Albisteak

Ehun bat gizarte erakundek hartu dute parte Aldundiak Gardentasunari buruzko Foru Arauaz antolatutako jardunaldi tekniko batean

30.01.2017 14:00

Joan den ostiralean, urtarrilaren 27an, hirugarren gizarte sektoreko erakundeetako ehun ordezkari inguru izan ziren Deustuko Unibertsitatean, Bizkaiko Foru Aldundiak gardentasunari buruz antolaturiko jardunaldi tekniko batean. Saioaren helburua zen 2016. urteko otsailean onartu zen Gardentasunari buruzko Foru Araua ezagutaraztea, eta jakinaraztea zer betebehar dituzten diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten gizarte erakundeek.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Gobernu Irekiaren Munduko Bileran parte hartu du Parisen

13.12.2016 12:00

Unai Rementeria "Gobernu irekitik estatu irekira" panelean izan da Jean Vincent Placé Frantziako Estatu Sinplifikazio eta Erreforma ministroarekin, Ana Gabriel Costa Ricako Herritartasun eta Kanpo Gaietarako ministro ordearekin, Emily O’Reilly Europako herriaren babeslearekin eta Involveko zuzendari Simon Burallekin. Ahaldun Nagusiak defendatu duenez, gobernu irekia politikaren aliaturik onena da herritarrek bizitza publikoan izandako konfiantza berreskuratzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko foru sektore publikoko erakundeen Gardentasunari buruzko Erreklamazio Batzordearen osaketa onesten da

28.10.2016 11:26

Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea izaera tekniko argia duen kide anitzeko organoa da; hiru (3) kide titular eta hiru (3) ordezko ditu, eta 1/2016 Foru Arauaren 28. artikuluan haien izendapenerako baldintzak direla-eta ezarritako aurreikuspenak betetzen ditu, inpartzialtasun-izaera eta espezializazioa babesteari lotutakoak

Bizkaiko Foru Aldundiak parte hartzeko jardunaldi bat antolatu du, Informazioa Eskuratzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna dela eta

19.10.2016 09:03

2016ko irailaren 28an, Mondragon Unibertsitatearen BBF Auditoriumean parte hartzeko jardunaldi bat egin zen, herritarren informazioa eskuratzeko eskubideari buruzkoa. Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu zuen, Datuak Babesteko Agentziarekin, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera.

Bizkaiko Foru Aldundiak bere Gardentasunaren atari berria abiarazi du

26.04.2016 08:00

Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri du Bizkaia Gardena Gardentasunaren Atari berria. Atari horren bidez, herritar guztiek erraz eta eroso kontsultatu ahal izango dute gobernuaren jardunari eta foru erakundearen funtzionamenduari buruzko informazio garrantzitsu guztia.

Bizkaiko Foru Aldundiak lehen postua lortu du INDIP 2015 Diputazioen Gardentasun Indizean

05.04.2016 12:41

Bizkaiko Foru Aldundiak lehen postua lortu du INDIP 2015 Diputazioen Gardentasun Indizean, guztira lor zitekeen 100 puntuko kopurutik 100 puntu lortu dituelako.

BiscayTIK Fundazioak transparentzia eta datuen babesari buruzko jardunaldi bat egin du toki- administrazioentzat

05.04.2016 06:33

Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak eman zion hasiera topaketa honen hirugarren edizioari. Udaletako ordezkariak eta datuen babesaren eta gardentasunaren arloko adituak elkartu ziren; guztira, ehun pertsona inguru.

Bizkaiko Batzar Nagusiek Aldundiko goi-kargudunen kargua utzi ondorengo ordainsariak kentzeko araua onartu dute

04.12.2015 09:32

2015eko azaroaren 18an egindako osoko bilkuran, Bizkaiko Batzar Nagusiek azaroaren 18ko 7/2015 Foru Araua onartu dute. Foru arau horren bidez, kendu egiten dira kargua utzi ondorengo ordainsariak, hau da, foru erakundeko diputatuek eta goi-kargudunek beren eginkizunak betetzen utzi eta gero kalte-ordain gisa eska zezaketen soldata baten hilekoa.

Foru-Sektore Publikoko Erakundeek ere jarri dituzte martxan beren Gardentasunaren atariak

04.12.2015 09:30

Bizkaia Gardena atari berria argitaratzearekin batera, foru-sektore publikoko erakunde guztiek martxan jarri dituzten beren gardentasunaren atariak. Erakundeen web orrietatik edo Aldundiaren Gardentasunaren Ataritik sartu ahal da atari horietara.

Gardentasunari buruzko Foru Arauaren proiektua urrian bidali zen Batzar Nagusietara, behin betiko onesteko

04.12.2015 09:28

Gardentasunari buruzko Foru Arauaren proiektua urrian bidali zen Batzar Nagusietara, behin betiko onesteko, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren legegintzaldi honetarako konpromisoetako bat da.