Goi-kargudunen curriculum profesionala

IMANOL PRADALES

AZPIEGITURETARAKO ETA LURRALDE GARAPENERAKO FORU DIPUTATUA

Imanol Pradales Santurtzin jaio zen 1975ean. Ezkonduta dago eta Portugaleten bizi da.

Doktorea da Zientzia Politikoetan eta Soziologian, Deustuko Unibertsitatean.

Bere prestakuntza gradu-ondoko ikastaro batzuekin osatzen du: Masterra da Kudeaketa Aurreratuan (AMP) IE Business School-en, eta beste Master bat dauka Ezagutzaren Kudeaketan, Madrileko Unibertsitate Politeknikoan eta Deustukoan. Horiek ez ezik, beste espezializazio ikastaro batzuk ditu lehiakortasunean eta enpleguan.

2007tik eszedentzia araubidean dagoen irakaslea da Deustuko Unibertsitatean eta DeustuLan-en (Unibertsitate horretako Enplegu Zentroa) sortzailea da.

2007 eta 2011 urteen artean Bizkaia:xede-ren (gaur egun Bizkaia:talent dena) zuzendari-gerentea izan zen, talentua Bizkaira erakartzeko eta berton mantentzea lortzeko elkartea, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskadiko beste enpresa garrantzitsu eta unibertsitateekin batera, sustatu zuena.

2011ko uztaila eta 2015eko ekainaren artean Ekonomia Sustatzeko Saileko foru diputatua izan zen eta joan den 2015-2019 legegintzaldian Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko foru diputatua izan da.

Aldi berean, 2015etik Bizkaiko BBNNetako ahalduna da EAJ-PNV alderdiaren ordezkaritzan.

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez hitz egiten du eta idazten du.