INFORMAZIO INSTITUZIONALA

Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.

Erakundeari buruzko oinarrizko datuak

Foru Aldundiaren Goi-kargudunak eta behin behineko langileak

Foru entitateak

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoa honako erakunde hauek osatzen dute:

    • Bizkaiko Foru Aldundia
    • Foru-erakunde autonomoak
    • Foru-erakunde publiko enpresarialak
    • Merkataritzako foru-sozietateak
    • Foru-fundazioak

    Bizkaia Gardenan Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoaren organigrama eskaitzen dugu, bai eta foru-erakunde publikoen gardentasunaren atarietarako sarbidea ere.

  • GOI-KARGUDUNEN CURRICULUM PROFESIONALA ETA ORDAINSARIAK

    Goi-kargudunen curriculum profesionala eta ordainsariak dokumentu honetan ikusi ahal da.

    GOI-KARGUDUNEN ONDASUN ETA JARDUEREN AITORPENA

    Jardueren, ondasunen eta interesen erregistro bat dago sortuta, bertan, bai Bizkaiko Foru Aldundiko kide eta Goi-kargudunen bai Bizkaiko Lurralde Historikoko aurrekontu orokorretan jasotako gainerako erakundeetako kide eta goi-kargudunen aitorpenak agertzen dira.

    Erregistro hori apirilaren 12ko 80/2011 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera sortu zen. Foru Dekretu honek, Bizkaiko Foru Aldundiko kide eta goi-kargudunen eta,Bizkaiko Lurralde Historikoko aurrekontu orokorretan jasotako gainerako erakundeetako kide eta goi-kargudunen jardueren zein ondasunen eta interesen erregistroak eta aitorpenak sortu eta arautzen ditu. Honetaz gain, Foru Dekretu hau martxoaren 22ko 57/2016 Foru Dekretuaren bitartez aldatu da.

    Jardueren erregistroak izaera publikoa du, eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko legedian, administrazio-prozedurarenean eta foru dekretu horretan zehazten denaren pean dago.

    Bizkaiko Foru entitateen goi-karguen jardueren eta ondasunen deklarazioa (143 kB)

    BATERAGARRITASUNAK

    Goi-karguek bigarren aktibitate bat eduki nahi izan ezkero baimen bat eskatu behar dute.

    Goi-karguei baimendutako jarduera horien zerrenda hurrengo esteka honetan kontsultatu daiteke:

    Bateragarritasunak (143 kB)

    KODE ETIKOA

    Kode Etikoa goi-kargudun guztiek sinatu dute eta hurrengo estekan ikusi daiteke:

    Aldundiko Entitateen Kode Etikoa (14,6 MB)