Zerbitzu-karta garbigune sarea 2019-2020

  • Deskargatu PDF

  • Deskargatu PDF

ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK

    1. ZERBITZUAREN PLANIFIKAZIOA: Hondakinen gaikako bilketa-zerbitzuaren ezaugarriak definitzea eta planifikatzea, erabiltzaileen beharrizanei eta haiek espero dutenari egokitzeko zerbitzua.
    2. HONDAKINEN BILKETA: Gaika biltzen dira herritarrek beren-beregi ezarritako guneetan uzten dituzten etxe-hondakinak eta asimilagarriak; horrela, hondakinok modu egokian kudeatu, hondakinon ingurumen-inpaktua minimizatu eta lehengaiak aurrezten laguntzen da.
    3. HONDAKINAK KENTZEA: Bermatzen da egokiro kentzen direla (egoki garraiatzen eta tratatzen direla) erabiltzaileek garbiguneetan utzitako hondakinak.

    Zerbitzuei dagokion arautegia eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak kontsulta ditzakezu zerbitzu-karta osoan:

GURE KONPROMISOAK

  • GURE KONPROMISOAK

    1. Arreta adeitsua eta profesionala eskaintzea garbiguneen erabiltzaileei, eta, batez beste, 8,6 puntu baino gehiago lortzea horri buruzko galderan gogobetetasun-inkestan.
    2. Hondakin-edukiontzi guztietan jartzea seinaleak, bertan utzi beharreko hondakinen izenarekin eta argazkiarekin.
    3. Garbigune guztien kokalekua zehaztea, Garbikerren weborria bakoitzaren helbidea eta koordenatuak adieraziz, horrela erabiltzaileek errazago topa ditzaten garbiguneak.
    4. Garbigune guztietan eta web-orrian jartzea garbiguneen funtzionamendu-erregelamendua, bai eta haien ordutegiak eta irekita dauden egunak ere.
    5. Garbigune guztietan eta web-orrian jartzea garbiguneen funtzionamendu-erregelamendua, bai eta haien ordutegiak eta irekita dauden egunak ere.
    6. Garbigune guztiak egotea egoera onean, garbi, zainduak eta egoki mantenduak, eta, batez beste, 8,5 puntu baino gehiago lortzea horri buruzko galderan gogobetetasuninkestan.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa, langileen adeitasunari eta laguntzeko prestutasunari dagokionez.
    2. Seinaleztatutako edukiontziak, %-tan.
    3. Web-orrian seinalaturiko garbiguneak, %-tan.
    4. Zenbat garbigunetan dagoen eskuragarri Garbiguneen funtzionamendu-erregelamendua, %-tan.
    5. Edukiontzien irisgarritasunari dagokionez, gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa.
    6. Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa, ordenari eta garbitasunari dagokionez.

    Konpromisoen betetze-mailaren adierazleak www.bizkaia.eus eta www.garbiker.bizkaia.eus web-orrian publikatzen dira urtero.

    Bitarteko hauek baliatuz aurkez daitezke kexak, erreklamazioak eta iradokizunak: garbigune guztietan, garbiker@bizkaia.eus e-mailen bidez, do honako zenbaki honetara deituta: 94 403 40 90. 15 egun balioduneko epearen barruan emango zaie erantzuna.

    Neurri zuzentzaile eta konpentsatsaileak kontsulta daitezke zerbitzu-kartaren dokumentu osoan.

ZERBITZU-KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA

Garbiker A.B., S.A.

Itzuli