Foru Plana

2017-2019 HIRU URTEKO PLANA

2017ko martxoaren 14an egindako Gobernu Kontseiluan 2017-2019rako Bizkaiko Gardentasunaren Foru Plana onartu zen. Hiru urteko plana Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Arauan bertan jasotako konpromisoa da eta, oinarrian, eraginkortasunez eskaintzen diren edukiak hobetzean oinarritzen da. Halaber, barneko kudeaketaren prozesuetan gardentasuna sartu nahi da.

EKINTZAK

Planean barne hartu diren 24 ekintzek sei ardatz izango dituzte oinarri, honako alderdi hauekin zerikusia dutenak: Bizkaian gardentasun kulturala sortzea, publizitate aktiboko edukiak hobetzea, Aldundiaren kudeaketa-prozesuetan gardentasuna sartzea, komunikazio bide berriak martxan jartzea eta gardentasunari, ebaluazioari eta jarraipenari buruzko barne-prestakuntza.

2017-2019KO FORU PLANA

2017ko martxoaren 14ko Gobernu Kontseiluan Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Plana 2017-2019 onetsi zen.

pdf Jaitsi (pdf 25.9MB)

Memoriak

Bizkaiko Gardentasunari buruzko Forua arauak honako hau ezartzen du 26.artikuloaren e) atalean:

"Urteko Memoria orokor eta bakar bat egitea Foru Aldundiarentzat eta foru-sektore publikoko erakundeentzat. Memoria horretan Foru Aldundiko sailetan eta foru-sektore publikoko erakundeetan gardentasun-politiken egoeraren gaineko barne ebaluazioa jaso behar da".

Urteko Memoria argitaratuz Bizkaiko Foru Aldundiak honako helburu hauek lortu nahi ditu: bere funtzionamendua erakustea, herritarren aurrean kontuak ematea eta bere barne-gestioa justifikatzea.

2015-2016KO TXOSTENA

Argitaratzen den lehenengo Urteko Memoriak 2015eko uztailetik eta 2016ko abendura arte egindako ekintzak garatzen ditu

pdf Jaitsi (pdf 22.6MB)