2021(e)ko urriaren 23(a) 09:00

Ireki da mundu digitalean ekintzaile izateko Taldeka Digitala programaren edizio berrirako aurreinskripzio-epea

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak beste deialdi bat atera du, 30 plazakoa.

.

Laespada: «Taldeka programek sekulako aukera ematen diete ekintzailetzarako gogoa duten pertsonei»

DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak mundu digitalean ekintzaile izan nahi dutenentzat prestatzen duen Taldeka Digitala programaren seigarren deialdian aurreinskripzioa egiteko aukera dago jada. Deialdi honek 30 plaza izango ditu.

Telematikoki egin daiteke aurreinskripzioa, azaroaren 3ra arte, helbide honetan: http://www.dema.eus/forms/taldekadigitala.php. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono-zenbaki honetara: 944 189 055.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak, adierazi duenez, Taldeka programek sekulako aukera ematen diete ekintzailetzarako gogoa duten pertsonei. Sarritan, ideia bat eta gogoa eduki arren, orientazio eta babes apur bat falta zaie. Behar duten azken bultzada hori Taldeka programan aurkitzen dute.

Aldundiaren programa horren bidez hasieratik bertatik identifikatuko dira ekintzaileak, hau da, ohiko ekintzailetzan baino esparru zabalagoan azkar mugitu behar dela pentsatzen duten pertsonak.

Taldeka Digitalak prestakuntza ematen du honako hauen gainean: startup bat bultzatzeko funtsezko puntuak identifikatzeko modua, produktua kontzeptualizatzeko metodologia, proiektuaren defentsa, eta negozioaren plangintza, garapena eta hazkundea. Azaroaren 8tik abenduaren 23ra bitartean emango da prestakuntza hori, astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara. Eta prestakuntza-saioak amaitzen direnean, ekintzaileek ‘Demo Day’ izeneko jardunaldian defendatu beharko dituzte beren proiektuak; izan ere, jardunaldi horretan aurkeztuko dituzte beren negozio-ideiak ekintzailetza digitalerako agenteen aurrean (enpresak, sustatzaileak, adituak, inbertsio-funtsak…).


Argazkiak