2021(e)ko urriaren 25(a) 11:18

Aldundiak aurrera egin du bere Enplegu Planaren aplikazioan udaletako eta Lanbideko arduradunekin egindako topaketa batean

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

2020-23 Enplegu Planaren Gobernantza Eredua aurkeztu da, udaletako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin egindako jardunaldi batean. Planak Enpleguko Lurralde Batzordea eratzeko ere balio izan du.

González Rómulo, Laespada eta Gurpegi.

Laespada: “Gure DNAn enplegu duinaren alde lan egitea dago”

Bizkaiko Foru Aldundiak topaketa bat egin du gaur alkateekin eta Lanbideko eta gure udaletako enplegu-arloetako arduradunekin, 2020-23 Enpleguaren Foru Planaren aplikazioan aurrera egiteko.

Jardunaldian, halaber, Bizkaiko Enpleguko Lurralde Batzordea eratu da eta, aldi berean, plan horren gobernantza aurkeztu da, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak koordinatzen eta bultzatzen duena.

Sail honetako diputatuak, Teresa Laespadak, jardunaldi honetako ongietorri-hitzaldian azpimarratu duenez, toki-erakundeek, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak, euren ADNaren barruan, enplegu duinaren alde lan egitea dute.

Beharrezkoa da krisi sanitario, sozial eta ekonomiko honi aurre egiteko eraikitako ezkutu soziala balioan jartzea. Eta ezkutu horren eraikuntzan politikak eta elkarrizketa sozialak duten zeregina aldarrikatzea. Toki-erakundeek ere lagundu duzue hori altxatzen. Herritarrek erronkei erantzuteko eskatzen digute. Ezkutu sozialak funtzionatu du, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientek eragin duten soldaten aldi baterako sozializazioak milaka lanpostu salbatu ditu. Orain anbizio maila igo behar dugu: gorago apuntatu behar dugu. Politika horretarako dago, erantsi du.

Diputatuak azpimarratu duenez, gauza bera eginez gero ezin da emaitza ezberdinik espero; beraz, bere Saila enplegu-programen belaunaldi berria abian jartzen ari da, planak aurreikusten dituen sei erronkak, 16 helburuak eta 58 ekimenak kontuan hartuta.

Plan hau Bizkaiko enplegu-ekosistemako eragile guztiekin partekatu nahi dugu, eta zuen parte-hartzera ireki nahi dugu. Gardentasunez. Kontuak emanda. Elkarrizketa eta lankidetzarekin, gaineratu du.

ENPLEGAGARRITASUNA

Jardunaldian, Bizkaiko Enpleguko zuzendaria den Susana González Romulok Planaren gobernantza-eredua aurkeztu aurretik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze sailburuordeak, Alfonso Gurpegik, parte hartu du Enplegagarritasunean eta elkarlaneko gobernantzan gaia ardatz hartuta. Azkenik, gobernantza-eredu honi buruzko hainbat kontraste-dinamika parte-hartzaile garatu dira.


Bideoak