Goi-kargudunen curriculum profesionala
SONIA PÉREZ EZQUERRA
GARRAIOAK, MUGIKORTASUNA ETA TURISMOA SUSTAZEKO SAILEKO FORU DIPUTATUA

Barakaldon jaio zen 1976an.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna Euskal Herriko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Unibertsitatean, eta MBA Executive masterra ESIC Negozio Eskolan.
Gaur egun, Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkidea da Eusko Legebiltzarrean.
Bere ibilbide profesionala kontu-auditoretzaren esparruan eta eskuratze eta fusioen sektorean hasi zuen, analista finantzario gisa. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua izan zen.
Laneko zuzendaria ere izan zen, eta, ondoren, Laneko sailburuordea; kargu horretatik kudeatu zuen Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren transferentzia gauzatzea.
PSE-EEko Batzorde Betearazleko Politika Ekonomikoko eta Eraldaketa Digitaleko idazkaria da.