PROZESUAREN URRATSAK

  • 1. URRATSA

    Herritarrak informazioa eskatzen du.

  • 2. URRATSA

    Administrazioak eskaera aztertzen du.

    Kasu batzuetan:Eskabidea gehiago zehazteko errekerimendua.

  • Onartzen bada: jarraitu prozesua.

    Ezeztatua bada: Ezezko ebazpena (erantzuna) eman eta bidaltzen da, eskabideak ez badu betetzen arautegian ezarritakoa.

  • 3. URRATSA

    Administrazioak informazioa prestatzen du.

  • 4. URRATSA

    Eskatutako informazioari dagokion ebazpena (erantzuna) eman eta bidaltzen da.

ESKAERA EGITEKO GOMENDIOAK

Jarraian, hainbat gomendio proposatzen ditugu informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzeko eskabideen aurkezpena errazteko.

  1. Eskaera egin baino lehen, publizitate aktiboaren atala bisitatzeko gonbita luzatzen dizugu edo foru-sektore publikoko dagokion erakundearen Gardentasunaren Atariko publizitate aktiboaren atala. Baliteke eskatu nahi duzun informazioa eskuragarri egotea dagoeneko.
  2. Ahal den neurrian, erabil ezazu kanal elektronikoa. Hala, erantzuna azkarrago eman ahal izango da, eta paperaren erabilera murriztuko da.
  3. Zehaztu ezazu zure galdera ahalik eta gehien. Gogoratu ez duzula zure eskaera justifikatu edo arrazoitu behar, baina hala egin ahal duzu eskaera hobeto ulertzeko eta erantzuna prestatzeko lagungarri izan daitekeela uste baduzu.
  4. Hainbat gairi buruzko galderak egin nahi badira, hobe da gai bakoitzeko eskaera bat egitea.
  5. Zure eskaerak azpigalderak baditu, bana itzazu ahalik eta modurik argienean.
  6. Eskatzen duzun informazioak gai zehatzen arloa gainditzen duela eta Aldundiaren Publizitate Aktiboaren Katalogoan sartu behar dela uste baduzu, informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaera zehatzaz gainera, bidal iezaguzu hobetzeko iradokizun bat.

MODOAURKEZTEKO MODUA ETA TOKIA

ONLINE

Ziurtagiri elektronikoa. Informazioa eskatzeko onlineko eskabidea bete behar da.

24 ordu, esteka honetatik.

Aldi berean eskaera bat baino gehiago egiten bada, informazio-eskaera bakoitzeko eskabide bat bete behar da.

AURREZ AURREKOA

Ordezkari gisa ari diren pertsona fisikoak: ordezkaritza egiaztatzen duen ahalordearen fotokopia.

Pertsona juridikoak: pertsona juridikoaren ordezkaritza-ahalordearen fotokopia.

Paperezko eskabide-orria bete behar da.

Erregistro eta Herritarrenganako Laguntza bideratzeko Bulegoa.

Gogoratu eskabidea sinatu behar duzula.

Aldi berean eskaera bat baino gehiago egiten bada, informazio-eskaera bakoitzeko eskabide bat bete behar da.

POSTA

Ordezkari gisa ari diren pertsona fisikoak: ordezkaritza egiaztatzen duen ahalordearen fotokopia.

Pertsona juridikoak: pertsona juridikoaren ordezkaritza-ahalordearen fotokopia. Paperezko eskabide-orria bete behar da.

Paperezko eskabide-orria bete behar da.

Edozein posta-bulego, bakoitzaren ordutegiaren barruan.

Gogoratu ziurtatu egin behar duzula.

LAGUNTZA Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegora bidali behar duzu:
Diputazio kalea 7, beheko solairua, 48009 Bilbo

Gogoratu eskabidea sinatu behar duzula.

Aldi berean eskaera bat baino gehiago egiten bada, informazio-eskaera bakoitzeko eskabide bat bete behar da.

EPEAK

ESKAERA ZEHAZTEKO

10 egun gehienez, eskaeran informazioa ez badago behar beste identifikatuta, eskatzaileak zehatz dezan. Tarte horretan, eten egingo da ebazpena (erantzuna) emateko epea.

ALEGAZIOETARAKO

15 egun, eskatutako informazio publikoak hirugarren pertsonen eskubide edo interesei eragiten badie, pertsona horiek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Tarte horretan, eten egingo da ebazpena (erantzuna) emateko epea.

ERANTZUTEKO

Lortzea onartu edo ezeztatzen duen ebazpena izapidetzeko organo eskudunak eskaera hartu eta gehienez 15 eguneko epean eskatzaileari eta nahasitako hirugarrenei jakinarazi beharko zaie, hala eskatu badute.

Dena dela, beste hamabost egunez luzatu ahal izango da eskatzen den informazioaren bolumena edota konplexutasuna hala behartzen badute.

Aparteko egoeretan, beste hamabost egunez luzatu ahal izango da epe hori, betiere Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordeak baieztatzen badu.

EBAZPEN NEGATIBOAREN KASUAN

Ebazpen (erantzun) negatiboaren kasuan, herritarrek Erreklamazio Batzordearen aurrean hilabeteko epean erreklamazioa jar dezakete