INFORMAZIO JURIDIKO-NORMATIBOA

Besteak beste, indarrean dagoen informazioa, araudi bateratua barne, zein ekainaren 15eko 87/2021 Foru Dekretuaren bitartez araututa dagoen xedapen orokorrak egiteko prozeduraren arabera Bizkaiko Foru Aldundian egiten ari den araudia eskaintzen du, eta baita urteko araudi plana eta garrantzi juridikoa duen beste informazio batzuk ere eskaintzen ditu.

Erakundearen araudia, prestatzen ari dena

Xedapenen faseak

Entzunaldi eta informazio publiko fasean dauden xedapenak

Fase honetan, lehen zirriborro hori argitaratuko dugu, herritarren iritzia eta hobetzeko iradokizunak jasotzeko.

Badira izapide horretatik salbuetsitako prozesuak, hala nola BFAren barne-antolaketa arautzen dutenak, eta abar (ikus salbuespenak).

Aurreikusitako aldia: 15 egun, eta aldaketak egin ahal izango dira epearen barruan.

Epea amaitutakoan, webguneko atal honetan memoria bat argitaratuko dugu, jasotako ekarpenak baloratzeko.