Bizkaiko kontratazio zentral foralaren zerbitzu-karta 2019-2020

  • Deskargatu PDF

  • Deskargatu DOCX

ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK

  • BKZFko KIDE EGITEKO PROZESUAREN KUDEAKETA:

    BKZFri atxiki nahi zaizkion erakundeen eskabideak izapidetzea, erantzuna emateko ondasun, zerbitzu eta obren kontratazioaren arloko beharrizanei.

    ESPARRU-AKORDIOEN PLANGINTZA EGITEA ETA PRESTATZEA:

    Ondasun, zerbitzu eta obrei dagokienez behar diren kontratazio-prozesuen urteko plangintza egitea, eta esparru-akordioari dagozkion baldintza-agiriak prestatzea.

    ESPARRU-AKORDIO BATEN LIZITAZIOA ETA ADJUDIKAZIOA:

    Lizitazio-prozedura bat irekitzea, ondasunak, zerbitzuak eta obrak eskuratzeko erakunde atxikientzat, adjudikazioaren eta kasuan kasuko esparru-akordioaren formalizazioaren bitartez.

    Zerbitzuei dagokion arautegia eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak kontsulta ditzakezu zerbitzu-karta osoan: Bizkaiko Kontratazio Zentral Forala - Dokumentu teknikoa (DOCX 114KB)

GURE KONPROMISOAK

  • GURE KONPROMISOAK

    1. BKZFko langileek arreta adeitsua eta pertsonalizatua eskaintzea erabiltzaileei, erabakitzailea eta profesionala, beharrezko ezagutza administratibo eta teknikoez hornitua, eta, batez beste, 8 puntu baino gehiago lortzea horri buruzko galderan gogobetetasun-inkestan.
    2. BKZFko langileek gardentasuna, fidagarritasuna, argitasuna eta aholkularitza zein laguntza egokia eskaintzea erabiltzaileei, eta, batez beste, 7,5 puntu baino gehiago lortzea horri buruzko galderan gogobetetasun-inkestan.
    3. BKZFk onarpen- nahiz ezespen-erantzuna emango die zentralaren sorrerari buruzko dekretuaren 2. eranskinean sarturiko ondasun eta zerbitzu berriak gehitzeko proposamena egiten duten entitate edo udal guztiei.
    4. Entitateei eta udalei BKZFri eta kontratazio-prozesuari buruzko informazio guztia emango zaie, posta elektronikoaren bidez.
    5. BKZFk 10 egun baino lehen erantzungo ditu informazio-eskaera administratibo guztiak.
    6. Esparru-akordioa formalizatu, eta 5 eguneko epearen barruan jakinaraziko du BKZFk haren berri.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa honako alderi honi buruz: arreta adeitsua eta pertsonalizatua izatea, erabakitzailea eta profesionala, beharrezko ezagutza administratibo eta teknikoez hornitua.
    2. Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa fidagarritasunari, argitasunari eta aholkularitza zein laguntza egokiari buruz.
    3. Ondasunak eta zerbitzuak gehitzeko proposamena egin duten entitateen eta udalen kopurua (%-tan), BKZFren onarpen edo ezespen-erantzuna jaso dutenak.
    4. Jaso diren informazio-eskaera guztietatik, % zenbat erantzun diren posta elektronikoz.
    5. Zenbat denbora behar izaten duen BKZFk eskaera administratiboei erantzuteko.
    6. Zenbat denbora behar izaten den esparru-akordio bat formalizatzen denetik haren adjudikazioa jakinarazteko.

    Konpromisoen betetze-mailaren adierazleak www.bizkaia.eus web-orrian publikatzen dira urtero.

    Bitarteko hauek baliatuz aurkez daitezke kexak, erreklamazioak eta iradokizunak: central.contratacion@bizkaia.eus e-mailen bidez BFAren www.bizkaia.eus web-orriko kexa eta iradokizunen atalean, Foru Aldundiaren Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoan

    Kexa eta iradokizun guztiak erantzungo dira, gehienez ere 15 egun baliodunen epean.

    Neurri zuzentzaile eta konpentsatsaileak kontsulta daitezke zerbitzu-kartaren dokumentu osoan.

ZERBITZU-KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA

Kontratazio Zerbitzua / Zerbitzu Korporatiboen Zuzendaritza Nagusia

Itzuli