2020(e)ko uztailaren 28(a) 23:02

Bizkaiko Foru Aldundiak Gardentasunaren eta Datu Irekien Foru Plana 2020-2022rako onartu du

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Uztailaren 28an egindako Gobernu Kontseiluan 2020-2022rako Bizkaiko Gardentasunaren eta Datu Irekien Foru Plana onartu da. Hiru urteko plana Bizkaiko Gardentasunari buruzko otsailaren 17ko 2016/1 Foru Arauan bertan jasotako konpromisoa da.

Gardentasunaren eta Datu Irekien 2020-2022rako Foru Plana Aldundiko bigarren Plana da, gardentasunaren lanarekin jarraitzea helburu izanik, eta, gainera, datu irekien estrategia berria txertatzen du, berritasun gisa.

Plana lantzeko prozesu honetan eragile talde handi batekin lan egin da, eta, horretarako, hainbat dinamika hedatu dira hausnarketa estrategikoko esparru horretan. Dinamika horien bidez, eragile horien eskaerak, beharrak eta sentsibilitateak planean sartzea lortu da. Zehazki, partaidetza hau galdetegi orokorra, datuen berrerabilera sakontzeko quiz-a eta banakako elkarrizketen bidez landu da, Bizkaiko herritarrei, Aldundiko eta Foru Entitateetako lankideei eta datuekin harremana duten kanpo eragileei zuzenduta izanik.

Prozesu honen ondorioz, Plan honen bitartez Aldundiak Bizkaiko herritarrei zerbitzu egokitzaile, eraginkor, erantzunkide eta irekia eskaintzeko eredu bat eskaintzeko ikuspegia du, non datuen gardentasuna eta berrerabilpena katalizatzaile eraginkorrak izango diren kudeaketa etengabe hobetzeko eta lurralderako balio-itzulera sortzeko.

Ikuspegi hau lortzeko, Planean barne hartu diren 22 ekintzek sei ardatz izango dituzte oinarri, honako alderdi hauekin zerikusia dutenak: Gobernu Irekiaren printzipioetan aurrera egitea, Open Data Bizkaiaren potentziala optimizatzea, ekosistema publiko-pribatu kolaboratibo eta berritzailea sortzea datuak irekitzearen inguruan, Bizkaiarentzat balioa sortzea datu irekien bidez, gobernu onaren eredua indartzea foru Kudeaketa arduratsu eta gardena egiteko eragile gisa, eta gobernantza-eredu eraginkor bat ezartzea, foru-eremuan gardentasunaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko eta datuak irekitzeko.

Gardentasunaren eta Datu Irekien 2020-2022rako Foru Plana Gardentasunaren webgunean argitaraturik dago, Foru Plana eta Memoriak atalean: https://gardentasuna.bizkaia.eus/eu/foru-plana-memoriak