2021(e)ko urtarrilaren 28(a) 15:00

Segurtasun Eskema Nazionalean sartzeko prestakuntza-jardunaldia

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendaritzak eta BiscayTIK Fundazioak Segurtasunaren Eskema Nazionalerako (Esquema Nacional de Seguridad-ENS) sarrera-jardunaldia egin dute gaur goizean. Prestakuntza-ekimen hau urriaren 7an egin zenaren jarraipena izan da eta ardatza informazioaren segurtasuna eta laneko jardunbide egokiak izan dira eta, hura bezala, BiscayTIK Fundazioarekin lan egiten duten udaletako eta mankomunitateetako langile guztiei zuzenduta egon da.

Gaurko saioan eman den prestakuntzaren xedea bertaratutakoei Segurtasun Eskema Nazionalaren alderdi nagusiak ezagutaraztea, alderdi horiek betetzeko eman beharreko urratsak identifikatzea, eskemak ezartzen dituen neurriak ezagutzea eta toki-erakundeetan segurtasuna hobetzen nola lagun daitekeen jakitea izan da, eta baita ENSra arrakastaz egokitzeko funtsezko puntuak partekatzea ere.

Goizean zehar Segurtasun Eskema Nazionala zer den eta Segurtasun Eskema Nazionalaren baldintzak eta beharkizunak betetzeko zer egin behar den ulertzeko oinarrizko nozioak errepasatu dira, betetze-egoeraren egungo egoera eta hobetzeko funtsezko puntuak aztertuz. Era berean, zalantzak partekatu eta bertaratutakoek planteatu dituzten gaiak ebatzi dira, Bizkaiko toki-erakundeetan etengabeko hobekuntza lortzeko.