2020(e)ko urriaren 19(a) 13:40

BiscayApp lehiaketaren hirugarren edizioa azken txanpan sartu da Open datari buruzko webinar batekin

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

BiscayApp Open Data

Bizkaian Open Data aplikazioak bilatzea da BiscayAppen aurtengo lehiaketaren erronka. Bizkaiko datuak erabiltzeko ideia bat duten pertsona guztiek hilaren amaierara arte aurkez dezakete hautagaitza. Hautatutako hiru proiektuek Bizkaiko Open Data ezagutzen eta garatzen lagunduko dute eta sariak jasoko dituzte.

Zure proposamenak, enpresa, partikular, ikasle edo start up gisa, Bizkaiko Open Data hobetzeko balioko dute, eta diziplina anitzeko epaimahai aditu batek ebaluatuko ditu.

Informazio gehiagorako, kontsultatu app.biscaytik.eus

Webinarra esperientziak partekatzeko.

Datorren urriaren 21ean, 18: 00etatik 19: 00etara, online topaketa bat egingo da jende guztiarentzat. Bertan, hainbat pertsonak beren proiektuak partekatuko dituzte datu irekiak erabiliz bertaratutakoekin. Gainera, aurreko edizioko proiektu irabazlea ere bertan izango da, bere esperientzia partekatuz.

Hau da urriaren 21ean, asteazkena, 18: 00etatik 19: 00etara webinarrera joateko esteka.


Argazkiak