2020(e)ko irailaren 28(a) 16:41

Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea elkarlanean Business Data Analytics graduko ikasleei Open Data Bizkaia ezagutzera emateko

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendaritza Nagusiak Mondragon Unibertsitateko Business Data Analytics graduko ikasleen aurrean Open Data Bizkaia aurkezteko jardunaldian parte hartu du.

Nazio Batuek sustatutako Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, foru erakundeak Open Data Bizkaia webgunearen erabilgarritasuna eta ezaugarriak jakinarazi dizkie Mondragon Unibertsitateko ikasleei. Tresna horretan Aldundiaren datuak argitaratzen dira datu horiek berrerabiliz balio soziala eta ekonomikoa sortzeko; era berean, Aldundiaren gardentasunaren foru ereduaren iraunkortasuna bermatzen du.

Aurkezpen teorikoaren ondoren eta Aldundiak argitaratutako Bizkaiko hainbat gaitako datuen potentziala aprobetxatuz, Business Data Analytics graduko ikasleek 'Nola ezagutu dezakegu Bizkaia datuen bidez?' erronkari aurre egin beharko diote. Proiektu honek Open Data Bizkaiaren datuetan murgiltzera bultzatzen ditu ikasleak, gure lurralde historikoa ezagutzeko asmoz. Ekimen honen helburua etorkizuneko datu-analista horiek datu irekien ezagutzaren eta erabileraren potentziala ezagutzea da eta, aldi berean, datuak irekiz aplikazioen eta soluzioen garapena sustatzea.