2019(e)ko ekainaren 28(a) 12:18

Bizkaiko Foru Aldundiak gobernu irekiaren arloko esperientzien berri eman dio Argentinari

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak erakunde berrikusle gisa parte hartzen du Santa Fe (Argentina) probintziako gobernu irekiari buruzko azterlanean. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea ari da egiten azterlan hori.

Txileko Gobernuak bezala, Foru Erakundeak bere ikuspegia azaldu du, eta bere esperientzien berri eman. Horrez gainera, erakunde berrikusle arituko da azterlana prestatzeko lanetan.