2018(e)ko irailaren 03(a) 14:42

Barriek programako Ander Sagastiberri Fernándezen erakusketa berria Rekalde Aretoan egongo da ikusgai

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Rekalde Aretoak “Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat” erakusketa aurkeztuko digu. Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek 2018 programaren baitako erakusketa hori azaroaren 4ra bitartean egongo da ikusgai Kabinete Abstraktuan.

Ander Sagastiberri Fernándezen "Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat"

Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuak irailaren 4tik azaroaren 4ra bitartean hartuko du Ander Sagastiberri Fernández artista Bilbotarren erakusketa: "Una cara hablándole a un gusano". Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek Sormen Artistikorako Bekak programaren baitan garatu du lan hori.

Erakusketan, formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko beste hogeita hemezortzi lan egongo dira ikusgai, erakustoki luzanga batean bilduta denak.

Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat

Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat. Erakusketaren izenburua telefono mugikorreko ohar-blokan zegoen. Ez dut gogoratzen esaldi hori idatzi izana. Ikusgai jartzen ditudan margolanak marrazketa automatikoko prozesuen emaitza dira. Hori azpimarratu nahi dut balio handia ematen diodalako prozesu horri, irudiak ateratzeko modu horri. Idatzi duzuna ez gogoratzearen antzeko zerbait da. Prozesuan murgiltzen zara eta ustekabea berbera da, eta ustekabe hori da hain zuzen ere erakartzen nauena. Irudi horiek harridura sortzen dute, noski, baina zilegitasun osoz txertatzen ditut, eta hori, behintzat, lortu dut. Gero, dena nahasten da: landu, aldatu eta nahastu egiten ditut, nireak ez diren irudiak eransten ditut eta abar. Jatorrizko marrazkiei ahalik eta zintzoen mantentzeko ahalegina egiten dudan arren, argi daukat hasieratik ez zaizkidala interesatzen subkontzientearen azterketa gisa. Eraikitzen dudana irudiak dira eta helburuak bitartekoak justifikatzen ditu. Hori nabarmenagoa da formatu handietan, non, lan-geruza ugariak direla eta, irudia modu inozoagoan sortzen den.

Ander Sagastiberri Fernández
http://andersagastiberri.tumblr.com/

Biografia

Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Ander Sagastiberri Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Hiri horretan hainbat erakusketa egin ditu: Octop Canseller Metature (Cosmos, Bilbo, 2016), Las Fiebres del Madrás (Galería 8360, Bilbo, 2017) eta HLETRE SKETRLE (ANTI Liburudenda, Bilbo, 2017). Orain dela gutxi, bere lana erakutsi du ALLEGORIA TOTAL talde-erakusketan (Markina, 2018), Miren Candina eta Pablo Marterekin batera. Dani Mera komisario izan duen erakusketa hori HARRIAK programaren baitan garatu da eta Eremuak programak antolatu du.


Argazkiak