
KONTRATAZIOA ETA DIRU-LAGUNTZAK
Kontratuei, sinatutako hitzarmen eta kudeaketa-gomendioei, emandako diru-laguntzei eta eskuragarri dauden administrazio-prozedura elektronikoei buruzko informazioa eskaintzen du.
Esparru-akordioak
-
Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralaren esparru-akordioak
Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralak kudeatutako esparru-akordioei buruzko informazioa.
Esparru-akordioa kontratazioaren arrazionalizazio teknikoa egiteko tresna bat da. Zenbait baldintza edo termino ezartzen dira, esparru-akordio horretan oinarritzen diren kontratu guztietan aplikatuko direnak.
Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralak kudeatutako esparru-akordioei buruzko informazioa "Kontratazio publikoa" gunean dago, Bizkaiko Kontratazio Foralari dagokion atalean. Ikusi honako esteka hau: Bizkaiko Kontratazio Zentral Forala
Bizkaiko Kontratazio Zentral Forala uztailaren 20ko 125/2016 FD-aren bitartez sortu eta osatu zen, apirilaren 17ko 51/2018 F.D.-aren aldatu zen (eta hutsen zuzenketa).
Kontratuak
-
Kontratazio administratiborako gida praktikoa: klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei dagozkienak sartzeko irizpideak eta jarraibideak
Bizkaiko Foru Aldundiaren 33/2018 Foru Dekretua, martxoaren 13koa. Honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren kontratazio-prozeduran klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei dagozkienak sartzeko erregelamendu betearazlea onartzen da.
Gainera, lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen duen bezala, Zerbitzuen, Udal Harremanen eta Larrialdien zuzendari nagusiaren ardura izango da kontratazio administratiborako gida praktiko bat egitea, aldatzea eta araudi berrira egokitzea, Bizkaiko Foru Aldundiko kudeatzaileentzat.
Gida hau Kontratazio-Publiko gunean eskuragarri dago.
-
Urteko Kontratazio-Plana
Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bidez, Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak (272 EAO, azaroaren 9koa). 9/2017 Legearen 28.4. artikuluan xedatzen denez, sektore publikoko erakundeek kontratazio publikoaren jarduera aurrekontu-ekitaldi batean edo urte askotarako aldietan garatzeko programatuko dute. Horretarako, Kontratazio Planean, gutxienez, erregulazio harmonizatuko kontratuak jasoko ditu.
Zentzu horretan, Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Bizkaiko urteko kontratazio-plana onartu zuen.
-
Adjudikatutako Kontratuak eta aribideko lizitazioak
Bizkaiko Foru Aldundiaren kontratuei buruzko informazioa "Kontratazio publikoa" gunean dago. Gune honetan honako informazioa dago eskuragarri:
LIZITAZIOAK:
Aribideko Lizitazioak: Aribideko lizitazioei buruzko informazioa BFAko Kontratazio publikoa gunean argitaratzen da.
KONTRATUAK:
Kontratazio publikoa gunean BFAko kontratu guztien informazioa argitaratzen da esteka honetan: Kontratuen Erregistroa
Honez gain, OpenDataBizkaia webgunean BFAren kontratuei buruzko hiruhileroko informazioa formatu irekian dago eskuragarri. BFAren txikiak ez diren kontratuak
-
Kontratazio-organoei buruzko informazioa
OSAERA ETA DEIALDIAK
Bizkaiko Kontratazio Mahai Nagusiaren osaera Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 13ko 32/2018 Foru Dekretuan arautzen da, zeinaren bidez aldatzen baita Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren Egitura Organikoari buruzko Erregelamendua onesten duen Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016ko maiatzaren 10eko 86/2016 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria.
Kontratazio Mahai Nagusia balio osoz eratzeko, beharrezkoa izango da kideen gehiengo osoa egotea eta, betiere, mahaiburua, idazkaria eta aholkularitza juridikoa ematea eta ekonomiaren eta aurrekontuaren arloko kontrola egitea dagokien mahaikide biak egotea. Kontratazio Mahai Nagusiak lizitazio bakoitzerako duen osaera Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataforman ikus daiteke, 2018/06/13tik aurrerako kontratuei dagozkienak ("Xedea" deritxon atalean).
2018ko ekainaren 13 arteko kontratuen aktak (mahaiaren osaerarekin), eta ez dira plataforman argitaratuta agertzen, hurrengo esteketan ikus daitezke:
Obrak eta Zerbitzuko kontratuen aktak:
Erosketa eta hornidurako kontratuen aktak:
Herri Laneko kontratuen aktak:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 86/2016 Foru Dekretua, maiatzaren 10ekoa, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren egitura organikoari buruzko erregelamendua onesten duena (301 kB)
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 125/2016 Foru Dekretua, uztailaren 20ekoa, Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralaren sorrera eta osaketa arautzen dituena (107 kB)
- pdf Bizkaiko Foru Aldundiaren 32/2018 FORU DEKRETUA, martxoaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren Egitura Organikoari buruzko Erregelamendua onesten duen Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016ko maiatzaren 10eko 86/2016 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria. (pdf 145KB)
- pdf 32/2018 Foru Dekretuan atzemandako hutsen zuzenketa (pdf 142KB)
- pdf Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 17ko 51/2018 FORU DEKRETUA, Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralaren sorrera eta osaketa arautzeko Bizkaiko Foru Aldundiak emandako uztailaren 20ko 125/2016 Foru Dekretua aldarazi duena (pdf 310KB)
- pdf 51/2018 Foru Dekretuan atzemandako hutsen zuzenketa (pdf 103KB)
-
Kontratu txikiak
Kontratu txikiak 40.000 eurotik beherakoak izango dira, baldin eta obra kontratuak badira, eta 15.000 eurotik beherakoak, bestelako kontratuak badira (9/2017 Sektore Publikoko Kontratuen legearen 118.1 artikulua). Kontratu txikiek ezin dute iraun urtebete baino gehiago, eta luzatu ere ezin dira egin.
Bizkaiko Foru Aldundiaren kontratu txikiei buruzko informazioa EAEko Kontratuen Erregistroan dago eskuragarri: EAEko Kontratuen Erregistroa
Honez gain, OpenDataBizkaia webgunean BFAren kontratuei buruzko hiruhileroko informazioa formatu irekian dago eskuragarri. BFAren Kontratu txikiak
-
Bitarteko propioei egindako enkarguak
Bizkaiko Foru Aldundiak eta botere adjudikatzaileak diren foru sektore publikoko erakundeek (Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen arabera),antolatu ahal dute obra, hornidura, zerbitzu, obra-emakida eta zerbitzu-emakidako kontratuen berezko prestazioak emateko beste pertsona juridiko batez baliatuta (zuzenbide publikokoa edo pribatukoa), eta betiere erabiltzen duten pertsona juridikoak haiekiko bitarteko propio pertsonifikatuaren kalifikazio juridikoa merezi behar du 9/2017 Legearen 32. artikuluan xedatutakoaren arabera. Legean ezarritako baldintzak betetzen dituen enkargua ez da hartuko kontratutzat.
Sektore publikoko araubide juridikoari buruzko 40/2015 legea eta sektore publikoko kontratuei buruzko legea 9/2017 betez honako hauek jotzen dira BFAren bitarteko propio personifikatutzat: INTERBIAK S.A.U., AZPIEGITURAK S.A.U., LANTIK S.A., ZUGAZTEL S.A., GARBIKER A.B. S.A. ETA BIZKAIKO BASALAN S.A.
Bizkaiko Foru Aldundiak bere bitarteko propioei egindako enkarguei buruzko informazioa Ogasuna eta Finantzak Sailaren "Aurrekontu kudeaketa" atalean kontsultatu daiteke.
Sail sustatzaileek bere bitarteko propioei egindako enkarguak Euskadiko Kontratazio plataforman ere argitaratzen dira. Horiek kontsultatzeko, Kontratazio Plataformara jo eta bilaketa aurreratuan irizpideak sar daitezke.
-
Erabilitako kontratazio-prozedurei buruzko informazioa (estatistikak)
Adjudikazio kontratuen ehunekoa aurrekontuari buruzko informazioa kontsultatu daitezke, kontratu motaren arabera edota adjudikazio prozeduraren arabera.
Hitzarmenak eta emandako kudeatzeko gomendioak
-
Formalizatutako hitzarmenak
Hitzarmenak bi alderdi edo gehiagoen arteko konpromisoak formalizatzeko lankidetza-tresnak dira. Hitzarmenak urriaren 1eko 40/2015 Legean,(Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena) arautzen dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenei buruzko informazioa OpenDataBizkaia webgunean dago esteka honetan: Hitzarmenak
-
Emandako kudeaketa aginduak
Kudeaketa aginduen bidez, administrazio-organoek edo zuzenbide publikoko erakundeek aukera dute beste organo edo zuzenbide publikoko erakunde batzuei (administrazio berekoei edo beste administrazio batekoei) lan materialak edo teknikoak egiteko agintzea, baldin eta haien eskumenen artean jarduera horiek badaude, eraginkortasun-arrazoiengatik edo jarduera horiek egiteko baliabide tekniko egokiak ez badituzte.
Kudeaketa aginduen xedea ezin izango da sektore publikoko kontratuen legerian araututako kontratuen berezko prestazioak. Kasu horretan, haren izaera eta araubide juridikoa lege honetan aurreikusitakoaren araberakoak izango dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak emandako kudeaketa aginduei eta bitarteko propioei egindako enkarguei buruzko informazioa Ogasuna eta Finantzak Sailaren "Aurrekontu kudeaketa" atalean kontsultatu daiteke.
Emandako diru-laguntzak
-
Emandako dirulaguntzak
BFAk emandako dirulaguntzei buruzko informazio guztia OpenDataBizkaia webgunean dago eskuragarri esteka honen bitartez: Hitzarmenak