
EKONOMIARI, FINANTZEI ETA ONDAREARI BURUZKO INFORMAZIOA
Aldundiaren aurrekontuari zein urteko kontuei, ekonomia-iraunkortasunaren adierazleei, zerga-bilketako datuei, udal finantzaketari eta ondasun eta eskubide errealei buruzko informazioa eskaintzen du.
Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontuak
-
Aurrekontu osoak
BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAREN AURREKONTU OROKORRAK
Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrak aurrekontu hauek osatzen dituzte: Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontuek eta foru-sektore publikoa osatzen duten foru-erakunde autonomiadun, foru-entitate publiko enpresarial, merkataritzako foru-sozietate eta foru-fundazioen aurrekontuek.
Foru Aldundiak proposatuz gero, aurrekontuak onetsi dituzte Bizkaiko Lurralde Historikoko,Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren 4.artikuluan ezartzen diren arabera.
Foru Aldundiak egiten ditu Aurrekontuei buruzko Foru Araua jarraituz.
- SAIL BAKOITZEAN: Aurrekontuak prestatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak ekainean onartutako norabide ekonomikoei eta teknikoei jarraituz, foru-diputatuek beren Sailaren Aurrekontuen aurreproiektua egiten dute eta sailari atxikitako foru-sektore publikoko entitateenak koordinatzen dituzte. Ondoren, Ogasun eta Finantza Sailari bidaltzen diote.
- FORU ALDUNDIAK ONESTEA: Ogasun eta Finantza Sailak Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru-Arauaren aurreproiektua egiten du. Ondoren, Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluari aurkezten dio, hark aztertu eta onartu dezan urriaren 31a baino lehen. Onartu ondoren, Batzar Nagusiei helarazten zaie, haren gainean eztabaidatzeko.
- BATZAR NAGUSIEK ONESTEA: Bizkaiko Foru Aldundiak Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru-Arauaren proiektua aurkezten die Bizkaiko Batzar Nagusiei, azaroaren 1a baino lehen. Batzar Nagusiek, proiektua aztertu ondoren, aldaketak egiten dizkiote, onesten dute, edo itzuli edo atzera botatzen dute, Batzar Nagusien Erregelamenduan adierazitako moduan.
- Aurrekontu Foralei alegazioak:Foru-Araudian eta Batzar Nagusien Erregelamenduan xedatzen denari jarraitzen zaio. Batzar Nagusien Erregelamenduan, orobat, herritarrek, eragile sozialek eta beste batzuek alegazioak egiteko aukera jasotzen da.
Herritarrek 10 egun dituzte parte hartu eta aurrekontu-proiektuari ekarpenak egiteko. Proposamen horiek talde politikoei helarazten zaizkie, kontuan har ditzaten.
Batzar Nagusien egoitzan aurkeztu behar dira alderdi politikoek aurrekontuei egindako alegazioak, Aldundiak bere araubide forala jarraituz. Egindako zuzenketak eztabaidatu eta bozkatu ondoren, aurrekontuak bozkatzen dira.
Bizkaiko Batzar Nagusiek Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru-Araua onesten dute, eta Ahaldun Nagusiak agindua ematen du hura promulgatu eta BAOn argitaratzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orrian Bizkaiko Batzar Nagusietarako esteka dago.
Talde politikoek Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrei egindako aldaketak ikusteko, Jarduera-Ekimenak atalera joan behar da, eta, bertan informazioa honela iragazi: Espediente nagusia, Araugintza ekimenak mota, eta Espediente berezia, Aurrekontuen Foru Arauaren proiektua mota.
Bizkaiko Lurralde Historikoaren 2020. urteko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 6/2019 FORU ARAUA, BAO. 249. zk. 2019, abenduak 31n argitaratua.
Aldundiaren aurrekontuen egiturari buruzko azalpena honako estekaren bitartez kontsultatu daiteke: AURREKONTUAREN EGITURAK 2020
2021eko aurrekontuari buruzko informazioa: 2020ko aurrekontu luzatua
AURREKONTU OSOAK:
-
Aurrekontuen laburpena
Aurrekontuen laburpena:
-
Inbertsioak
Inbertsioak,transferentziak eta urte anitzeko egitarauak.
Biztanleko inbertsioari buruzko adierazlea eta beste adierazleak aurrekontuari dagokionez honako estekaren bitartez kontsultatu daiteke: AURREKONTU ADIERAZLEAK
Aurrekontu-betetzea
-
Aurrekontu-betetzeari buruzko txostenak
Aurrekontuaren hilabeteroko burutzapena honako estekaren bitartez kontsultatu daiteke:
OpendataBizkaia atarian aurrekontua-betetzeari buruzko txostenak (sarrerak eta gastuak) kontsulta daitezke (formatu irekian): Aurrekontu-beteari buruzko aldiroko txostenak
-
Gastuaren efizientzia eta eraginkortasunari buruzko adierazleak
Aurrekontuak egitean, efizientzia eta eraginkortasunari buruzko adierazleak erabiltzen dira; aurrekontuak gauzatu bitartean eguneratzen dira, eta kontua orokorrean ebaluatzen dira; hori guztia hala egiten da Aurrekontuei buruzko Foru Araua betez.
Ondoren dagoen estekaren bidez Bizkaiko Lurralde Historikoko Kontu Orokorraren adierazle-dokumentu osoa ikus dezakezu:
2019ko gastuaren efizientzia eta eraginkortasunari buruzko adierazleak
Sail bakoitzak ematen dituen zerbitzuen efizientzia eta/edo eraginkortasunari buruzko adierazleak kontsultatu nahi badituzu, ondoren dagoen estekan klik eginez Kontu Orokorraren laburpen espezifikora sartuko zara:
- Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzea (1. orr.)
- Gizarte Ekintza (14. orr.)
- Euskara, Kultura eta Kirola (19. orr.)
- Ogasuna eta Finantzak (30. orr.)
- Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria (57. orr.)
- Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak (60. orr.)
- Ekonomia Sustatzeko (77. orr.)
- Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna (84. orr.)
- Azpiegiturak eta Lurralde Garapena (89. orr.)
-
Aurrekontu-aldaketak
Kredito-aldaketak hurrengo esteka honetan kontsulta daitezke:
Defizita eta zorpetzea
-
Defizita eta Zorpetzea
Zorraren zenbatekoak Aurrekontuetan onartzen dira eta urte bakoitzaren Kontu Orokorrean ebaluatzen dira. Kontu Orokorraren Laburpenak.Bizkaiko Foru Aldundiaren Kontua. Zorraren egoera. 2019.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta foru-erakunde publikoen superabita edo defizita, eta zor publikoaren eta gastu-arauaren betetze maila, urte bakoitzaren Kontu Orokorrarekin batera ateratzen den aurrekontu-egonkortasunari eta iraunkortasunari buruzko Txostenean kontsulta daitezke:
- 2019ko aurrekontuen egonkortasunari eta iraunkortasun finantzarioari buruzko txostena (1,53 MB)
- 2018ko aurrekontuen egonkortasunari eta iraunkortasun finantzarioari buruzko txostena (530 KB)
- 2017ko aurrekontuen egonkortasunari eta iraunkortasun finantzarioari buruzko txostena (407 KB)
- 2016ko aurrekontuen egonkortasunari eta iraunkortasun finantzarioari buruzko txostena (338 KB)
- 2015eko aurrekontuen egonkortasunari eta iraunkortasun finantzarioari buruzko txostena (227 KB)
- 2014ko aurrekontuen egonkortasunari eta iraunkortasun finantzarioari buruzko txostena (344 KB)
- 2013ko aurrekontuen egonkortasunari eta iraunkortasun finantzarioari buruzko txostena (174 KB)
Superabita edo defizita:
Aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak ezartzen du superabita finantzazio-gaitasuna dela, Europako kontu-sistemaren arabera.
Lege hori betez, superabita edo defizita urte bakoitzaren Kontu Orokorrean kalkulatu eta argitaratzen da.
Bizkaiko Lurralde Historikoaren Kontu Orokorrak Bizkaiko Foru Aldundiaren datu bateratuak jasotzen ditu, KONTABILITATE NAZIONALARI dagokionez (Europar Batasuneko Kontu Nazionalen eta Eskualdeko Kontuen Europako Sistemak arautzen dituen irizpideen arabera), Bizkaiko Foru Aldundiaren mende dagoen Herri Administrazioko Sektorea osatzen duten erakundeen datuekin.
Erakundeen kalifikazio eta sektorizazio hori, ESTATUKO KONTU HARTZAILETZA NAGUSIAK egiten du, beraz, zer erakunde diren herri-administrazio edo sozietate ez finantzario eta zer erakunderi esleitzen zaion ezartzen du.
Aurrekontu kontabilitatean, oinarrizko bi magnitudeak dira Aurrekontu-emaitza eta Diruzaintzako Gerakina (DG). Diruzaintzako gerakina funtsen aldagaia da, administrazioak momentu jakin batean (kasu honetan 20xx-12-31) duen altxortegia neurtzen duena; adibidez, funts likidoen batura gehi zordunak eska daitezkeen kopuruen arabera, eta ken hartzekodunak eska daitezkeen zenbatekoen arabera.
Gainera, BFAn, araudiak (BLHko Aurrekontuei buruzko Araudi Orokorraren 65. artikulua, 169/2014 FDren bidez onartu zena) bereizi egiten ditu hurrengo ekitaldian eta haren ondorengoetan likido izan daitezkeen baliabideak.
Horrenbestez, administrazio batentzat, eta finantza-zuhurtzia erabiliz, DGk neurtzen ditu hurrengo ekitaldietara bideratu daitezkeen baliabideak, eta ez superabitak, kontabilitate nazionalaren arabera.
Horregatik ez da zehaztu BFAko sektorearen superabitaren xedea, kontabilitate nazionalaren arabera.
-
Aurrekontuen egoera
Urte bakoitzeko aurrekontu orokorren barruan kontsultatu daitezke Bizkaiko Foru Aldundiaren zorraren eboluzioari eta zorpetze-ahalmenari buruzko grafikoak, hain zuzen, hiru urterako aurrekontuen egoerari buruzko atalean.
-
Aurrekontu adierazleak
Dokumentu hauen bidez kontsultatu ditzakezu biztanleko zorpetzeari buruzko adierazlea eta gainerako aurrekontu-adierazleak:
Besteak beste honako hauek:
Autonomia fiskala:
Zergen diru-sarreren pisua erakundearen diru-sarrera guztien gainean. Erakundeak baliabideak ekartzeko gaitasuna adierazten du, erakundeak berak sortutako baliabideekin finantzatutako ehunekoa.
Datuak BFAren ekitaldi arruntaren likidazioaren emaitza dira, zerga-eskubide garbiak (I-III kapituluak), eskubide garbi guztien gainean (I-IX kapituluak).
Zergen diru-sarrerak biztanleko:
Datuak BFAren ekitaldi arruntaren likidazioaren emaitza dira, bilketa likido osoa (I-III. kapituluak) zati Bizkaiko biztanle kopurua (EUSTATek argitaratutako azken datu eguneratuaren arabera).
Zergen gastuak biztanleko:
Datuak BFAren ekitaldi arruntaren likidazioaren emaitza dira, likidatutako obligazioak zati Bizkaiko biztanle kopurua (EUSTATek argitaratutako azken datu eguneratuaren arabera).
Zorpetzea biztanleko:
Zenbakitzailearen datua "Zorraren egoeran" jasotzen da, Kontu Orokorrean, abenduaren 31n zegoen zor bizia, zati Bizkaiko biztanle kopurua (EUSTATek argitaratutako azken datu eguneratuaren arabera).
Zorpetze erlatiboa:
Zenbakitzailearen datua "Zorraren egoeran" jasotzen da Kontu Orokorrean, abenduaren 31n zegoen zor bizia, bilketa likido osoaren gainean (Aurrekontuetako diru-sarrera arruntak- I. kapitulutik V.era).
Kontu orokorrak
-
Kontu orrokorrak
Urte bakoitzeko Kontu orokorrak kontsulta ditzakezu.
Aurreko urteetako Kontu orokorrak:
2018 Bizkaiko Foru Aldundia Foru Erakunde Autonomoa Foru Enpresa Erakunde Autonomoa Merkataritzako Foru Sozietateak 2017 Bizkaiko Foru Aldundia Foru Erakunde Autonomoa Foru Enpresa Erakunde Autonomoa Merkataritzako Foru Sozietateak Foru Fundazioak 2016 Bizkaiko Foru Aldundia Foru Erakunde Autonomoa Foru Enpresa Erakunde Autonomoa Merkataritzako Foru Sozietateak Foru Fundazioak 2015 Bizkaiko Foru Aldundia Foru Erakunde Autonomoa Foru Enpresa Erakunde Autonomoa Merkataritzako Foru Sozietateak Foru Fundazioak -
Auditoretza- eta fiskalizazio-txostenak
Zerga-bilketa
-
Tributu itundu bidezko diru-sarrera fiskalak
Zergak zein tasak eta haiei lotutako zehapenak dira tributu itunduak, eta horiek guztiak baimentzea eta biltzea Foru Aldundiaren eskumena da, Ekonomia Itunaren arabera:
- Zuzeneko zergak, pertsonek edo enpresek errentak edo ondarea lortzeari aplikatzen zaizkion zergak dira: PFEZa, sozietateen gaineko zerga, ondarearen gaineko zerga, etab.
- Zeharkako zergak, kontsumoa kargatzen dute: BEZa, alkohola, tabakoa eta hidrokarburoak kargatzen dituzten zergak zerga bereziak, Ondare-eskualdakeen gaineko zerga, etab.
- Tasak, onura pribatua lortzen delako ondasun edo zerbitzu publiko batetik edo jarduerak gauzatzen direlako zuzenbide publikoko erregimenean, premiamenduerrekarguaren ondoriozko sarrerak, berandutze-interesak eta zehapenak.
Bizkaiko Foru Aldundiko diru-sarrera iturri nagusia dira, beste erakunde batzuen jasotako gainerako sarreren kontra.
Hurrengo esteketan zerga itunduen bilakaera kontsulta daiteke:
Udalen finantzaketa
-
Udalak tributu itundu bidez finantzatzea
Urte bakoitzeko aurrekontuetan kontsultatu daiteke itundutako zergen bidezko udal finantzaketa, hain zuzen, atal honetan:
- Udalen esku hartzea 2020ko zerga itunduen sarreretan
- Udalen esku hartzea 2019ko zerga itunduen sarreretan
- Udalen esku hartzea 2018ko zerga itunduen sarreretan
- Udalen esku hartzea 2017ko zerga itunduen sarreretan
- Udalen esku hartzea 2016ko zerga itunduen sarreretan
Bestalde, diru-bilketako zeinen kudeaketa Bizkaia-ko Foru-Diputazioak egiten duen udal-zergak kontsulta daitezke urte bakoitzeko Kontu Orokorrean: Udal batzuek hitzarmena sinatu dute DFB-arekin, honek bere izenean bil dezala Ondasun Higiezinetako (OHZ) eta Jarduera Ekonomikoko (JEZ) Zergak, bi udal-titulartasuneko zerga.
Zerbitzu publikoen kostuak
-
Zerbitzu publikoen kostuak /etekinak
Dokumentu hauetan dago zerbitzu publikoen kostuei buruzko informazioa: sail eta programen araberako memorian eta sail, programa eta proiektuen araberako partiden zehaztasunetan.
2020 urtea:
2019 urtea:
2018 urtea:
2017 urtea:
2016 urtea:
2015 urtea:
2014 urtea:
2013 urtea:
Hornitzaileei ordaintzea
-
Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia
Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2012ko apirilaren 27ko Lege Organikoak ordaintzeko batez besteko aldiaren kontzeptua ekarri zuen. Horren kalkulua uztailaren 2014ko uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuan zehaztuta dagoen metodologia arruntarekin bat definitzen du eta hori indarrean egon da 2018ko apirilaren 1era arte.
Errege Dekretu horretan definitu den batez besteko aldiak ordainketari ekiteko batez besteko epea termino ekonomikoetan merkataritzako zorraren ordainketaren atzerakuntza moduan neurtzen zuen; adierazle hori desberdina da ordaintzeko legezko aldiarekiko. Neurketa horrek aukera ematen zuen balio negatiboa edukitzeko administrazioak, kasuan kasu, bere ordainketak fakturak edo obra-ziurtagiriak aurkeztu eta egutegiko hogeita hamar eguneko epea igaro aurretik egiten bazituen.
Uztailaren 25eko 635/2014 ED aldatzen duen 1040/2017 ED 2018ko apirilaren 1ean indarrean jarri ondoren aldatu egiten da ordainketaren batez besteko aldiaren adierazlearen kalkulua eta definizio berriaren arabera administrazio zordunak bere hornitzaileekiko dituen zorrak ordaintzeko behar duen denbora-tartea da,batez besteko epe moduan ere zenbatuta.
Administrazio Publikoek hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldiaren kalkuluaren metodologia berria fakturak administrazioaren erregistroan sarrera duen datatik administrazioak horren ordainketa materiala egingo duen datara arte zenbatesten da eta kontuan hartzen dira, halaber, ordaintzeke dauden fakturak.
Arauen arloko aldaketa honek ez du hornitzaileei ordaintzeko gehieneko epea aldatzen eta 30 egunetan jarrita jarraitzen du.
-
Berankortasun Txostenak
Bizkaiko Foru Aldundiko, Organismo Autonomoetako eta Foru Entitateetako Berankortasun Txostenak honako estekaren bitartez kontsulta daitezke:
Ondasunak eta eskubideak
-
Ondasun higiezinak
Bizkaiko Foru Aldundiaren ondasun higiezin-zerrenda, berezkoak eta alokairuan, kontsulta dezake.
Urte bakoitzeko kontu orokorrean ere jasotzen da Bizkaiko Foru Aldundiaren ondasun higiezinei buruzko informazioa:
-
Ibilgailuak (ibilgailuen parkea)
Bizkaiako Foru Andundiaren ibilgaluen parke-zerrenda kontsulta dezake.