Goi-kargudunen curriculum profesionala
AMAIA ANTXUSTEGI ZIARDA
IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO FORU DIPUTATUA

1978an jaio zen Flandeseko Knokke - Heist herrian. Lekeition hazi eta egun ere bertan bizi da. Ezkonduta dago eta semea eta alaba dauzka.
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen. 2006.urtean Bizkaiko Foru Aldundiko Administrari Orokorreko Teknikari lanpostua lortu zuen eta Emakume eta Familia Zerbitzuan jardun zuen 2015era arte.
2007.urtetik 2021era arte, Lekeitioko Udaleko zinegotzia izan da, azken sei urteetan Alkateordea izan delarik eta Gizarte Politikak, Emakumea eta Berdintasuna eta Herritarrekin Harremanak, Udal Barne Antolamendua eta Giza Baliabideak arloetako arduradun politikoa.
Euskaldunzaharra da eta gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez hitz egin eta idazten du.