
ZERBITZUAK ETA POLITIKA SEKTORIALAK
Foru Administrazioak ematen dituen zerbitzuei eta plangintza sektorialeko tresnei buruzko informazioa eskaintzen du.
Zerbitzuak eta herritarrenganako laguntza
-
Zerbitzu-zorroa
Bizkaiko Foru Aldundiak, gai bakoitzean eskumena duen sailaren bidez, zerbitzu-aukera zabala eskaintzen die hainbat kolektibori: desgaitasunen bat duten hiritarrei, langabezian daudenei, gazteei... eta webaren beheko aldean, "informazio osagarria" deritzon atalaren barruan, ageri diren lotuneen bidez irits daiteke laguntza horietara.
Zerbitzu publikoetako batzuk emakidadun edo kontzesionarioen bidez daude kudeatuta.
Jarduera administratiboetako batzuk ere esternalizatu egin dira.
-
- Gizarte Ekintza
- Herri Administrazoia eta Erakundeen Harremana
- Ekonomi eta Lurralde garapeneko Sustatzea
- Emplegua, Gizarteria eta Berdintasun Sustatzea
- Euskara eta kultura
- Ogasuna eta Finantzak
- Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala zaintzea
- Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen kohesioa
- Ahaldun Nagusiaren Kabinetea
-
-
Zerbitzu-gutunak
Bizkaiko Foru Aldundiak indarrean dauzkan zerbitzuen kartak eskuragarri daude, hurrengo esteken bitartez:
-
Herritarrei laguntza emateko egoitzak eta ordutegiak
Atal honek Bizkaian herritarrei informazioa eta arreta eskaintzeko dauden zerbitzu nagusiak jasotzen ditu; zerbitzu horiek tokirik egokienak dira ingurumen, ekonomia, gizarte eta kulturari lotuta dauden alderdi guztietan sor daitezkeen galderak kontsultatzeko.
-
Zerbitzuen funtzionamenduari buruzko kexak eta erreklamazioak
Atal honetan Laguntzak, Bizkaiko Foru Aldundiko herritarrenganako laguntza bideratzeko bulegoa, bideratutako kontsultei, kexei eta iradokizunei buruzko informazio estatistikoa aurkezten da.
-
- pdf 2016 urtea (pdf 176k)
- csv 2016 urtea (csv 1k)
- pdf 2015 urtea (pdf 174k)
- csv 2015 urtea (csv 1k)
- pdf 2014 urtea (pdf 174k)
- csv 2014 urtea (csv 1k)
- pdf 2013 urtea (pdf 174k)
- csv 2013 urtea (csv 1k)
- pdf 2012 urtea (pdf 174k)
- csv 2012 urtea (csv 1k)
-
-
Administrazio-prozedura elektronikoak eta espedienteak izapidetzeko sistemak
PROZEDUREN, IZAPIDEEN ETA ZERBITZUEN KATALOGOA
Prozeduren, izapideen eta zerbitzuen katalogoa kontsultatzeko jo esteka honetara:
Prozedura administratiboen katalogoa
DOKUMENTU ELEKTRONIKOAK: EGOITZA ELEKTRONIKOA
https://www.ebizkaia.eus helbide elektronikoa da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa, eta Foru Aldundiak herritarren eskura jartzen du internet bidez era guztietako kontsulta eta izapideak egiteko, betiere informaziorako sarbidean eta jardueren izapideetan segurtasun-berme guztiak egonda.
Egoitza elektronikoaren titulartasuna Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio.
Egoitza elektronikoaren kudeaketa teknologikoa eta segurtasuna, berriz, Lantik, S.A. merkataritzako foru sozietateari dagozkio.
Egoitza elektronikoan eskainitako eduki eta zerbitzuen kudeaketa dagokien informazioaren titular diren foru sailen erantzukizuna da, eta administrazio elektronikoaren arloko eskumena duen foru sailari egokituko zaio eduki komunen kudeaketa.
DOKUMENTUEN KUDEAKETA: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN AGIRITEGI ADMINISTRATIBOA
Bizkaiko Foru Aldundiak automatizatuta dagoen Administrazio Agiritegi Orokorra eratu zuen, sailetako kudeaketa administratiboari dagozkion dokumentu-funts guztiak zentralizatzeko asmoz. Zentralizazio horrek ekarri zuen sailetako artxiboak desagertzea eta haien funtzioak Gangurengo Administrazio Agiritegi Orokorrak hartzea bere gain, funtzio horiek hobetzeko.
2016ko maiatzaren 10eko 86/2016 Foru Dekretuaren bidez Administrazio Agiritegi Orokorraren funtzionamendua eta antolaketa arautzen da.
Dokumentuen kudeaketari buruzko informazio guztia honako esteka honetan aurkitzen da:
Administrazio Agiritegi Orokorra
DOKUMENTUEN KUDEAKETA: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN AGIRITEGI HISTORIKOA
Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoaren (BFAH) helburua da Bizkaiko dokumentazio historiko guztia gordetzea, zaintzea eta jendearen eskura jartzea, dokumentazio horren jatorria eta euskarria edozein direla ere; helburu hori lortzeko muga bakarra da Legeak dokumentu historikoetarako eta haien kontsulta publikorako ezarritakoa.
Zerbitzuak eta udalerrienganako laguntza
-
Lurraldeko informazioa
LURRALDEAREN MUGAK ETA ENTITATEAK
Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Sailak Bizkaiko Lurralde Historikoari buruzko informazio zabala eskaintzen du, Udalnet-en estekaren bitartez.
Eustat-ek (Euskal Estatistika Erakundea) euskal gizarteari eta ekonomiari buruzko informazio estatistiko ofiziala bildu, aztertu eta zabaltzeko zeregina du. Bada, erakunde horretan kontsultatu daitezke Bizkaiko udalerrietako biztanleei dagozkien zifrak.
LURRALDEAREN DATUAK ETA KOPURUAK
Atal honetan, Bizkaiari buruzko datuak eta kopuruak argitaratuko dira: biztanleen piramideak, per capita errenta, langabezia-tasa, baso-azaleraren %, nekazaritza eta abeltzaintzak ustiategien azaleraren %, lurraldeko turismoaren kopuruak eta herritar bakoitzeko batezbesteko gastua.
ERREPIDEEN KATALOGOA
Bizkaiko bide-sarearen plangintza gure Lurraldea Euskadiko eta Europar Batasuneko gainerako tokiekin konektatua egotea ziurtatzen saiatu behar da. Gainera, gure Lurraldearen bitartez europar ibilbideak lotzen dituen sarea kontserbatu eta hobetu behar ditu. Eta, noski, herritarrei irisgarritasun-maila egokiak bermatu behar zaizkie.
Martxoaren 24ko 2/2011 Foru Arauak Bizkaiko foru errepideen plangintza, proiekzioa, aldaketa, eraikuntza, kontserbazioa, finantziazioa, erabilera eta ustiapena arautzen ditu, bai eta alboko lurzoruaren erabileraren baldintzak eta mugak ere.
Bizkaiko errepideen sareari buruzko informazio guztia honako esteka honetan dago: Errepideen katalogoa
PROBINTZIAN EGINDAKO TXOSTENAK ETA AZTERLANAK
Atal honetan agertzen dira Bizkaian egindako zenbait Txosten, azterlan eta argitalpen.
Abagune ekonomikoa, enpresa, ekintzailetza, berrikuntza eta langabeziari buruzko Txostenak:
- Bizkaiko Abagune ekonomiko eta fiskala
- Barrixe (Bizkaiko Berrikuntza Behatokia)
- Bizkaiko Adinekoen Behatokia
Lurralde Planeamendua:
Berdintasuna:
- Txostenak eta argitalpenak
- GIS Berdintasuna: Desberdintasuna Bizkaian
- Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokia: Txostena
-
Obra eta Zerbitzuen Foru Plana
Toki Ogasunei buruzko 5/89 Foru Arauaren 40. artikuluaren arabera (1996ko abenduaren 30etik 2003ko abenduaren 31ra arte indarrean egon zen testua), Bizkaiko Foru Aldundiak Obra eta Zerbitzuen Foru Plan bat eduki zuen, Udalkidetza izenekoa.
Plan hori Bizkaiko Foru Aldundiaren lurralde-politikarako tresna bat zen; beraren bitartez, udal autonomiarekiko errespeturik handienaz, handitu egiten ziren ekipamendu eta azpiegituretarako zuzkidurak, funtsean udalerriaz gaindiko esparrukoak, eta baterako jarduketak sustatzen ziren, zerbitzu publikoen horniduraren banaketa eraginkorragoa eta bidezkoagoa lortzearren. Honela ulertzen zen tresna hori: Bizkaiko Foru Aldundiaren jarduketa sektorialen edo lurralde-jarduketen multzo bat, udalerriaz gaindiko ekipamendu eta azpiegituren hornidura xede zuena, eta Bizkaiko Lurralde Historikoko aurrekontuei buruzko foru arauetan garatu beharrekoa.
2004rako Aurrekontuei buruzko Foru Arauaren lehenengo xedapen gehigarriak aldatu egin zuen goian aipatutako 5/89 Foru Arauaren 40. artikulua, Udalkidetza - Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren aipamen guztiak kenduz; beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak gaur egun ez dauka plan hori.
Aldaketaren ondoren, 5/89 Foru Arauaren 40. artikuluak Udal Finantzaketarako Foru Funtsa (Udalkutxa) aurreikusten du. Horren helburua da, batetik, aurrekontuetan nekez aurreikus daitezkeen ezustekoak finantzatzea, bai eta Udalen Elkartea ere, eta bestetik, gainerako zenbatekoa urtero banatzen da Bizkaiko udalen artean, askotariko irizpideak aintzat hartuta.
2004. urtetik aurrera Bizkaiko Foru Aldundiak toki azpiegituren sustapenerako diru-laguntzen deialdiak egiten ditu.
Aldundiak Udalentzako Zerbitzuen Katalogoan bildu ditu toki erakundeei ematen dizkien laguntzak, diru-laguntzak eta laguntza-zerbitzuak.
-
- pdf Udal zerbitzuen katalogoa (pdf 39.2MB)
-
-
Udal Zerbitzuen katalogoa
Udal Zerbitzuen Katalogoan Bizkaiko Foru Aldundiko Sailek eta Entitate Foralek Bizkaiko udalerriei eskeinitako zerbitzu guztiak biltzen dira. Katalogo honetan agertzen dira diru-laguntza guztien zerrenda, aholkularitza eta asistentzia zerbitzuak eta beste zenbait zerbitzu.
Honako esteka honetan pdf formatoan dago eskuragarri Udal Zerbitzuen Katalogoa (39,3MB).
Baita ere, Bizkaiko Foru Aldundiak udalerriei eskeintzen dieten zenbait zerbitzu bizkaia.eus web orriko Udalnet atalean biltzen dira.
Politika sektorialak, planak eta programak
-
Indarrean dauden Planak eta Programak
-
- Bizkaia Goazen 2030
- pdf Bizkaia Lurralde Irekia Plana (pdf 5.4MB)
- Berdintasunerako V. Foru Plana
- Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Plana 2017-2019
- pdf Iruzur Fizkalaren kontrako Borrokarako Plan Bateratua 2017 (pdf 285k)
- Gaztedi Bizkaia 2020
- Bizkaiko Foru Aldundian Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren V. Plangintzaldia
- Eskola Kirola Programa
- 2020 Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Garapenerako Lankidetzako Gida Plana 2017-2020
- pdf Plan de emergencias por Incendios Forestales del TH de Bizkaia (INFOBI) (pdf 896k)
- OSOA: Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2015-2020
- Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integrala 2005-2016
- Bizkaian desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzerako eta bizi kalitaterako Plana (2016-2019)
- pdf Zerbitzu eta prestazio sozialak ikuskatzeko eta kontrolatzeko 2017-2019rako Plana (pdf 965k)
- Bizkaiako Haurrentzako III. Plana
- Larrialdetarako Foru Plana
- pdf Bidesarea 2016 (pdf 427k)
- pdf Bidesarea 2017 (pdf 1.9MB)
- 2014-2019 Aldirako Foru Errepideetako Soinu Kalitatea hobetzeko Ekintza Plana
-
-
Herritarren zerbitzu publikoak direla-eta duten gogobetetasun- maila neurtzeko inkesta eta azterketak
-
- Ogasuna eta Finantzak. Bezeroentzako gogobetetze-inkesta emaitzak
- Enplegu publikoa. Hautaketa prozesuaren gogobetetze-inkesta emaitzak
- Bizkaibus zerbitzua. Bezeroei egindako gogobetetze-inkesta emaitzak
- Mendekotasunaren ebaluazio eta orientazioari buruzko gobetetasun- maila neurtzeko inkesta – konparaketa 2010-2013-2015
- Mendekotasunaren ebaluazio eta orientazioari buruzko gobetetasun- maila neurtzeko inkesta – maiatza/uztaila 2015
-
-
Plan eta programen ebaluazioa