Goi-kargudunen curriculum profesionala
TERESA LAESPADA
ENPLEGUA, GIZARTE INKLUSIOA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEKO FORU DIPUTATUA

María Teresa Laespada Bilbon jaio zen 1965ean. Ezkonduta dago, eta seme bat eta alaba bi dauzka.
Soziologiako doktorea da Deustuko Unibertsitatetik. Politika Zientzietako eta Soziologiako lizentziatua.
Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean. Droga-mendekotasunen Institutuko zuzendaria, drogazaletasunari eta beste adikzio batzuei buruzko masterraren zuzendaria, eta zientzia-aldizkarietako zenbait zientzia-batzordetako kidea.
Ikertzaile nagusia da drogazaletasunari eta beste adikzioi batzuei buruzko ikerketa arloan, eta Eusko Jaurlaritzak onartutako «bizi-kalitatea eta gizarte inklusioa» ikerketa-taldeko kidea. Mota desberdinetako 60 lan baino gehiago argitaratu ditu, eta toki, nazio eta nazioarte mailako 40 ikerketa-lan baino gehiagotan hartu du parte.
Beraren ibilbide politikoari dagokionez, legebiltzarkidea izan zen IX. legegintzaldian (2009-2012), PSE-EEren Euskadiko Batzorde Exekutiboko kidea (2009-2012), eta gaur egun PSE-EEren Bizkaiko Batzorde Exekutiboko kidea da gizarte-politiken arduradun gisa.
Gaztelaniaz eta ingelesez hitz egin eta idazten du, eta euskaraz ulertzen du.