Gure Konpromezua

Ongi etorri Bizkaiko Foru Aldundiko Gardentasun atarira. Gardentasuna beti izan da Aldundi honen bertuteetako bat. 2015. urtean, Estatu mailako lurralde erakunderik gardenena izatea aitortu zitzaigun. Bide beretik jarraitu dugu lanean eta atari hau beste urrats bat gehiago da Bizkaiko Foru Aldundi gardenago, parte-harzaileago eta irekiago baterantz egiten ari garen bidean.

Gure Gobernuarentzat zeregin hori helburu estrategiko bat da, jakin badakigulako gardentasun-mailarik handienak dituzten herrialdeak direla erakunderik indartsuenak dituztenak. Eta ekintzak bat datoz gure hitzekin: Bizkaiak badu Gardentasuneko Foru Araua, Estatu mailako gardentasunari buruzko araudi aurreratueneko bat, hain zuzen ere. Gure nahia da bizkaitarrek ahalik eta ondoen eta zabalen jakin dezaten Aldundiak zer egiten duen eta zelan erabiltzen dituen baliabideak.

Aldaketak ez dira goizetik gauera gertatzen. Denbora behar izaten da, baina aldaketa honek ez du jadanik atzerakorik. Atari honetatik aurrera jarraitzen dugu Aldundi modernoago, hurbilago eta gardenago baterantz egin nahi dugun bidean. Goazen.

Unai Rementeria Maiz, Bizkaiko Ahaldun Nagusia

Zein pauso eman berri ditugu gardentasunaren arloan?