Zerbitzu-gutuna: BFAko hondartza zerbitzua 2019-2020

  • Deskargatu PDF

  • Deskargatu DOCX

ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK

    1. Hondartzen erabilera eta gozamena ahalbidetzea, eta, horretarako, gerta daitezkeen istripuei aurrea hartzea sustatzea bainatzeko eremuak mugarriztatuz eta jagonez.
    2. Beharrezko baliabide materialak eta giza-arlokoak edukitzea istripurik gertatuz gero, erabiltzailearen salbamendu eta sorospenari ekiteko.
    3. Beharrezko baliabide materialak eta giza-arlokoak erabiliz, sorospena eta laguntza ematea erabiltzaileei, hondartzan edozelako jardueretan aritzeagatik ebakiak, intsektu eta arrainen ziztadak, zorabioak, digestio-etendurak eta abar gertatzen diren kasuetan.
    1. Beharrezko baliabide materialak eta giza-arlokoak edukitzea hondartzetan egiten diren zerbitzuei eta jarduerei buruzko kontrol- eta informazio-eginkizunak gauzatzeko, eta, horretarako, jagoletza-arloko ohiko ekintzak burutzea eta gerta daitezkeen gorabeherak jasotzea.
    1. Garbiketa egokia eta hondakinen gaikako bilketa selektiboa bermatzea.
    2. Hareatzak nibelatzea.
    3. Hondartzako azpiegitura jarri, mantendu eta kentzea, halako moldez non horren erabilera -eta funtzionamendu- egoera bikaina ziurtatuko den.

    Zerbitzu-gutun osoa kontsultagarri duzu BFAko hondartzazerbitzua - Dokumentu teknikoa (DOCX 139KB) eta www.bizkaia.eus/playas webguneetan eta, bertan, zerbitzuei aplikagarri zaien araudia eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak kontsultatu ahal izango dituzu.

GURE KONPROMISOAK

  • GURE KONPROMISOAK

    1. Hondartzetako ingurumen-balioen zaintza egokia eskaintzea erabiltzaileei, eta, ondorioz, arlo horri buruzko galderan asebetetze-inkestan batez beste 7´5etik gorako puntuazioa eskuratzea.
    2. Uda-sasoian webgunearen bidez egunero helaraziko zaie herritarrei ondorengo alderdiei buruzko informazioa: uraren kalitatea; sorospen-zerbitzua duten hondartzak; bainua lagunduta egiteko aukera; itsasaldien ordutegia; nola heldu hondartzetara; banderen kolorearen esanahia; hondartzen ziurtagiria; eguraldia; gorabeherei buruzko informazioa; hondartzez modu egokian gozatzeko aholkuak eta gomendioak; hondartzetako fauna eta flora.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Asebetetze-inkestan erabiltzaileen asebetetze-maila baloratuz, hondartzen kontserbazio-egoerari eta ingurumenalderdiei dagokienez.
    2. Webgunearen bitartez jakinarazitako informazioaren bitartez. - Informazioaren gaurkotze-epea aztertuz.
  • GURE KONPROMISOAK

    1. Sorosle eta hondartzain guztiek oinarrizko euskara-maila edukiko dute, eta, ondorioz, asebetetze-inkestan arazoen %5 baino gehiago ez egotea gai horri lotuta.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Asebetetze-inkestaren emaitza aztertuz, hondartzako langileei euskaraz mintzatzean arazoren bat eduki dutela eta euskaraz komunikatzea ezinezkoa izan zaiela adierazi duten erabiltzaileen ehunekoari dagokionez.
  • 1. Istripuei aurrea hartzea, sorospena eta laguntza

    GURE KONPROMISOAK
    1. Erabiltzaileek sorosleen aldetik arreta eta tratu atsegin eta profesionala jasotzea eta, ondorioz, arlo horri buruzko galderetan asebetetze-inkestan batez beste 7,5etik gorako puntuazioa eskuratzea.
    2. Bainatzen ari direnean erabiltzaileen segurtasuna kontrolatzea sorosleak etengabe pasieran ibiliz, halako moldez non asebetetze-inkestan erabiltzaileen %90ek, gutxienez, adieraziko duten seguru sentitzen direla bainatzen ari direnean.
    3. Desorientatu diren umeen gurasoak aurkitzeko eskumutur-edota megafonia-sistemak erabiliko dira.
    4. Hondartzen erabiltzaileei megafonia dagoela jakinaraziko zaie eta sistema horren bidez komunikatuko zaizkie prebentzio-neurriak eta aholkuak, banderaren kolorea, uraren kalitatea, uraren eta giroaren tenperatura, baita itsasgoraren eta itsasbeheraren ordutegiak ere.
    NOLA NEURTZEN DITUGU
    1. Asebetetze-inkestan erabiltzaileen asebetetze-maila baloratuz, sorosleen aldetik jasotako tratu atsegin eta profesionalari dagokionez.
    2. Asebetetze -inkestaren emaitzaren bidez, bainatzen ari direnean seguru sentitzen direla adierazten duten erabiltzaileen ehunekoari dagokionez.
    3. Desorientatu diren umeen gurasoak aurkitzeko helburuz erabilitako bideen bitartez.
    4. Megafoniaren bitartez igorritako mezuak erabiliz.

    2. Hondartzainak

    GURE KONPROMISOAK
    1. Erabiltzaileek hondartzainen aldetik arreta profesionala jasotzea eta, ondorioz, arlo horri buruzko galderetan asebetetze- inkestan batez beste 7,5etik gorako puntuazioa eskuratzea.
    2. Hondartzaren erabiltzaileak sostengatzea hondartzainak etengabe pasieran ibiliz, eta ondorioz, arlo horri buruzko galderan asebetetze-inkestan batez beste 7tik gorako puntuazioa eskuratzea.
    NOLA NEURTZEN DITUGU
    1. Asebetetze-inkestan erabiltzaileen asebetetze-maila baloratuz, hondartzainen aldetik jasotako tratu atsegin eta profesionalari dagokionez.
    2. Asebetetze-inkestan erabiltzaileen asebetetze-maila baloratuz, herritarren segurtasunari (ebasketak eta lapurretak) dagokionez.

    3. Hondartzak garbitu eta atontzeko zerbitzua

    GURE KONPROMISOAK
    1. Hondartzen garbitasun-egoera egokia ziurtatzea erabiltzaileei eta, ondorioz, arlo horri buruzko galderan asebetetze-inkestan batez beste 7,5etik gorako puntuazioa eskuratzea.
    2. Hondartzako ekipamenduan kalterik gertatuz gero gehienez egun bateko epean aintzat hartu eta konponduko da (betiere materialen hornidurak konponketa baldintzatzen ez badu).
    3. Edukiontzi-kopuru nahikoa jartzea erabiltzaileen eskura, sor daitezkeen hondakinak bertan uzteko, eta, ondorioz, arlo horri buruzko galderan asebetetze-inkestan batez beste 7tik gorako puntuazioa eskuratzea.
    4. Dutxa-kopuru nahikoa jartzea erabiltzaileen eskura, eta, ondorioz, arlo horri buruzko galderan asebetetze-inkestan batez beste 7tik gorako puntuazioa eskuratzea.
    5. Uda-sasoian egunero-egunero aztertzea hondarrean dauden elementuak.
    NOLA NEURTZEN DITUGU
    1. Asebetetze-inkestan erabiltzaileen asebetetze-maila baloratuz, hondartzaren garbitasun-egoerari dagokionez.
    2. Identifikatutako kaltea aintzat hartu eta konpotzeko erabiltzen den denbora-tartearen bitartez, kalteari buruzko jakinarazpena jasotzen den unean zenbatzen hasita.
    3. Asebetetze-inkestan erabiltzaileen asebetetze-maila baloratuz, paperontzi eta edukiontzi erabilgarrien kopuruari dagokionez.
    4. Asebetetze-inkestan erabiltzaileen asebetetze-maila baloratuz, dutxen kopuruari dagokionez.
    5. Hondarrean dauden elementuak aztertu diren aldiek planifikatutakoen zenbateko ehunekoa (%) osatzen duten analizatuz.

    Konpromisoen adierazleen betetze-maila argitaratzen da urtero ondorengo webguneetan:

    Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi den edozein kexa, erreklamazio edo iradokizun sorosleei eta hondartzainei beraiei jakinaraziz egin ahal izango da, baita, seccion.recuperacionambiental@bizkaia.eus, helbide elektronikoa, 944 068 000 telefonoa edo BFAk horretarako dituen kanalak erabiliz ere. Kexa, erreklamazio edo iradokizun guztiak gehienez 15 eguneko epean erantzungo dira (% 90tako kasuetan) eta 30 eguneko epean (geratzen den % 10tako kasuetan).

    Zuzendu eta konpentsatzeko neurriak Zerbitzugutunaren dokumentuan kontsulta daitezke.

ZERBITZU-KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA

Ingurumena Lehengoratzeko Atala/ Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia

Itzuli