Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

Zer da eta zer ez?

Informazio publikoa eskuratzeko eskubideak herritarrei oinarrizko informazioa emate hutsa gainditzen duen informazioa hartzen du, batez ere, eta lotura estua du baliabide publikoen erabilerarekin eta erabilera horren eraginarekin. Halaber, eskubide bat denez, babes juridiko berezia du.

Eskubide honen izaera eta informazioarekin, herritarren parte-hartzearekin eta gobernu onarekin lotura duten beste tresna batzuekin dituen ezberdintasunak ulertzen laguntzeko, grafiko argigarri hau kontsulta daiteke:

 
ZERBITZU PUBLIKOEI BURUZKO INFORMAZIOA
HERRITARREN INFORMAZIO ESKAERA
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Descripción
Aukera ematen dio herritarrari Administrazioak ematen duen zerbitzu edo programa baten oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko, baita zerbitzuan edo programan sartzeko baldintzak eta betekizunak ezagutzako ere.
Aukera ematen dio herritarrari zerbitzu edo programa publiko baten okerreko funtzionamenduaren salaketa bat edo zerbitzu horrek hobeto funtzionatzeko proposamen bat helarazteko Administrazioari.
GARDENTASUNA KUDEAKETA PUBLIKOAN
PUBLIZITATE AKTIBOA
INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA
DATU IREKIAK
Aukera ematen dio herritarrari Administrazioaren kudeaketari buruzko alderdi aurreratuak ezagutzeko, eta, hala, zerbitzu edo programa horren kalitatea, eraginkortasuna, efizientzia eta eragina ebaluatu ahal izango ditu.
Aukera ematen dio herritarrari Administrazioak kudeaketako elementu gisa duen informazioa eskuratzeko, herritarrei modu irekian eskainita, balio ekonomikoa eta/edo soziala sortzeko aukera eman dezakeen informazioa, hain zuzen ere.

Zer muga ditu?

Oro har, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea indarrean dagoen arautegian tipifikatutako kasuetako bat ematen denean ukatu ahal izango da. Edonola ere, berariaz zehaztu beharko dira informazioa ukatzeko arrazoiak, arautegi horretan jasota dauden mugak aplikatzearen ondorioz edo informazio-eskaerak ez onartzeko arrazoiak aplikatzearen ondorioz ukatzen denean, baita datu pertsonalak tartean sartzen direlako ukatzen denean ere, datuen babesaren inguruko legeriarekin bat etorrita.

Doako zerbitzu bat da?

Oro har, bai. Doakoak dira zerbitzu hauek:

  • Eskatutako informazioa prestatzea eta horretarako egin behar diren barruko izapide guztiak egitea.
  • Eskatutako informazioa posta elektronikoz bidaltzea.
  • Eskatutako informazioa postaz bidaltzea.

Hala ere, kopia inprimatuak egiteak eta informazioa jatorrizkoa ez den formatuan emateak eragindako kostuak kobratu ahal izango dira.

Zein da prozesua?

Eskematikoki, hau da prozesua:

Eskabidea gehiago zehazteko errekerimendua
Herritarrak informazioa eskatzen du parte de la ciudadanía
Administrazioak eskaera aztertzen du
Administrazioak informazioa prestatzen du
Eskatutako informazioari dagokion ebazpena (erantzuna) eman eta bidaltzen da
Ezezko ebazpena (erantzuna) eman eta bidaltzen da, eskabideak ez badu betetzen arautegian ezarritakoa

 

Prozesuaren epe garrantzitsuenei dagokienez, hauek dira:

  • 10 egun gehienez, eskaeran informazioa ez badago behar beste identifikatuta, eskatzaileak zehatz dezan. Tarte horretan, eten egingo da ebazpena (erantzuna) emateko epea.
  • 15 egun, eskatutako informazio publikoak hirugarren pertsonen eskubide edo interesei eragiten badie, pertsona horiek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Tarte horretan, eten egingo da ebazpena (erantzuna) emateko epea.
  •  Informazioa eskuratzeko aukera onartu edo ukatzen duen ebazpena eskatzaileari jakinaraziko zaie, gehienez ere 15 eguneko epean, ebazteko eskumena duen organoak eskabidea jasotzen duenetik zenbatzen hasita.

Dena dela, beste hamabost egunez luzatu ahal izango da eskatzen den informazioaren bolumena edota konplexutasuna hala behartzen badute.
Aparteko egoeretan, beste hamabost egunez luzatu ahal izango da epe hori, betiere Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordeak baieztatzen badu.

 

Edozein ebazpen edo presuntziozko ukapenaren aurrean, hilabeteko epean errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gardentasunaren inguruko ERREKLAMAZIOEN BATZORDEAri.

 

Informazio-eskaerak egiteko gomendioak

Jarraian, hainbat gomendio proposatzen ditugu informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzeko eskabideen aurkezpena errazteko:

  1. Eskaera egin baino lehen, bisita ezazu Bizkaiko Foru Aldundiaren edo foru-sektore publikoko dagokion erakundearen Gardentasunaren Atariko publizitate aktiboaren atala. Baliteke eskatu nahi duzun informazioa eskuragarri egotea dagoeneko.  
  2. Ahal den neurrian, erabil ezazu kanal elektronikoa. Hala, erantzuna azkarrago eman ahal izango da, eta paperaren erabilera murriztuko da.
  3. Zehaztu ezazu zure galdera ahalik eta gehien. Gogoratu ez duzula zure eskaera justifikatu edo arrazoitu behar, baina hala egin ahal duzu eskaera hobeto ulertzeko eta erantzuna prestatzeko lagungarri izan daitekeela uste baduzu.
  4. Hainbat gairi buruzko galderak egin nahi badira, hobe da gai bakoitzeko eskaera bat egitea.
  5. Zure eskaerak azpigalderak baditu, bana itzazu ahalik eta modurik argienean.
  6. Eskatzen duzun informazioak gai zehatzen arloa gainditzen duela eta Aldundiaren Publizitate Aktiboaren Katalogoan sartu behar dela uste baduzu, informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaera zehatzaz gainera, bidal iezaguzu hobetzeko iradokizun bat.

Nola baliatu ahal dut nire eskubidea?

3 kanal prestatu dira horretarako, baina, ahal den neurrian, kanal elektronikoa erabiltzea gomendatzen dizugu:

Kanalak Eskatzen diren agiriak Aurkezteko lekua eta orduak Oharrak
Elektronikoa Ziurtagiri elektronikoa. Informazioa eskatzeko onlineko eskabidea bete behar da.  24 ordu, esteka honetatik. Aldi berean eskaera bat baino gehiago egiten bada, informazio-eskaera bakoitzeko eskabide bat bete behar da.

Aurrez aurrekoa

Ordezkari gisa ari diren pertsona fisikoak: ordezkaritza egiaztatzen duen ahalordearen fotokopia.
Pertsona juridikoak: pertsona juridikoaren ordezkaritza-ahalordearen fotokopia
Paperezko eskabide-orria bete behar da
Erregistro eta Herritarrenganako Laguntza bideratzeko Bulegoa. Gogoratu eskabidea sinatu behar duzula.
Aldi berean eskaera bat baino gehiago egiten bada, informazio-eskaera bakoitzeko eskabide bat bete behar da.

Posta

Ordezkari gisa ari diren pertsona fisikoak: ordezkaritza egiaztatzen duen ahalordearen fotokopia.
Pertsona juridikoak: pertsona juridikoaren ordezkaritza-ahalordearen fotokopia.
Paperezko eskabide-orria bete behar da.
Edozein posta-bulego, bakoitzaren ordutegiaren barruan. Gogoratu ziurtatu egin behar duzula.
LAGUNTZA Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegora bidali behar duzu:
Diputazio kalea 7, beheko solairua, 48009 Bilbo
Aldi berean eskaera bat baino gehiago egiten bada, informazio-eskaera bakoitzeko eskabide bat bete behar da.