Eskualdeko nekazaritza-bulegoaren zerbitzu karta
-
Eskualdeko Nekazaritza-Bulegoa 2024-2025 - liburuxkaPDF, 475KB
-
Eskualdeko Nekazaritza-Bulegoa 2024-2025 - Dokumentu teknikoa RTF, 1,7MB
-
Konpromisoen betetze maila 2023-2021-2020-2019 PDF, 40KB
-
Konpromisoen jarraipena 2021-2023
GURE ZERBITZUAK
-
Aholkularitza eta Informazioa
Arreta, informazioa eta aholkularitza ematea eskualdeko lehen sektoreari, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren eskumenekoak diren gaietan. Orokorrean zabaldu lehen sektorearen eta Nekazaritza Eskualdeko Unitate (NEU) bakoitzari dagokion landa-inguruneko herritarren artean.
- Aholkuak ematea nekazaritzako praktika onen inguruan.
- Teknika berrien dibulgazioa egitea: nekazaritza eta abeltzaintza-ustiategietarako eta mendien baso-kudeaketa iraunkorrerako.
-
Izapideak eta Deribazioa
- Nekazaritza-ustiategia hobetu nahi duten herritar nekazariek Inbertsiorako Laguntza Plana eskatzeko aukera dute. Laguntza plan hori Foru Aldundiak finantzatzen du, Europar Batasunaren kofinantziazioarekin. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak (ENB) azterketa tekniko-ekonomikoak eta inbertsioei buruzkoak egiten ditu.
- Aholkularitza eta jarraipena egitea hauen inguruan:
- Europar Batasunak finantzatutako laguntzen (primen) eskaera.
- Azaleraren aitorpenak.
- Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailari dagozkion administrazio-espedienteen datuak informatikoki grabatzea.
- Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren zerbitzuetako agirien sarrera eta irteera-erregistroak egitea bulegoan.
- Nekazaritza sektoreari Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren jarduketei buruz informazioa emateko kudeaketa egitea. Horretarako, beharrezko diren harremanak izatea Saileko gainerako unitateekin eta beste entitate eta erakunde publiko batzuekin.
Zerbitzuei buruzko araudia eta erabiltzaileen eskubideak etabetebeharrak kontsulta daitezkeZerbitzu Karta osoan:
GURE KONPROMISOAK
-
Aholkularitza eta Informazioa
GURE KONPROMISOAK
- Erabiltzaileei arreta adeitsua, profesionala eta eraginkorra eskaintzea, hizkera argia erabiliz. Batez beste, 8,5 puntu baino gehiago lortzea gogobetetasun-inkestan.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa, bulegoko langileen arreta adeitsuari, profesionalari eta eraginkorrari dagokionez, eta hizkera argia erabiltzeari dagokionez.
-
Izapideak eta Deribazioa
GURE KONPROMISOAK
- Erabiltzaileei beren izapide eta kudeaketetan konfidentzialtasuna bermatzea; eta asebetetze-inkestan batez beste 8tik gorako puntuazioa lortzea.
- Nekazaritza Zuzendaritzarekin zerikusia duten kudeaketa guztiak aurrez aurre egiteko aukera bermatzea.
- ENBan egiten diren eskaera guztiak kudeaketa zerbitzura helaraztea, gehienez ere 5 eguneko epean.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, beren izapide eta kudeaketetako konfidentzialtasunari dagokionez.
- Nekazaritza Zuzendaritzarekin zerikusia duten eta aurrez aurre egin daitezkeen kudeaketen ehunekoa.
- Zenbat denbora behar den eskabidea igortzeko (eskaera jaso den eguna, zerbitzuan eskaera jaso den datari dagokionez).
-
ZERBITZU GUZTIAK
GURE KONPROMISOAK
- Erabiltzaileei zerbitzu fidagarri eta akatsik gabekoa eskaintzea; eta asebetetze-inkestan batez beste 8tik gorako puntuazioa lortzea.
- Informazio, laguntza tekniko eta administratibo argia ematea erabiltzaileei. Batez beste, 8 puntu bainogehiago lortzea gogobetetasun-inkestan.
- Erabiltzaileei bulego garbia eta ondo zaindua eskaintzea; eta asebetetze-inkestan batez beste 8tik gorako puntuazioa lortzea.
- Erabiltzaileei bulegoa baldintza egokiekin eskaintzea, argiztapen, tenperatura, zaratari … dagokienez; eta asebetetze-inkestan batez beste 8tik gorako puntuazioa lortzea.
- Erabiltzaileei bulego erosoa eskaintzea; eta asebetetze inkestan batez beste 8,5etik gorako puntuazioa lortzea
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, zerbitzu fidagarri eta akatsik gabekoari dagokionez.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, informazio eta aholkularitza tekniko eta administratiboaren argitasunari dagokionez.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, bulegoko garbitasunari eta mantentzeari dagokienez.
- Erabiltzaileen asebetetze-maila baloratuz asebetetze-inkestan, bulegoko ingurumen-egoera egokiei dagokienez (argiztapena, tenperatura, zarata).
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, bulegoaren erosotasunari dagokienez.
Adierazleen betekizun maila urtero argitaratzen da hemen:
Konpromisoak ez betetzeagatik edozein kexa edo iradokizun aurkez daiteke Eskualdeko Nekazaritza-Bulegoan edo BFAren bide ezberdinak erabiliz.
Gehienez ere 15 eguneko epean erantzungo dira.
Zuzentzeko eta konpentsatzeko neurriak kontsulta daitezke zerbitzu kartaren dokumentu osoan.
ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA
Landa Garapenerako Zerbitzua / Nekazaritza Zuzendaritza Nagusia
- Lehendakari Aguirre kalea, 9-2
- 48014- BILBAO
- Tel.: 94 406 8000
- www.bizkaia.eus/eu/nekazaritza-arreta