INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA

Pertsona fisiko eta juridiko orok informazio publikoa lortzeko duen eskubidea da. Informazio publikotzat jotzen dira edozein euskarri edo formatutan dauden edukiak ala agiriak, herri administrazioaren esku badaude, beren funtzioak erabiliz egin edo erosi badituzte.

NOLA ERABILI ZURE ESKUBIDEA?

Informazio Publikoa eskuratzeko eskaera egiteko urratsak eta gomendioak

Nola egin eskaera?

ZER DA LORTZE ESKUBIDEA

Eskubide honen izaera eta informazioarekin, herritarren parte-hartzearekin eta gobernu onarekin lotura duten beste tresna batzuekin dituen ezberdintasunak ulertzen laguntzeko:

ZERBITZU PUBLIKOEI BURUZKO INFORMAZIOA

  • Herritaren informazio eskaera - Aukera ematen dio herritarrari Administrazioak ematen duen zerbitzu edo programa baten oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko, baita zerbitzuan edo programan sartzeko baldintzak eta betekizunak ezagutzako ere.
  • Kontsultak, kexak eta iradorkizunak - Aukera ematen dio herritarrari zerbitzu edo programa publiko baten okerreko funtzionamenduaren salaketa bat edo zerbitzu horrek hobeto funtzionatzeko proposamen bat helarazteko Administrazioari.

GARDENTASUNA KUDEAKETA PUBLIKOAN

  • Publizitate aktiboa eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea - Aukera ematen dio herritarrari Administrazioaren kudeaketari buruzko alderdi aurreratuak ezagutzeko, eta, hala, zerbitzu edo programa horren kalitatea, eraginkortasuna, efizientzia eta eragina ebaluatu ahal izango ditu.
  • Datu irekiak - Aukera ematen dio herritarrari Administrazioak kudeaketako elementu gisa duen informazioa eskuratzeko, herritarrei modu irekian eskainita, balio ekonomikoa eta/edo soziala sortzeko aukera eman dezakeen informazioa, hain zuzen ere.

Oro har, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea indarrean dagoen arautegian tipifikatutako kasuetako bat ematen denean ukatu ahal izango da.

Edonola ere, berariaz zehaztu beharko dira informazioa ukatzeko arrazoiak, arautegi horretan jasota dauden mugak aplikatzearen ondorioz edo informazio-eskaerak ez onartzeko arrazoiak aplikatzearen ondorioz ukatzen denean, baita datu pertsonalak tartean sartzen direlako ukatzen denean ere, datuen babesaren inguruko legeriarekin bat etorrita.

Oro har, bai. Hala ere, kopia inprimatuak egiteak eta informazioa jatorrizkoa ez den formatuan emateak eragindako kostuak kobratu ahal izango dira.

Doakoak dira zerbitzu hauek:

  • Eskatutako informazioa prestatzea eta horretarako egin behar diren barruko izapide guztiak egitea.
  • Eskatutako informazioa posta elektronikoz bidaltzea.
  • Eskatutako informazioa postaz bidaltzea.