ERREKLAMAZIOEN BATZORDEA

Erreklamazio Batzordea informazio publikoa lortzeko eskubidea babesteko berme organoa da. Halaber, bere zeregina da Bizkaian gardentasun betebeharrak betetzen direla sendotzea.

NOLA ERREKLAMATU

Erreklamazio Batzordearen aurrean erreklamatzeko dokumentazioa eta epeak

ERREKLAMAZIO BAT EGIN

ZER DA ERREKLAMAZIOEN BATZORDEA

Bizkaiko Gardentasunari buruzko otsailaren 17ko 1/2016 Foru Arauak (BAO, 37. zk., otsailaren 24koa, asteazkena) Bizkaiko Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea sortu zuen, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzeko organo modura jarduteko, bai eta bere aplikazio-eremuan dauden subjektuek eta erakundeek gardentasunaren inguruko eginbeharrak betetzen dituztela ziurtatzeko ere.

Bizkaiko Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea autonomia funtzionala duen kide anitzeko organo gisa eratu da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailari atxikita dago, aurrekontuei eta baliabide materialei dagokienez.

  • Informazio publikoa lortzeko eskubidea erabiliz isilbidezko edo berariazko ezeztapenen aurka herritarrek planteatzen dituzten erreklamazioak ebazten ditu.
  • Gardentasunaren eremuan araudia betetzen ez bada, herritarren salaketei erreparatzen die eta, gainera, horiek izapidetzen ditu.
  • Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Arauak eta antolaketa nahiz funtzionamenduari buruzko araudiak (128/2016 FD) ematen dizkion aginpideak betetzen ditu.

Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea izaera tekniko argia duen kide anitzeko organoa da; hiru (3) kide titular eta hiru (3) ordezko ditu, eta 1/2016 Foru Arauaren 28. Artikuluan haien izendapenerako baldintzak direla-eta ezarritako aurreikuspenak betetzen ditu, inpartzialtasun-izaera eta espezializazioa babesteari lotutakoak.

Erreklamazioen Batzordeko kideak Zuzenbidean lizentziadunak dira, A1 sailkapen taldeko kidego edo eskaletakoak, eta, gutxienez bost urteko esperientzia profesionala dute kidego edo eskala horietan.

Batzordeko kideen agintaldiak lau urte iraungo du eta agintaldia beste lau urtez luzatu ahal izango da, Bizkaiko Foru Aldundiak hala egitea erabakitzen bada.

Autonomia funtzional osoz, independentziaz eta inpartzialtasunez jokatuko dute batzordekideek, eta ez dira jarriko ezein agintarik edo funtzionariok emaniko ezein gidalerroren edo orientabideren menpe. Interes-gatazkaren bat edo ordenamendu juridikoan aurreikusitako beste inguruabarren bat suertatuz gero, batzordekideek abstenitu egin behar dute ordenamendu juridikoan hala egin behar dutela zehazten diren arrazoiak izanez gero.

Erreklamazioen Batzordeko kideek aldian-aldian batuko dira urtean zehar.

BATZORDEKO TALDEA

TITULARRAK

  • María BARRENA EZCURRA andrea

  • Amaia ZURBANO-BEASKOETXEA LARAUDOGOITIA andrea

  • Iñigo ALVEAR LECUE jauna

ORDEZKOAK

  1. Juan Carlos GONZALEZ OLEA jauna

  2. César ALONSO CAMPO jauna

  3. Begoña MARTINEZ LOPEZ andrea