Elena Unzueta

Goi-kargudunen curriculum profesionala

ELENA UNZUETA

IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO FORU DIPUTATUA

Zallan jaio zen 1973ko abuztuaren 30ean, eta han bizi da. Ezkonduta dago eta bi seme ditu. Euskaldunberri eta euskaltzalea, ingelesa menderatzen du.

Soziologian lizentziaduna da UPV/EHUn eta landa-garapeneko teknikari espezializatua. Ibilbidea toki-garapeneko teknikari legez hasi zuen Karrantzako Udalean (1999-2002). 2002. urteaz geroztik, landa-garapeneko teknikari-lanak egiten hasi zen HAZI Fundazioan; bertan, Bizkaiko Lurralde Historikoko landa-ekintzaileei eta udalei landa-garapenari lotutako laguntza eta aholkularitza ematen zien. Era berean, Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Batzordeko Idazkaritza Teknikoaz arduratu zen.

2009. urtetik 2013. urtera, bi jarduera bateratu zituen: jarduera profesionala eta Bizkaiko Txakolina Jatorri Izena Arautzeko Kontseiluko lehendakari izatea.

Politikaren eremuan, 1995. urteaz geroztik eta 2005. urtera arte, Euzko Abertzaleen Taldearen bozeramailea eta alkateordea izan zen Zallako Udalean. Han bertan, Gizarte Ongizate, Osasun eta Kontsumoko batzordeburua izan zen (1995-2003), eta Euskara eta Kulturako batzordeburua izan zen (2003-2005).

2007-2009ko epealdian, Eusko Jaurlaritzako Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko zuzendaria izan zen.

2013tik 2015era Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendari nagusia izan zen.

Aurreko legegintzaldian (2015-2019) Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua izan zen.

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez hitz egin eta idazten du.