2017(e)ko martxoaren 27(a) 09:55

II Gizarte Arloko Jardunaldi Teknikoa

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Nerea Martiartu

Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako diputatuak eta Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuak eman zioten hasiera jardunaldiari. 

Ordezkari instituzionalen hasieraren ondoren, Gardentasunari buruzko Foru Arauaren edukia azaldu zitzaien parte hartu zuten erakundeetako ordezkariei, eta arauak erakunde pribatuei dakarzkien betebeharren berri eman zitzaien. Horrez gainera, jakinarazi zitzaien zer laguntza-tresna prestatu dituen Bizkaiko Foru Aldundiak betebehar horiek errazago betetzeko. Nerea Martiartu Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako zuzendari nagusia eta Diego Álvarez Aholkularitza Teknikorako Ataleko burua arduratu ziren jardunaldiaren atal honetaz.

Jardunaldiaren bigarren zatian, publikotasun aktiboaren arloko praktika onei buruzko bi adibide aurkeztu ziren. Batetik, Ramón Bernal Lantegi Batuak erakundeko finantza-zuzendariak eta, bestetik, Borja Doval Elkarbanatuz erakundeko zuzendariak azaldu zituzten beren erakundeetan gardentasunaren eta publikotasun aktiboaren arloan izandako esperientzia eta egindako lana. Sergio Murillo Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendariak ere parte hartu zuen saioan, moderatzaile aritu baitzen.


Argazkiak