KONTRATAZIOA ETA DIRU-LAGUNTZAK

Kontratuei, sinatutako hitzarmen eta kudeaketa-gomendioei, emandako diru-laguntzei eta eskuragarri dauden administrazio-prozedura elektronikoei buruzko informazioa eskaintzen du.

Esparru-akordioak

Kontratuak

Hitzarmenak eta emandako kudeatzeko gomendioak

  • Hitzarmenak bi alderdi edo gehiagoen arteko konpromisoak formalizatzeko lankidetza-tresnak dira. Hitzarmenak urriaren 1eko 40/2015 Legean,(Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena) arautzen dira.

    Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenei buruzko informazioa OpenDataBizkaia webgunean dago esteka honetan: Hitzarmenak

  • Kudeaketa aginduen bidez, administrazio-organoek edo zuzenbide publikoko erakundeek aukera dute beste organo edo zuzenbide publikoko erakunde batzuei (administrazio berekoei edo beste administrazio batekoei) lan materialak edo teknikoak egiteko agintzea, baldin eta haien eskumenen artean jarduera horiek badaude, eraginkortasun-arrazoiengatik edo jarduera horiek egiteko baliabide tekniko egokiak ez badituzte.

    Kudeaketa aginduen xedea ezin izango da sektore publikoko kontratuen legerian araututako kontratuen berezko prestazioak. Kasu horretan, haren izaera eta araubide juridikoa lege honetan aurreikusitakoaren araberakoak izango dira.

    Bizkaiko Foru Aldundiak emandako kudeaketa aginduei eta bitarteko propioei egindako enkarguei buruzko informazioa Ogasuna eta Finantzak Sailaren "Aurrekontu kudeaketa" atalean kontsultatu daiteke.

Emandako diru-laguntzak