INFORMAZIO JURIDIKO-NORMATIBOA

Besteak beste, indarrean dagoen zein egiten ari den araudiari, jendaurreko erakustaldian dauden dokumentuei eta ondorio orokorrak dituzten Gobernu Kontseiluaren erabakiei buruzko informazioa eskaintzen du.

Erakundearen araudia, prestatzen ari dena

Erakundearen araudia, indarrean dagoena

  • Batzar Nagusiek arautze-ahala dute, eta eskumena dute Autonomia Estatutuaren arabera eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideen eta Lurralde Historikoen Foru Erakundeen arteko harremanei buruzko Legearen arabera lurralde historikoen eskumenekoak diren gaiei buruzko foru-arau orokorrak ematea.

    Batzar Nagusiek Foru Aldundiari eskuordetu ahal izango dizkiote foru-arauaren maila duten arau-xedapenak emateko eskumenak, foru-dekretu arauemaileak deritzenak, otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauan xedatutako gaien arlokoak izan ezik.

    Xedapen orokorrek arau-hierarkia honi jarraituko diote:

    Administrazio-xedapen orokor guztiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta argitaratu eta 20 egunera jarriko dira indarrean, besterik xedatzen ez bada.

    Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren egintzak xedapen orokorrak ez badira, erabakiak izango dira.

    Ahaldun Nagusiaren eta foru-diputatuen ebazpenek xedapen orokorren forma bera hartuko dute.

    1. Batzar Nagusien foru-arauak.
    2. Foru Aldundiaren foru-dekretuak.
    3. Ahaldun Nagusiaren foru-dekretuak.
    4. Sailetako titular diren foru-diputatuen foru-aginduak.

Garrantzi juridikoa duen informazioa

Urteko Arau-plana

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 17ko 2/2017 Foru Dekretuaren bidez Bizkaiko Foru Aldundian xedapen orokorrak egiteko prozedura arautzen da, eta 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak urtero onartu eta argitaratuko du arau-plan bat, hurrengo urteko ekitaldian onartzeko proposatuko diren araugintza-ekimenekin eta erregelamenduzko ekimenekin. Plan horretan informazio hau jasoko da, gutxienez: xedapenaren izena eta maila, lortu nahi diren helburuak, onartzeko aurrez ikusitako epeak eta aurretiazko kontsulta publikoaren izapidea eta entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapidea egin behar diren ala ez.

    Zentzu horretan, Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 2018. urteko arau-plana onartu zuen 2017ko abenduaren 19an.