Ibone Bengoetxea Otaolea

Goi-kargudunen curriculum profesionala

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA

HERRI ADMINISTRAZIORAKO ETA ERAKUNDE HARREMANETARAKO FORU DIPUTATUA

Ibone Bengoetxea Otaolea Bilbon jaio zen, 1967an. Ezkonduta dago, eta seme bi eta alaba bat dauzka.

Psikologian lizentziaduna da, eta solfeoko eta pianoko irakasle titulatua.

Haren lanbide-jarduera gizarte-ekintzaren eremuan hasi zen, babesik gabe dauden umeen arloan, eta, gero, garraioen, trenen eta metroaren sektorean aritu da.

2003an ekin zion bere ibilbide politikoari, Bilboko Udalean, eta han egon zen 3 agintalditan, 2015era arte. Denbora horretan, alkateorde eta EAJ-PNV udal taldearen bozeramaile izan zen, eta udal-arlo hauen ardura izan zuen: Zirkulazioa eta Garraioa, Kultura eta Hezkuntza, eta Kontratazioa.

2011-2015 agintaldian, EUDEL-Euskal Herriko Udalen Elkartearen elkarteburu aukeratu zuten, baita Europako Udalen eta Herrialdeen Kontseiluaren Batzorde Politikoaren kide eta Europako Kontseiluaren Toki Agintarien Ganberako ordezkari ere.

2015-2019 agintaldian, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatu izendatu zuten, eta kargu horretan dago oraindik ere. Halaber, Bizkaiko Batzar Nagusietako EAJ-PNV alderdiko ahaldun izateko aukeratu dute 2019-2023 agintaldirako.

Gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez hitz egin eta idazten du.