GIZA BALIABIDEAK
Besteak beste, enplegu publikoa eskuratzeko sistema eta eskaintzei, Aldundiko plantillaren egiturari eta lanpostuen zerrendari buruzko informazioa eskaintzen du.
Lan-eskaintza publikoa
-
Enplegu publikoa lortzeko sistemak
BiscayTIK irabazi-asmorik gabeko Fundazioa da eta eskaintzen dituen lanpostuak enpresa pribatu batek egingo lukeen modu berean kudeatzen ditu.
Fundazioan agertzen diren lanpostu hutsak ez dira lanpostu publikotzat jotzen; beraz, eskaintzak kanpoko enpresa batek kudeatzen ditu eta enpresa hori arduratzen da aukeratze-prozesuez, egokiak diren elkarrizketak zein langileak biltzeko prozesuak eginez.
Aukeratze-prozesua honelakoa da:
- BiscayTIK Fundazioko lanpostu hutsak prentsan (Correo eta Deia Noticias de Bizkaia) eta aukeratze prozesuaz arduratzen den enpresaren webgunean argitaratzea.
- Hautagaien eskaerak jasotzea.
- Hautagaien aurretiko aukeraketa egitea hautagaien CVen azterketaren bidez.
- Elkarrizketa-aldia, nortasun-galdeketa psikometrikoa, lanbide-arloko berariazko proba, hizkuntzak eta abar.
- Lanposturako aurretiko aukeraketan adierazitako hautagaia elkarrizketatzea.
- Azkeneko aukeraketa eta postuaren izendapena.
Plantilla eta giza baliabideen kudeaketa
-
Lan-eskaintza publikoak
Momentu honetan erakundeak ez du lan-eskaintzarik irekita.
-
Plantillaren egitura eta lanpostuen zerrenda
-
Ordezkaritza sindikala
Gaur egun ez dago ordezkari sindikalik.
-
Giza baliabideak antolatzeko eta garatzeko planak
Ez dago giza-baliabideak antolatu eta garatzeko planik.
-
Langile publikoen bateragarritasunetarako baimenak
Momentu honetan ez dago enplegatu publikoei jarduera pribatuan aritzeko emandako bateragarritasun-baimenik.