Bizkaiko kontratazio zentral foralaren zerbitzu karta
-
Bizkaiko Kontratazio Zentral forala 2023-2024 - liburuxka PDF, 348 KB
-
Bizkaiko Kontratazio Zentral Forala 2023-2024 - Dokumentu teknikoa RTF, 1,8 MB
-
Konpromisoen betetze maila 2024-2020 PDF, 1,3 MB
-
Konpromisoen jarraipena 2021-2022
ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK
1. BIZKAIKO KONTRATAZIO ZENTRAL FORALA (BKZF)
BKZFko KIDE EGITEKO PROZESUAREN KUDEAKETA:
Erakunde interesatuak (foru eta bertako erakundeak, udalak, …) ondasun, zerbitzu eta obren kontrataziorako BKZFri atxikitzea eska dezakete Bizkaiko Foru Aldundiaren bidez.
ESPARRU-AKORDIOEN (EA) PLANGINTZA EGITEA ETA PRESTATZEA:
- Ondasun, zerbitzu eta obrei dagokienez behar diren kontratazio-prozesuen urteko plangintza egitea.
- Esparru-Akordioari dagozkion baldintza-agiriak prestatzea.
ESPARRU-AKORDIO (EA) BATEN LIZITAZIOA ETA ADJUDIKAZIOA:
- Lizitazio-prozedura bat irekitzea, ondasunak, zerbitzuak eta obrak Bizkaiko Foru Aldundiarentzat zein atxikitutako erakundeentzat eskuratzeko.
- Esparru-akordioaren (EA) adjudikazioa eta formalizazioa.
Zerbitzuei buruzko araudia, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak kontsulta daitezke Zerbitzu Karta osoan:
GURE KONPROMISOAK
1. BIZKAIKO KONTRATAZIO ZENTRAL FORALA
GURE KONPROMISOAK
- BKZFko langileek arazoak, zalantzak eta premiak konpontzearen aldeko jarrera azaltzea erakundeei eta, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzea gogobetetasuninkestan.
- Erakundeak modu profesionalean eta ezagutza administratiboz/teknikoz hornituan artatzea, eta batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Erakundeak adeitsuki artatzea, eta, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Erakundeei ondasun/zerbitzu/hornidura erabilgarriak eskaintzea, eta, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Erakundeei arreta gardena, fidagarria eta argia ematea, bai eta aholkularitza eta laguntza egokia ere, eta, batez beste, 7,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- BKZFri eta kontratazio-prozesuaren egoerari buruzko informazio-eskaerei atxikitako erakundeei posta elektronikoz erantzutea.
- Informazio administratiboaren eskaera guztiak 10 lanegun baino lehen erantzutea.
- Esparru Akordioaren partaide diren erakundeei esleipena eta hurrengo urratsak posta elektronikoz jakinaraztea.
- Esparru Akordioaren esleipena formalizatzen denetik 5 lanegun igaro baino lehen jakinaraztea.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erakundeek adierazitako gogobetetasuna baloratuz, langileek arazoak, zalantzak eta premiak konpontzearen alde azaldutako jarrerari dagokionez.
- Erakundeen gogobetetasuna baloratuz, arreta profesional eta ezagutzaz hornituari dagokionez.
- Erakundeen gogobetetasuna baloratuz, arretaren adeitasunari dagokionez.
- Erakundeek eskainitako ondasun/zerbitzuen/horniduren erabilgarritasunarekin duten gogobetetzea baloratuz.
- Erakundeei arreta gardena, fidagarria eta argia ematea, bai eta aholkularitza eta laguntza egokia ere, eta, batez beste, 7,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Posta elektronikoz erantzundako BKZFri eta kontratazio-prozesuaren egoerari buruzko informazio-eskaeren ehunekoa (%).
- Zenbat denbora behar duen BKZFk informazio administratiboaren eskaerak erantzuteko.
- Esparru Akordioaren partaide diren erakundeei esleipenaren eta hurrengo urratsen berri emateko posta elektronikoz egindako jakinarazpenen ehunekoa (%). Erabiltzaileek esleipena eta hurrengo urratsak posta elektronikoz jakinarazteare
- Zenbat denbora behar den Esparru Akordioaren esleipena jakinarazteko, hura formalizatzen denetik.
Konpromisoak ez betetzeagatik edozein kexa edo iradokizun aurkez daitezke e-mailen bidez central.contratacion@bizkaia.eus edo BFAren bide ezberdinen bitartez. Gehienez ere 15 laneguneko epean erantzungo dira.
Zuzentzeko eta konpentsatzeko neurriak kontsulta daitezke zerbitzukartaren dokumentu osoan.
ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA
Kontratazio Zerbitzua / Zerbitzu Korporatiboen Zuzendaritza Nagusia
- Hurtado de Amezaga 6 (Canciller Ayalatik sarrera)
- 48008 - BILBAO
- Tel.: 94 406 80 00
- www.bizkaia.eus/kontratazioa