INFORMAZIO JURIDIKO-NORMATIBOA
Besteak beste, indarrean dagoen informazioa, araudi bateratua barne, zein ekainaren 15eko 87/2021 Foru Dekretuaren bitartez araututa dagoen xedapen orokorrak egiteko prozeduraren arabera Bizkaiko Foru Aldundian egiten ari den araudia eskaintzen du, eta baita urteko araudi plana eta garrantzi juridikoa duen beste informazio batzuk ere eskaintzen ditu.
Erakundearen araudia, prestatzen ari dena
Araudiaren faseak
Jendaurreko kontsulta fasean
Helburua
Herritarren iritzia jasotzea, garatu nahi den araudiaren beharra eta egokitasunari buruz, bai eta balizko konponbideei buruz ere.
Epea
Kontsulta publikoa egiteko epea 15 egunekoa da. Epe horrek aldaketak izan ditzake.
Epea igarota, BFAk jasotako ekarpenen balorazio-memoria egingo du.
Memoria hori Araudi garapenaren partaidetza-prozesuak atalean kontsulta daiteke (itxitako prozesuaren emaitzak).
Salbuespenak
Noiz EZ da egiten jendaurreko kontsulta fase hau:
- Araudia aurrekontuei edo antolaketa-kontuei buruzkoa da.
- Araudia goragoko beste arau juridiko baten egokitzapena da.
- Araudiak ez du eragin nabarmenik jarduera ekonomikoan.
- Araudiak ez die betebehar garrantzitsurik ezartzen hartzaileei.
- Araudiak gaiaren alderdi batzuk baino ez ditu arautzen.
- Araudia presazko izapidetzearen bidez egiten da.
- Araudiak (zergen arloan) Bizkaiko legeria egokitzea du helburu Lurralde erkidean indarrean dauden araudiei.
- Araudiak prozedura bereziren baten bidez egiten da.
- Interes publikoko arrazoi justifikatuak daude kontsulta ez egiteko.
Araudiaren kontsulta
Arau-testu bakoitzean klikatzean, Araudi garapenaren partaidetza-prozesuak pantailara eramango gaitu. Pantaila horretan, honako hauek agertuko dira:
Parte hartzeko aukera ematen duten prozesu irekiak.
- Parte hartzeko epea zabalik duten arauak.
Prozesu itxiak, memoriak kontsultatu daitezkeenak.
Zerrendan, beraz, Ideiak aurkezteko epea irekita duen araudia agertzen da eta itxita, baina oraindik hurrengo fasera igaro ez direnak, informazioa aztertu eta dagozkion txostenak egin arte.
-
Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretua, 2026rako AP-68 autobideko bidesariaren zenbatekoak ezartzen dituena.
AZPIEGITURA ETA LURRALDE GARAPENEN SAILA
-
Bizkaiko Foru Aldundiaren FORU DEKRETUaren PROIEKTUA Enpresa Berritzaileal Sortzeko dirulaguntzen programaren oinarri araultzaileak eta lehenengo deialdiak dituena 2027 urterako.
EKONOMIA SUSTAPEN SAILA