Albiste nagusiak

Ehun bat gizarte erakundek hartu dute parte Aldundiak Gardentasunari buruzko Foru Arauaz antolatutako jardunaldi tekniko batean

Joan den ostiralean, urtarrilaren 27an, hirugarren gizarte sektoreko erakundeetako ehun ordezkari inguru izan ziren Deustuko Unibertsitatean, Bizkaiko Foru Aldundiak gardentasunari buruz antolaturiko jardunaldi tekniko batean. Saioaren helburua zen 2016. urteko otsailean onartu zen Gardentasunari buruzko Foru Araua ezagutaraztea, eta jakinaraztea zer betebehar dituzten diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten gizarte erakundeek.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Gobernu Irekiaren Munduko Bileran parte hartu du Parisen

Unai Rementeria "Gobernu irekitik estatu irekira" panelean izan da Jean Vincent Placé Frantziako Estatu Sinplifikazio eta Erreforma ministroarekin, Ana Gabriel Costa Ricako Herritartasun eta Kanpo Gaietarako ministro ordearekin, Emily O’Reilly Europako herriaren babeslearekin eta Involveko zuzendari Simon Burallekin. Ahaldun Nagusiak defendatu duenez, gobernu irekia politikaren aliaturik onena da herritarrek bizitza publikoan izandako konfiantza berreskuratzeko.

Albiste guztiak

Gardena Bizkakio Foru Erakundetan