EKONOMIARI, FINANTZEI ETA ONDAREARI BURUZKO INFORMAZIOA

Aldundiaren aurrekontuari zein urteko kontuei, ekonomia-iraunkortasunaren adierazleei, zerga-bilketako datuei, udal finantzaketari eta ondasun eta eskubide errealei buruzko informazioa eskaintzen du.

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontuak

  • BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAREN AURREKONTU OROKORRAK

    Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrak aurrekontu hauek osatzen dituzte: Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontuek eta foru-sektore publikoa osatzen duten foru-erakunde autonomiadun, foru-entitate publiko enpresarial, merkataritzako foru-sozietate eta foru-fundazioen aurrekontuek.

    Foru Aldundiak proposatuz gero, aurrekontuak onetsi dituzte Bizkaiko Lurralde Historikoko, Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren 4.artikuluan ezartzen diren arabera.

    Foru Aldundiak egiten ditu Aurrekontuei buruzko Foru Araua jarraituz .

    • SAIL BAKOITZEAN: Aurrekontuak prestatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak ekainean onartutako norabide ekonomikoei eta teknikoei  jarraituz, foru-diputatuek beren Sailaren Aurrekontuen aurreproiektua egiten dute eta sailari atxikitako foru-sektore publikoko entitateenak koordinatzen dituzte. Ondoren, Ogasun eta Finantza Sailari bidaltzen diote.
    • FORU ALDUNDIAK ONESTEA: Ogasun eta Finantza Sailak Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru-Arauaren aurreproiektua egiten du. Ondoren, Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak Foru Aldundiko  Gobernu Kontseiluari aurkezten dio, hark aztertu eta onartu dezan urriaren 31a baino lehen. Onartu ondoren,  Batzar Nagusiei helarazten zaie, haren gainean eztabaidatzeko.
    • BATZAR NAGUSIEK ONESTEA: Bizkaiko Foru Aldundiak Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru-Arauaren proiektua aurkezten die Bizkaiko Batzar Nagusiei, azaroaren 1a baino lehen. Batzar Nagusiek, proiektua aztertu ondoren, aldaketak egiten dizkiote, onesten dute, edo itzuli edo atzera botatzen dute, Batzar Nagusien Erregelamenduan adierazitako moduan.
    • Aurrekontu Foralei alegazioak:Foru-Araudian eta Batzar Nagusien Erregelamenduan xedatzen denari jarraitzen zaio.  Batzar Nagusien Erregelamenduan, orobat, herritarrek, eragile sozialek eta beste batzuek alegazioak egiteko aukera jasotzen da.

      Herritarrek 10 egun dituzte parte hartu eta aurrekontu-proiektuari ekarpenak egiteko. Proposamen horiek talde politikoei helarazten zaizkie, kontuan har ditzaten.

      Batzar Nagusien egoitzan aurkeztu behar dira alderdi politikoek aurrekontuei egindako alegazioak, Aldundiak bere araubide forala jarraituz.  Egindako zuzenketak eztabaidatu eta bozkatu ondoren, aurrekontuak bozkatzen dira.

      Bizkaiko Batzar Nagusiek Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru-Araua onesten dute, eta Ahaldun Nagusiak agindua ematen du hura promulgatu eta BAOn argitaratzeko.

    Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orrian Bizkaiko Batzar Nagusietarako esteka dago.

    Talde politikoek Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrei egindako aldaketak ikusteko, Jarduera-Ekimenak atalera joan behar da, eta, bertan informazioa honela iragazi: Espediente nagusia, Araugintza ekimenak mota, eta Espediente berezia, Aurrekontuen Foru Arauaren proiektua mota.

    Bizkaiko Lurralde Historikoaren 2018. urteko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 4/2017 FORU ARAUABAO. 247. zk. 2017, abenduak 29an argitaratua. 

    Aurrekontua azaltzen dizugu:

    Zelan banatzen da bildutakoa? Zertan erabiltzen da? 

    Aldundiaren aurrekontuen egiturari buruzko azalpena honako estekaren bitartez kontsultatu daiteke: AURREKONTUAREN EGITURAK 2018

    Aurrekontu osoak:

  • Inbertsioak,transferentziak eta urte anitzeko egitarauak.

    Biztanleko inbertsioari buruzko adierazlea eta beste adierazleak aurrekontuari dagokionez honako estekaren bitartez kontsultatu daiteke: AURREKONTU ADIERAZLEAK

Aurrekontu-betetzea

Defizita eta zorpetzea

  • Zorraren zenbatekoak Aurrekontuetan onartzen dira eta urte bakoitzaren Kontu Orokorrean ebaluatzen dira. Kontu Orokorraren Laburpenak.Bizkaiko Foru Aldundiaren Kontua. Zorraren egoera. 2015.

    Bizkaiko Foru Aldundiaren eta foru-erakunde publikoen superabita edo defizita, eta zor publikoaren eta gastu-arauaren betetze maila, urte bakoitzaren Kontu Orokorrarekin batera ateratzen den aurrekontu-egonkortasunari eta iraunkortasunari buruzko Txostenean kontsulta daitezke:

    Superabita edo defizita:

    Aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak ezartzen du superabita finantzazio-gaitasuna dela, Europako kontu-sistemaren arabera.

    Lege hori betez, superabita edo defizita urte bakoitzaren Kontu Orokorrean kalkulatu eta argitaratzen da.

    Bizkaiko Lurralde Historikoaren Kontu Orokorrak Bizkaiko Foru Aldundiaren datu bateratuak jasotzen ditu, KONTABILITATE NAZIONALARI dagokionez (Europar Batasuneko Kontu Nazionalen eta Eskualdeko Kontuen Europako Sistemak arautzen dituen irizpideen arabera), Bizkaiko Foru Aldundiaren mende dagoen Herri Administrazioko Sektorea osatzen duten erakundeen datuekin.

    Erakundeen kalifikazio eta sektorizazio hori, ESTATUKO KONTU HARTZAILETZA NAGUSIAK egiten du, beraz, zer erakunde diren herri-administrazio edo sozietate ez finantzario eta zer erakunderi esleitzen zaion ezartzen du.

    2015erako:

    2015eko Kontu Orokorraren 1. liburukiaren 21. eta 22. orrietan FORU SEKTORE PUBLIKOA osatzen duten erakundeak zerrendatzen dira, KONTABILITATE NAZIONALARI dagokionez.

    2015eko Kontu Orokorraren 1. liburukiaren 34. orrian, BFAren foru sektore publikoaren superabitaren/defizitaren kalkulu bateratua jasotzen da, hau da, bere finantzatzeko gaitasuna/beharra, SEC10en arabera: Geratzen den saldoa 24.499.830 € da.

    Aurrekontu kontabilitatean, oinarrizko bi magnitudeak dira Aurrekontu-emaitza eta Diruzaintzako Gerakina (DG). Diruzaintzako gerakina funtsen aldagaia da, administrazioak momentu jakin batean (kasu honetan 20xx-12-31) duen altxortegia neurtzen duena; adibidez, funts likidoen batura gehi zordunak eska daitezkeen kopuruen arabera, eta ken hartzekodunak eska daitezkeen zenbatekoen arabera.

    Gainera, BFAn, araudiak (BLHko Aurrekontuei buruzko Araudi Orokorraren 65. artikulua, 169/2014 FDren bidez onartu zena) bereizi egiten ditu hurrengo ekitaldian eta haren ondorengoetan likido izan daitezkeen baliabideak.

    Horrenbestez, administrazio batentzat, eta finantza-zuhurtzia erabiliz, DGk neurtzen ditu hurrengo ekitaldietara bideratu daitezkeen baliabideak, eta ez superabitak, kontabilitate nazionalaren arabera.

    Horregatik ez da zehaztu BFAko sektorearen superabitaren xedea, kontabilitate nazionalaren arabera.

  • Urte bakoitzeko aurrekontu orokorren barruan kontsultatu daitezke Bizkaiko Foru Aldundiaren zorraren eboluzioari eta zorpetze-ahalmenari buruzko grafikoak, hain zuzen, hiru urterako aurrekontuen egoerari buruzko atalean.

  • Dokumentu hauen bidez kontsultatu ditzakezu biztanleko zorpetzeari buruzko adierazlea eta gainerako aurrekontu-adierazleak:

    Aurrekontu adierazleak

    Besteak beste honako hauek:

    Autonomia fiskala:

    Zergen diru-sarreren pisua erakundearen diru-sarrera guztien gainean. Erakundeak baliabideak ekartzeko gaitasuna adierazten du, erakundeak berak sortutako baliabideekin finantzatutako ehunekoa.

    Datuak BFAren ekitaldi arruntaren likidazioaren emaitza dira, zerga-eskubide garbiak (I-III kapituluak), eskubide garbi guztien gainean (I-IX kapituluak).

    Zergen diru-sarrerak biztanleko:

    Datuak BFAren ekitaldi arruntaren likidazioaren emaitza dira, bilketa likido osoa (I-III. kapituluak) zati Bizkaiko biztanle kopurua (EUSTATek argitaratutako azken datu eguneratuaren arabera).

    Zergen gastuak biztanleko:

    Datuak BFAren ekitaldi arruntaren likidazioaren emaitza dira, likidatutako obligazioak zati Bizkaiko biztanle kopurua (EUSTATek argitaratutako azken datu eguneratuaren arabera).

    Zorpetzea biztanleko:

    Zenbakitzailearen datua "Zorraren egoeran" jasotzen da, Kontu Orokorrean, abenduaren 31n zegoen zor bizia, zati Bizkaiko biztanle kopurua (EUSTATek argitaratutako azken datu eguneratuaren arabera).

    Zorpetze erlatiboa:

    Zenbakitzailearen datua "Zorraren egoeran" jasotzen da Kontu Orokorrean, abenduaren 31n zegoen zor bizia, bilketa likido osoaren gainean (Aurrekontuetako diru-sarrera arruntak- I. kapitulutik V.era).

Zerga-bilketa

  • Zergak zein tasak eta haiei lotutako zehapenak dira tributu itunduak, eta horiek guztiak baimentzea eta biltzea Foru Aldundiaren eskumena da, Ekonomia Itunaren arabera:

    • Zuzeneko zergak, pertsonek edo enpresek errentak edo ondarea lortzeari aplikatzen zaizkion zergak dira : PFEZa, sozietateen gaineko zerga, ondarearen gaineko zerga, etab.
    • Zeharkako zergak, kontsumoa kargatzen dute : BEZa, alkohola, tabakoa eta hidrokarburoak kargatzen dituzten zergak zerga bereziak, Ondare-eskualdakeen gaineko zerga, etab.
    • Tasak, onura pribatua lortzen delako ondasun edo zerbitzu publiko batetik edo jarduerak gauzatzen direlako zuzenbide publikoko erregimenean, premiamenduerrekarguaren ondoriozko sarrerak, berandutze-interesak eta zehapenak.

    Bizkaiko Foru Aldundiko diru-sarrera iturri nagusia dira, beste erakunde batzuen jasotako gainerako sarreren kontra. 2017an aurrez ikusitako sarreratik % 95,7 tributu itunduak eta % 4,3 gainerako sarrerak dira.

    Hurrengo esteketan zerga itunduen bilakaera kontsulta daiteke:

Udalen finantzaketa

Hornitzaileei ordaintzea

  • Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2012ko apirilaren 27ko Lege Organikoak ordaintzeko batez besteko aldiaren kontzeptua ekarri zuen eta 2014ko uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuan zehaztutako metodologia erkidearen arabera kalkulatzen da.

    Ordaintzeko batez besteko aldiak, errege-dekretu horretan definituta dagoen moduan, termino ekonomikoetan neurtzen du merkataritza-zorraren ordainketan izandako atzerapena, eta, beraz, adierazle hori ez dator bat ordaintzeko legezko aldiarekin, zeina Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginean (testu bategin hori 2014ko azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) zein 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean zehazten den.

    Aldi hori irizpide ekonomiko hutsekin neurtuz gero gerta daiteke haren balioa negatiboa izatea, baldin eta fakturak edo obra-ziurtagiriak (kasu bakoitzean dagozkionak) aurkezten direnetik hogeita hamar egun natural baino lehenago ordaintzen baditu Administrazioak.

    Ordainketarako batez besteko epealdia

  • Bizkaiko Foru Aldundiko, Organismo Autonomoetako eta Foru Entitateetako Berankortasun Txostenak  honako estekaren bitartez kontsulta daitezke:

    Berankortasun-txostenak