INFORMAZIO INSTITUZIONALA

Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.

Erakundeari buruzko oinarrizko datuak

  • SESTAO BAI, S.A. deritzon sozietatea 2004ko abenduaren 3an eratu zen, eta Sestaoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2004ko azaroaren 4an sinatu zuten Lankidetza Hitzarmen Markoa du jatorri. Sestaoko (Bizkaia) udalerriaren hiri biziberritzerako lagungarriak izan daitezkeen hirigintzako jarduketak sustatu eta garatzea izan zen Hitzarmen horren xedea.

    Sozietatearen xedea hirigintzako jarduketak sustatu eta garatzea da, enpresa erabilerarako lurzorua sustatzea barne delarik, bai eta lurzorua eskuratzea, enpresa-instalazioak egokitzea, enpresa-poligonoak kudeatzea “La Naval” 19. zenbakiko Banaketa Aldeko esparruan, Sestaoko Udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean zehaztutako industria-gunean enpresa-moduluak alokatzea; halaber, sozietatearen xedea hirigintza arloan Sestaoko Udalerria biziberritzeko prozesua suspertzeko jarduera oro burutzea ere bada.

    Sestao Bai erakundearen jarduera nagusia industriaren eta industriari atxikitako zerbitzuen sektoreetako enpresak hartzeko enpresa parke espezializatua sustatzea da.

    2017. urtean kapitala gehitu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak, Azpiegiturak S.A.U. foru enpresaren bitartez, gehiengoa du, beraz, Sestao Bai, S.A. merkataritzako foru sozietate bihurtu da.

    Horregatik, gardentasunari buruzko atari honetan sartzen diren datuak 2018. urteaz gerozkoak dira.

  • Sestao Bai, S.A. administrazio-kontseilua

    • Presidentea: Sestaoko Alkatea - Ainhoa Basabe Meléndez
    • Presidente ordea: Lurralde Garapenerako Zuzendari Nagusia - Gorka Estebez Mendizabal
    • Idazkaria: Ekonomia Sustatzeko Saileko idazkari tekniko ekonomikoa - Izaskun Artetxe García
    • Kidea: Sestaoko Udaleko Zinegotzia - Yosune Serapio Gelado
    • Kidea: Sestaoko Udaleko Zinegotzia - Alfonso Tapia Tejero
    • Kidea: Sestaoko Udaleko Zinegotzia - Jesús Manuel Amenedo Seijas
    • Kidea: Azpiegiturak, S.A.M.P. ko Zuzendari Kudeatzailea - Itziar Garamendi Landa
    • Kidea: Berrikuntzarako eta Bideen Kudeaketarako Zuzendari Nagusia - Jon Erraimunda Larrea Arrutia
    • Kidea: Digitalizazioaren eta Herritarrentzako Arretaren Zuzendari Nagusia - Javier Bikandi Irazabal
    • Kidea: Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa Bultzatzeko Zuzendari Nagusia - Maria Cristina Múgica Vargas
    • Administrazio Kontseilua
    • Zuzendari Kudeatzailea (Iñaki Bilbao Baltueña)
    • Administraria

Goi-kargudunak