Berriak
2021(e)ko uztailaren 16(a) 10:48
Open Data Bizkaiari buruzkoa jardunaldia Bizkaiko toki-erakundeei zuzendutakoa
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendaritza Nagusiak eta BiscayTIK Fundazioak, uztailaren 9an, informazio-jardunaldi bat egin zuten honako gai hauei buruz: Open Data Bizkaia datu irekien ataria, atari hori arautzen duen foru-dekretua, datuak irekitzeko sistema foralari atxikitzearen onurak, BiscayTIKek hitzartutako toki-erakundeei ematen dizkien zerbitzuak eta udaletan datuak irekitzeko prozedura.
Hori guztia, datuen irekiera eta zerbitzuen sorrera errealitate bat izan dadin udalentzat eta lurraldeko toki-erakundeentzat; izan ere, datu ireki horiek berrerabiltzeak aukera ematen du egungo zerbitzuak hobetzeko ez ezik, Bizkaiko herritarrentzako zerbitzu berriak sortzeko eta administrazioaren gardentasuna eta barne-kudeaketa hobetzeko ere.
Datuen irekiera Bizkaiko Foru Aldundiaren Open Data Bizkaia datu irekien atarian nola gauzatu erregulatzen da Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 1eko 106/2020 Foru Dekretuan. Dekretu horrek aukera ematen zaie Bizkaiko udalei, partzuergoei eta mankomunitateei, bereziki txikienei, atariari atxikitzeko, atxikitzeko hitzarmena sinatuta.
Foru Erakundeak, BiscayTIKekin lankidetzan, dagoeneko udalen esku jarri du toki-erakundeetan eragina duten datu irekien atari propioak izateko aukera; hartara, sinergiak sortuko dira eta Open Data Bizkaia LHko administrazio publikoen atari gisa finkatuko da. Gainera, BiscayTIKen laguntzarekin, 2021ean, toki-erakundeek Open Data plataforman argitaratu ahal izango dituzte, esaterako, erroldari, ekitaldiei eta lanpostuen zerrendari buruzko datu irekiak.
Ekimen horien bidez, BFAk datu irekien bide honetan aurrera egiten jarraitzen du, erregulazio-oinarriak eta oinarri teknikoak jarrita, eta datozen urteetan, gero eta gehiago izango dira era horretako datuak, Bizkaiko toki-erakundeekin batera egindako lanari esker.