GARDENTASUNA

Herri administrazioetan, gardentasunak esan nahi du herritarrei gobernuari eta kudeaketari buruzko informazioa ematea, batetik, Administrazioaren kontuak emateko lanak errazteko, eta, bestetik, kudeaketa publikoa hobetzeko, eta, beraz, administrazio publikoen eta mendeko erakundeen funtzionamenduan eraginkortasuna handitzeko

Gardentasuneko Foru Araua

2016ko apirilaren 23an

sartu zen indarrean

Irakurketa errazera moldatu da, herritar guztiek errazago irakurtzeko

Online bertsioa

ZER DA GARDENTASUNA

Gardentasuna politika publiko bat da, gutxienez, hiru dimentsiotan proiektatzen dena: batetik, publizitate aktiboa, zeinaren bidez administrazioak informazio publiko garrantzitsua eskaintzen duen, Gardentasunaren Atariaren bidez, batez ere; bestetik, informazioa eskuratzeko eskubidea, zeinak bermatzen duen edozein pertsonak eskuratu ahal izatea informazio publikoa; eta, azkenik, elkarlaneko gardentasuna, zeinak herritarren parte-hartzea sustatzen duen.

Publizitate aktiboa, legeak hala ezarrita, gardentasuna bermatzearren aldian-aldian eta eguneratuta argitaratu beharreko informazioa da.Informazio hori modu argi, egituratu eta ulergarrian zabaldu behar da, eta, ahal izanez gero, berrerabiltzeko moduko formatuetan.

Pertsona fisiko eta juridiko guztiek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea da. Informazio publikoa Administrazio Publikoak duen edozein eduki edo dokumentu da, euskarria edo formatua edozein dela ere, administrazio horrek bere eginkizunen barruan egin edo eskuratu duena.

Elkarlaneko gardentasunak lotura dauka datuak modu irekian eskaintzearekin (Open Data) eta informazioa berrerabiltzearekin, politika publikoak sustatu, diseinatu, betearazi, ebatzi edo ebaluatzeko lanetan herritarrek parte hartzeko prozesuak bideratzeko.

GURE KONPROMEZUA

Gardentasuna beti izan da Aldundi honen bertuteetako bat. 2015. urtean, Estatu mailako lurralde erakunderik gardenena izatea aitortu zitzaigun. Bide beretik jarraitu dugu lanean eta atari hau beste urrats bat gehiago da Bizkaiko Foru Aldundi gardenago, parte-harzaileago eta irekiago baterantz egiten ari garen bidean.

Gure Gobernuarentzat zeregin hori helburu estrategiko bat da, jakin badakigulako gardentasun-mailarik handienak dituzten herrialdeak direla erakunderik indartsuenak dituztenak. Eta ekintzak bat datoz gure hitzekin: Bizkaiak badu Gardentasuneko Foru Araua, Estatu mailako gardentasunari buruzko araudi aurreratueneko bat, hain zuzen ere.

Gure nahia da bizkaitarrek ahalik eta ondoen eta zabalen jakin dezaten Aldundiak zer egiten duen eta zelan erabiltzen dituen baliabideak.

Aldaketak ez dira goizetik gauera gertatzen. Denbora behar izaten da, baina aldaketa honek ez du jadanik atzerakorik. Atari honetatik aurrera jarraitzen dugu Aldundi modernoago, hurbilago eta gardenago baterantz egin nahi dugun bidean. Goazen.

Unai Rementeria Maiz, Bizkaiko Ahaldun Nagusia.

Unai Rementeria

GERTAERA GARRANTZITSU NAGUSIAK

Gardentasunerantz bidea

  • 2017(e)ko martxoaren 24(a)

    Gizarte arloko II. Jardunaldi Teknikoa.

    Gardentasunaren Gidaren aurkezpena.

  • 2017(e)ko martxoaren 14(a)

    Gardentasunari buruzko Urteko Memoriaren aurkezpena (2015-2016). Gobernu Kontseiluak Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Plana (2017-2019) aurkeztu eta onartu zuen

  • 2017(e)ko urtarrilaren 27(a)

    Gizarte arloko I. jardunaldi teknikoa. Gardentasuanari buruzko foru arauari buruz.

  • 2016(e)ko uztailaren 26(a)

    Erreklamazioen Batzordearen antolakuntza eta funtzionamendu-araudia onartu dugu 128/2016 Foru Dekretuaren bidez.

  • 2016(e)ko maiatzaren 3(a)

    Gobernu Kontseiluaren Erabakibidez Gardentasunaren Atariaren xehetasun eta edukiak arautu ziren.

  • 2016(e)ko apirilaren 26(a)

    Bizkaiko Foru Aldundiak bere Gardentasunaren Atari berria abiarazi zuen: gardentasuna.bizkaia.eus

  • 2016(e)ko apirilaren 4(a)

    Bizkaiko Foru Aldundiak gardentasunari buruzko foru arauaren Irakurketa Erreazerako Egokitzapena argitaratu zuen.

  • 2016(e)ko otsailaren 17(a)

    Bizkaiko Batzar Nagusiek Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Araua onartu zuten.

  • 2015(e)ko abenduaren 29(a)

    Bizkaiko Foru Aldundiak lehen postua lortu zuen diputazioen INDIP 2015 gardentasun indizean

  • 2015(e)ko abenduaren 11(a)

    Bizkaiko Foru Erakunde guztien gardentasunaren atariak sortu ziren.

  • 2015(e)ko abenduaren 3(a)

    BiscayTIKen toki erakundeentzako gardentasunari eta datuen babesari buruzko 3.jardunaldia egin zen.

  • 2015(e)ko urriaren 6(a)

    Gobernu Kontseiluak Bizkaiko gardentasunari buruzko foru arauaren proiektua aurkeztu eta onartu zuen.

  • 2015(e)ko uztailaren 1(a)

    Ahaldun Nagusiaren inbestidura-berbaldia. Gardentasuna, legegintzaldiaren funtsezko konpromisoetariko bat

GARDENTASUNARI BURUZKO FORU PLANA

2017-2019 HIRU URTEKO PLANA

2017ko martxoaren 14an egindako Gobernu Kontseiluan 2017-2019rako Bizkaiko Gardentasunaren Foru Plana onartu zen. Hiru urteko plana Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Arauan bertan jasotako konpromisoa da eta, oinarrian, eraginkortasunez eskaintzen diren edukiak hobetzean oinarritzen da. Halaber, barneko kudeaketaren prozesuetan gardentasuna sartu nahi da.

EKINTZAK

Planean barne hartu diren 24 ekintzek sei ardatz izango dituzte oinarri, honako alderdi hauekin zerikusia dutenak: Bizkaian gardentasun kulturala sortzea, publizitate aktiboko edukiak hobetzea, Aldundiaren kudeaketa-prozesuetan gardentasuna sartzea, komunikazio bide berriak martxan jartzea eta gardentasunari, ebaluazioari eta jarraipenari buruzko barne-prestakuntza.