Goi-kargudunen curriculum profesionala
SERGIO MURILLO CORZO
GIZARTE EKINTZAKO FORU DIPUTATUA

Barakaldon jaio zen (Bizkaia), 1981ean.
Lizentziaduna da Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan (2004) eta Masterra Zuzendaritza-Garapenean (2004) Deustuko Unibertsitate Komertzialean.
Bere esperientzia profesionala Deloitten hasi zen, enpresa industrialen eta zerbitzuetakoen finantza-auditoretzan, eta urte bat egin zuen bertan lanean. 2005etik aurrera Orue-ko (egoitza sozio-sanitarioa duen zentroa, tutoretzapeko apartamentuak ere badituena) zuzendaritza hartu zuen Amorebieta-Etxanon.
Halaber, irakaslea eta zuzendaria izan da Orue Eskolan (2006-2011) eta aisialdi eta astialdiko hezlea hamarkada batez (2000-2010).
Administrazio Publikoko bere lehen erantzukizunak 2011ko uztailean hasi zituen Gizarteratzea Sustatzeko zuzendari nagusi moduan eta 2013ko urtarrilean Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusiaren karguari ekin zion, eta horretan aritu da 2015-2019 legegintzaldian ere. 2019. urtean Gizarte Ekintzako Foru Diputatu kargua hartu du.
Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten eta idazten du, ingelesa menperatzen du (orokorra eta teknikoa) eta maila ertaina du frantsesean.