INFORMAZIO INSTITUZIONALA
Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.
Erakundeari buruzko oinarrizko datuak
-
Erakunde harremanak
BLHren erakunde-antolamendua ezagutzeko, komeni da aurretik historiara hurbiltzea: bizkaikohistoria.com
Espainiako Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 3., 24. eta 37. artikuluekin eta Lurralde Historikoei buruzko Legearen 7.1.a artikuluarekin bat etorriz, Bizkaiko Lurralde Historikoak bere burua antolatzeko ahalmena du eta askatasunez antolatzen ditu bere erakundeak.
Bizkaiko Lurralde Historikoko erakundeen hautapenari, antolaketari, araubideari eta jardunbideari buruzko otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauak antolaketa bitarra ezartzen du; horren arabera, Foru Administrazioko organo gorenak honako hauek dira:
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
BizkaikoForu Aldundia: foru organo betearazlea, Bizkaiko gobernua eta administrazioa bere gain hartzen dituena. Kide hauek ditu: ahaldun nagusia (Batzar Nagusiek hautatua) eta gehienez hamar foru diputatu; horien zuzendaritzapean daude foru sailak.
Foru-diputatuetako bakoitzak ahalmena du Foru Aldundiari bere saileko goi-kargudunak izendatzeko eta kargutik kentzeko proposamena egiteko.
Foru Aldundiaren goi-kargudunak zuzendari nagusiak dira, zeinak dekretuz izendatu eta kargutik kentzen diren. Bizkaiko Foru Aldundiarekin duten zerbitzu-harremana, berriz, aldi baterakoa da.
BATZAR NAGUSIAK
Batzar Nagusiak dira Bizkaian dagoen erakunde gorena. Bizkaitar guztiak ordezkatzen dituen organoa dira Batzar Nagusiak, Bizkaiko parlamentua moduko zerbait.
Batzar Nagusiak legegintzako organoa dira, legeak egiten dituzte (foru-arauak);
Foru Aldundia organo betearazlea da, arau horiek garatzen dituena.
Batzar Nagusiak 4 urtean behin aukeratzen dira, foru-hauteskundeetan. Bizkaitarrek botoa emanez parte hartzen dute hauteskundeotan. Guztira 51 pertsona aukeratzen dira. Osaketa
Batzar Nagusietako ordezkari politikoei batzarkide deitzen zaie, baita ahaldun ere.
Hauteskundeetarako 4 zatitan banatzen da Bizkaia, 4 foru-barrutitan. Eta bakoitzean barruti horri dagozkion batzarkideak aukeratzen dira, 51 batzarkideak aukeratu arte.
- Bilboko barrutia: 15 batzarkide aukeratzen ditu
- Busturia-Uribeko barrutia: 13 batzarkide aukeratzen ditu
- Enkarterriko barrutia: 13 batzarkide aukeratzen ditu
- Durango-Arratiako barrutia: 10 batzarkide aukeratzen ditu
Batzar Nagusien egoitza nagusia Gernikan dago. Bertako Batzar Etxean. Han egiten dira osoko bilkurak.
Batzar Nagusiek beste egoitza batzuk ere badituzte:- Egoitza administratibo bat, Bilbon
- Egoitza instituzional bi: Batzar Etxea (Abellanedan) eta Gerediaga (Abadiñon).
Batzar Nagusien ardura hau da:
- Arauak egitea lurralde historikoen eskumenekoak diren gaietan:
- jabari publikoko ondasunen, ondare-ondasunen eta ondasun komunalen araubidea
- udalerrien eta udalez gaindiko erakundeen mugapeak
- basoak
- obra publikoak
- Ahaldun Nagusia aukeratzea
- Aurrekontuak onartzea (Aldundiak proposamena egiten dio)
- Aldundiak egiten duen lana kontrolatzea
Batzar Nagusiek beren web orria dute, zeinera Bizkaiko Foru Aldundiaren web orriaren bidez sartu daitekeen. Bertan, informazio hau argitaratuta dago: zer organo dituzten, zer jarduera egiten duten, bileren gai-zerrenda eta bilera-aktak edo erabakiak.
-
Organigrama eta Entitatearen eginkizunak
Nola antolatzen da eta zein eginkizun ditu Aldundiak?
Otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren bidez, Bizkaiko foru-erakundeen antolaketa, hautaketa eta funtzionamendua arautzen dira. Bizkaiko Foru Aldundia (BFA) sailetan eta zuzendaritza nagusietan antolatzen da.
BFAren organigraman ikus dezakezu haren antolaketa (sailak, zuzendaritza nagusiak eta sail bakoitzari atxikitako foru-erakundeak).
Jarraian, sail bakoitzaren organigramak eta eginkizunak kontsultatu ditzakezu.
Hauek foru-dekretu bidez onartzen dira.
Erakusgai dagoen informazioa indarrean dauden foru-dekretuei dagokie.
SAILA ORGANIGRAMA EGINKIZUNAK AHALDUN NAGUSIAREN MENDEKO ORGANOAK pdf doc HERRI ADMINISTRAZIORAKO ETA ERAKUNDE HARREMANETARAKO SAILA pdf doc EKONOMIA SUSTATZEKO SAILA pdf doc OGASUN ETA FINANTZA SAILA pdf doc EUSKARA, KULTURA ETA INGURUNE NATURALA SUSTATZEKO SAILA pdf doc IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA SUSTATZEKO SAILA pdf doc GIZARTE EKINTZA SAILA pdf doc ENPLEGUA, GIZARTE KOHESIOA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEKO SAILA pdf doc GARRAIOAK, MUGIKORTASUNA ETA TURISMOA SUSTATZEKO SAILA pdf doc AZPIEGITURETARAKO ETA LURRALDE GARAPENERAKO SAILA pdf doc BFAren egitura osoa, 2018/01/16tik aurrera izandako aldaketekin, esteka honetan kontsultatu dezakezu: esteka.
Kontutan izan beharreko araudia
-
Kide Anitzeko Organoak
Gobernu Kontseilua Bizkaiko Foru Aldundiaren kide anitzeko zuzendaritza-organo gorena da. Haren funtzionamendua Bizkaiko Foru Aldundiaren maiatzaren 31ko 100/2016 Foru Dekretuan arautzen da (B.A.O., 105 zk., 2016ko ekainaren 2koa).
Bizkaiko Foru Aldundiak baditu kide anitzeko beste organo batzuk. Horien izendapena, atxikita dauden saila eta dagokien foru-arau bidezko araudia fitxategi honetan jasota daude: XLSKide anitzeko organoak (XLS 48 KB)
Kide anitzeko organoetako kideen ordainsariak eta bide-sariak
Foru-organo horietako kideek ordainsari eta bide-sari desberdinak dituzte, kontuan harturik foru-langile publikoak edo foru-kargu publikodunak diren.
Foru-langile publikoak
- Ordainsaria: ez dute ordainsaririk jasotzen kide anitzeko organo bateko kide izateagatik.
- Bidai-sariak: eskubidez jaso ditzakete, kalte-ordain gisa, zerbitzua egiteagatik: joan-etorriak, kide anitzeko organoetan parte hartzea…
APLIKATZEKO ARAUDIA:
- Kalte-ordainei buruzko Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 2ko 16/1993 Dekretua (EHAA, 39. zk., otsailaren 26koa), zeina honako manu hauek aldatu duten:
- abenduaren 19ko 515/1995 Dekretua (EHAA, 246. zk., abenduaren 28koa)
- martxoaren 31ko 63/1998 Dekretua (EHAA, 79. zk., apirilaren 30ekoa)
- abenduaren 19ko 267/2000 Dekretua (EHAA, 249. zk., abenduaren 30ekoa)
- ekainaren 13ko 121/2006 Dekretua (EHAA, 122. zk., 2016ko ekainaren 28koa)
- BFAko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenak:
- 78/2005 zk., otsailaren 14koa, zerbitzuaren ziozko kalte-ordainak ordaintzeko jarraibideei buruzkoa.
- 404/2006 zk., uztailaren 3koa, zerbitzuaren ziozko kalte-ordainen zenbatekoak eguneratzeari buruzkoa.
Foru-kargu publikodunak
- Ordainsaria: ez dute ordainsaririk jasotzen kide anitzeko organo bateko kide izateagatik.
- Bide-sariak: Eskubidea dute sortutako eta behar bezala justifikatutako gastuak konpentsatzeko (joan-etorriak…)
APLIKATZEKO ARAUDIA:
- Ez dago gaiari buruzko foru-araudi espezifikorik.
- 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena, 15.-3. art.: «Baldin eta organo edo entitateen bileretako parte hartzeak edo asistentziak errekonozituta badauka dieta edo antzeko beste kontzeptu bat jasotzeko eskubidea, zenbatekoa zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian sartuko du organismo, sozietate edo entitateak». Gure kasuan, Foru Ogasunean.
xls Kide Anitzeko Organoak (xls 66 KB)
Foru Aldundiaren Goi-kargudunak eta behin behineko langileak
-
Goi-kargudunen curriculum profesionala
-
Goi-kargudunen ordainsariak
Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren, diputatuen eta zuzendarien dedikazio-erregimena otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauko 2. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita dago.
3/87 Foru Arauaren arabera, goi-karguen ordainsariak urte bakoitzeko Bizkaiko Aurrekontu Orokorretan ezarritakoaren arabera izango dira.
Ez daude kalte-ordainik kargua edo lanpostua ustegatik azaroaren 18ko 7/2015 Foru Arauan ezarritakoaren arabera.
Goi-karguen ordainsariei buruzko informazioa opendataBizkaia webgunean kontsultatu daiteke esteka hau erabiliz:
-
Goi-kargudunen agenda
-
Goi-kargudunen ondasun eta jardueren aitorpena, bateragarritasunak eta kode etikoa
Jardueren, ondasunen eta interesen erregistro bat dago sortuta, bertan, bai Bizkaiko Foru Aldundiko kide eta Goi-kargudunen bai Bizkaiko Lurralde Historikoko aurrekontu orokorretan jasotako gainerako erakundeetako kide eta goi-kargudunen aitorpenak agertzen dira.
Erregistro hori apirilaren 12ko 80/2011 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera sortu zen. Foru Dekretu honek, Bizkaiko Foru Aldundiko kide eta goi-kargudunen eta,Bizkaiko Lurralde Historikoko aurrekontu orokorretan jasotako gainerako erakundeetako kide eta goi-kargudunen jardueren zein ondasunen eta interesen erregistroak eta aitorpenak sortu eta arautzen ditu. Honetaz gain, Foru Dekretu hau martxoaren 22ko 57/2016 Foru Dekretuaren bitartez aldatu da.
Jardueren erregistroak izaera publikoa du, eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko legedian, administrazio-prozedurarenean eta foru dekretu horretan zehazten denaren pean dago.
Bateraezintasun-araubidea azaroaren 21eko 5/2018 Foru Arauan dago ezarrita (Bateraezintasun FA erraz irakurtzeko edizioa). Gobernamendu onerako helburuarekin, foru arau honek eguneratu eta egokitu egingo du indarrean den araudia. Foru arau honen bidez objektibotasuna zaindu nahi da foru-kargu publikodunen jardunean; dedikazioa bermatu nahi da haien eginkizunak betetzeko orduan, eta interes publikoen nagusitasuna ziurtatu nahi da. Eta, horretarako, foru-kargu publiko batean aritu bitartean interes-gatazkak arindu edo saihesteko mekanismoak ezarri nahi dira.
Foru-arau horrek, zehazki, printzipio etiko batzuk definitzen ditu, gobernamendu onari eta herritarrekiko harremanei buruzkoak, goi-karguen funtzioak betetzeko moduan orientabidea eskaintzeko. Horrez gainera, printzipiook gauzatzeko behar diren instrumentuak ere ematen ditu, eta haietariko bat dira, hain zuzen ere, jokabide-gidak, Bizkaiko Foru Aldundiko eta foru-erakundeetako goi-karguentzat pentsatuak. Gidak 2021.eko apirilaren 20an Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onartu zituen. Bai foru-arauak eta bai jokabide-gida horiek erakunde- eta gestio-esparrua osatzera datoz, eta xede bera dute Aldundiaren gobernamendu onari buruzko gobernantza-tresnek.
Jokabide-gidak tresna aproposa dira bermatzeko goi-karguek era zintzo, garden, inpartzial eta arduratsu batean jardungo dutela beren eginkizunetan, eta gobernamendu onaren kultura sortzea oinarritzat duen gobernantza-eredu baten aldeko apustua dira.
Foru arau horren 3. artikuluan hau xedatzen da: Foru-kargu publikodunen katalogoa onetsiko da. Hurrengo estekan dago eskuragarri katalogo hori: Foru-kargu publikodunen katalogoa
Urteko ondasunen eta jardueren deklarazioak
Bizkaiko Foru Aldundiko goi-karguen jardueren eta ondasunen deklarazioa
Bateragarritasunak
Goi-karguek bigarren aktibitate bat eduki nahi izan ezkero baimen bat eskatu behar dute. Goi-karguei baimendutako jarduera horien zerrenda hurrengo esteka honetan kontsultatu daiteke: Bateragarritasunak
Bizkaiko Foru Aldundiko Kode Etikoa
Kode Etikoa goi-kargudun guztiek sinatu dute eta hurrengo estekan eskuragarri dago: Bizkaiko Foru Aldundiko Kode Etikoa
-
Goi-kargudunek karguari utzi ondoren jarduera pribatuan aritzeko eskaerak
Kargu publikodunen jarduera pribatuak betetzeko eskaerei buruz Berme Organoak egindako akordioen eta txostenen laburpenak, lanpostu publikoa utzi eta 2 urte arteko epean, interes-gatazken arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, esteka honetan kontsulta daitezke: Akordioen laburpenak - Berme Organoaren txostenak, kargua utzi ondorengo jarduera pribatuan aritzeko eskaerei buruzkoak
-
Goi-kargudunen bidaia gastuak
-
Behin behineko langileen lanpostuak, mendekotasuna eta ordainsariak
Behin-behineko langileriari buruzko informazioa opendatabizkaia webgunean kontsultatu daiteke esteka honetan:
-
Goi-kargudunen eta behin behiniko langileen banaketa
Goi-kargudunen eta behin behiniko langileen sailari eta generoari buruzko banaketa.
Foru entitateak
-
Informazio orokorra
Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoa honako erakunde hauek osatzen dute:
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Foru-erakunde autonomoak
- Foru-erakunde publiko enpresarialak
- Merkataritzako foru-sozietateak
- Foru-fundazioak
Bizkaia Gardenan Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoaren organigrama eskaitzen dugu, bai eta foru-erakunde publikoen gardentasunaren atarietarako sarbidea ere.
-
Foru Erakundeen Goi-Karguak
GOI-KARGUDUNEN CURRICULUM PROFESIONALA ETA ORDAINSARIAK
Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoa, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, osatzen duten erakundeetako goi-kargudunen curriculum profesionala eta ordainsariak erakunde bakoitzean kontsulta daiteke:
Foru erakunde autonomiaduna:
Foru enpresa erakunde publikoak:
Merkatarizeko foru sozietateak:
- APARKABISA
- AZPIEGITURAK
- BASALAN
- BEAZ
- CROWDFUNDING BIZKAIA
- EUSKALDUNA JAUREGIA
- GARBIKER
- INTERBIAK
- LANTIK
- SEED CAPITAL
- SEED CAPITAL MIKRO
- SESTAO BAI
- ZUGAZTEL
Foru fundazioak:
GOI-KARGUDUNEN ONDASUN ETA JARDUEREN AITORPENA
Jardueren, ondasunen eta interesen erregistro bat dago sortuta, bertan, bai Bizkaiko Foru Aldundiko kide eta Goi-kargudunen bai Bizkaiko Lurralde Historikoko aurrekontu orokorretan jasotako gainerako erakundeetako kide eta goi-kargudunen aitorpenak agertzen dira.
Erregistro hori apirilaren 12ko 80/2011 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera sortu zen. Foru Dekretu honek, Bizkaiko Foru Aldundiko kide eta goi-kargudunen eta,Bizkaiko Lurralde Historikoko aurrekontu orokorretan jasotako gainerako erakundeetako kide eta goi-kargudunen jardueren zein ondasunen eta interesen erregistroak eta aitorpenak sortu eta arautzen ditu. Honetaz gain, Foru Dekretu hau martxoaren 22ko 57/2016 Foru Dekretuaren bitartez aldatu da.
Jardueren erregistroak izaera publikoa du, eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko legedian, administrazio-prozedurarenean eta foru dekretu horretan zehazten denaren pean dago.
Bateraezintasun-araubidea azaroaren 21eko 5/2018 Foru Arauan dago ezarrita (Bateraezintasun FA erraz irakurtzeko edizioa). Gobernamendu onerako helburuarekin, foru arau honek eguneratu eta egokitu egingo du indarrean den araudia. Foru arau honen bidez objektibotasuna zaindu nahi da foru-kargu publikodunen jardunean; dedikazioa bermatu nahi da haien eginkizunak betetzeko orduan, eta interes publikoen nagusitasuna ziurtatu nahi da. Eta, horretarako, foru-kargu publiko batean aritu bitartean interes-gatazkak arindu edo saihesteko mekanismoak ezarri nahi dira.
Foru-arau horrek, zehazki, printzipio etiko batzuk definitzen ditu, gobernamendu onari eta herritarrekiko harremanei buruzkoak, goi-karguen funtzioak betetzeko moduan orientabidea eskaintzeko. Horrez gainera, printzipiook gauzatzeko behar diren instrumentuak ere ematen ditu, eta haietariko bat dira, hain zuzen ere, jokabide-gidak, Bizkaiko Foru Aldundiko eta foru-erakundeetako goi-karguentzat pentsatuak. Bai foru-arauak eta bai jokabide-gida hauek erakunde- eta gestio-esparrua osatzera datoz, eta xede bera dute Aldundiaren gobernamendu onari buruzko gobernantza-tresnek.
Jokabide-gidak tresna aproposa dira bermatzeko goi-karguek era zintzo, garden, inpartzial eta arduratsu batean jardungo dutela beren eginkizunetan, eta gobernamendu onaren kultura sortzea oinarritzat duen gobernantza-eredu baten aldeko apustua dira.
Foru arau horren 3. artikuluan hau xedatzen da: Foru-kargu publikodunen katalogoa onetsiko da. Hurrengo estekan dago eskuragarri katalogo hori: Foru-kargu publikodunen katalogoa
Urteko ondasunen eta jardueren deklarazioak
Bizkaiko Foru entitateen goi-karguen jardueren eta ondasunen deklarazioa
Bateragarritasunak
Goi-karguek bigarren aktibitate bat eduki nahi izan ezkero baimen bat eskatu behar dute. Goi-karguei baimendutako jarduera horien zerrenda hurrengo esteka honetan kontsultatu daiteke:
Kode Etikoa
Kode Etikoa goi-kargudun guztiek sinatu dute eta hurrengo estekan ikusi daiteke: Aldundiko Entitateen Kode Etikoa
-
Foru Entitateen plantilla banaketa
Foru Entitateen langileen entitateari eta generoari buruzko banaketa