2017(e)ko maiatzaren 25(a) 12:22

Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluaren ordezkariak eta BBFA-en ordezkariak esperientziak trukatu dituzte

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Pasadan martxoan, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako ordezkariak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariak Madrilen bildu ziren, elkar ezagutzeko eta gardentasunaren arloko lan-ildoez hitz egiteko, eta zer lankidetza-bide ezar daitezkeen artertzeko.

Bilerara, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari hauek joan dira: Nerea Martiartu Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako zuzendari nagusia eta Mikel Gaminde eta Leyre Vitorica Donezar Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko aholkulariak.  Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluaren ordezkariak, berriz, hauek izan dira: Esther Arizmendi Kontseiluko presidentea, Petra Fernández Kontseiluko burua, Javier Amorós Gardentasunerako eta Gobernu Onerako zuzendariordea eta, azkenik, Enrique Orduña Lurralde Administrazioetako Erreklamazioen Bulegoko zuzendaria.