informazioa eskaintzen du.

Zerbitzuak eta herritarrenganako laguntza

  • Sestao Bai, SA izan da “Sestao Bai” Enpresa-Parkea sortzearen ardura izan duen enpresa publikoa, ezertarako erabiltzen ez zen 125.000 metro karratutik gorako lurzatia industria-erabilerarako eta hirugarren sektoreko erabilerarako berreskuratuz.

    Horretarako, Sestao Bai, SAk bere ardurapean hartu ditu hirigintza arloko kudeaketa- eta burutzapen-lan guztiak (plangintzaren aldarazpena, lurren birzatiketa, hirigintzako lanak burutzea, aparkaleku publikoak atontzea, lurrak deskontaminatzea). Industria biziberritzearen arloko jarduketa horiek guztiak etxebizitza desegokiak ezabatzeko eta etxe horietako pertsonei etxebizitza berriak emateko jarduketa garrantzitsuez osatu dira.

    Egunera arte, Sestao Bai, SAk, guztira, 8 industria-lurzati saldu ditu. Horrek 310 lanpostu sortzea ahalbideratuko du.

    Gaur egun, Sestao Bai, SAk bere titulartasuneko hamaika lurzati urbanizatuak merkaturatzen eta saltzen jarraitzen du:

    • Industria arineko erabilerarako bi lurzati. Eraikitzeko azalera, guztira, 4.683,54 metro karratukoa da.
    • Hirugarren sektoreko erabilera mistorako sei lurzati. Eraikitzeko azalera, guztira, 19.560 metro karratukoa da.
    • Hirugarren sektoreko erabilera garbirako bi lurzati. Eraikitzeko azalera, guztira, 25.475 metro karratukoa da.

    Sozietatea Hirugarren Sektore Mistoko lurzatien merkaturatzea dinamizatu eta sustatzeko prozesuan murgildurik dago.

  • Ez daukagu gaur egun Zerbitzu Gutunik.

  • Tasarik ezta prezio publikorik ez dago.

Politika sektorialak, planak eta programak