Goi-kargudunen curriculum profesionala

MIGUEL ÁNGEL GÓMEZ VIAR

GARRAIOAK ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIA ETA SUSTATZEKO FORU DIPUTATUA

Miguel Ángel Gómez Viar 1970. urtean jaio zen Barakaldon (Bizkaia). Ezkonduta dago eta alaba bat dauka.

Hiri Soziologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Bere lan ibilbidearen zati handi batean Mugikortasuna eta Azpiegiturak arloetan egon da. Merkantzien Garraio Nazional eta Nazioartekorako Gaitasun Agiri Profesionala dauka. Lan Arriskuak Prebenitzeko goi-mailako teknikaria da; Laneko Segurtasuna, Higiene Industriala eta Ergonomian espezializatua.

Esperientzia handia dauka udalaren eremuan. 2003. urtetik Trapagarango Udaleko zinegotzia da, PSE-EE (PSOE) alderdiaren ordezkaritzan. Gazteria, Kirola eta Ingurumeneko zinegotzia (2003 – 2007). Une honetan Sozialisten Udal Taldeko bozeramailea da Trapagarango Udalean, 2015. urtetik. 2015. urtetik Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Mankomunitateko ordezkaria da.

Emuvial Etxebizitza eta Lurzoruaren Udal Enpresako gerentea (2007-2009), bai eta Abanto Zierbenako Industrialdea sozietatekoa ere (2009-2011).

2011. urtetik eta foru diputatu izendatu arte, Burtzena Enpresa Parkea sozietateko zuzendari gerentea izan da.

Miguel Ángel Gómez Bizkaiko Sozialisten Zuzendaritza Batzordearen barnean dago.